Aiherrako plazatik joan nintzen ttuku-ttuku Zumarraga erdi arte, Paxkal Irigoyenen zuzenezko berriaren ikustera. Ordura arte bere hainbat proiekturekin ikusi banuen ere, lehen aldikoz bertsioak kantatzen ikusteko parada zen niretzat, amodiozko kantuz bakarrik osaturiko zuzenezko bat eskaini baitzigun egun hartan.
Ziaboga tabernako zoko batean instalatu da Paxkal, gitarra elektrikoa eskuan eta mikroa parean. Gu aldiz parean jarririk, tinko, kanpoko freskotasunari aurre egiteko. Lehen notek fite lasaitzen dituzte ostatu aldeko joan-jin eta elekak eta, taberna baldintza oneko behatoki bilakatzen da, ez da beti hala…
Kontzertuaren lehen zatian, ene ezkerreko auzoak eta nik ber arazoa dugu: irratian entzuniko kantu ezin indentifikatuaren sindromea, bidean hainbat aldiz entzuna! Airea xuxurlatzen ari izan ondotik, batak besteari galdegiten diogu azken kantu hau zein zen, nehork ezer jakin gabe. Baina horien artean kantu klasikoagoak ere badira, Hertzainaken No time for love adibidez, entzuleak herabeki kantatzen hasten direnak.
Paxkal Irigoyenen kontzertua
Noiz: Azaroak 28
Non: Zumarragako Ziaboga taberna
Zintzurra freskatu bitartean, Isuo eta Kezman taldeko Iosuri utzi dizkio mikroa eta gitarra, biek elgarrekin pare bat kantu egin eta gero.
“Ez duzue dantzatu nahi pixka bat? Gero ez erran aste barruan ez dela ligatzerik, nik aukerak ematen dizkizuet!”. Horrela hasi du bere bigarren zatia Paxkalek. Hortik landa dantza anitz ez bada ere, jendea zutitu da, eta ez da damutuko Hemendik at taldearen Eskutitza entzutean. Riff elektroa gitarran jotzen du, funk sorta batekin, eta koplak pasa arau publikoaren boza gero eta azkarrago sendi da, lotsak bazterrean utzi balitu bezala. Ez dea hori alaitasuna?
Kontzertu berezi honen climax-a Gatiburen Mila doinu aidien izan da. Lehen notak jotzean jadanik entzuten da taldearen lehen diskoa belarri puntetaraino ezagutzen duen jendearen oihua, bigarren ahotsa gogoz ezagutzen duena. Ene gustuko beraien kantu hoberena denez, ez nintzen kontentago izaten ahal!
Izaro kantariaren Koilarak abestiarekin bukatu zuen kontzertua Paxkalek, goxoki, eta leku anitzetatik heldu zen publikoa banatu zen, bakoitzak kantu horietatik behar zuen maitasun dosia harturik.
Bertsioen kantatzea ariketa zaila da, imitazioaren zepoan erortzen direlako anitz, batzuetan nahigabean. Baina Paxkalek, lan luze baten ondorioz agian, kantuei bere kantatzeko manera inposatzen die. Paxkalizatzen dituela erran genezake.
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.