Irail amaierarako plan ezin hobea izan daiteke. Hartu Goierri Valley-n egindako autobusa, eta joan Bermeo Tuna World Capital-era. Erosi garagardo parea Izaro Irish Pub-en, eta gozatu estropadez, moila gainean eserita. Ziur traineruren batean badagoela BAT Basque Team-en dabilen arraunlariren bat, eta agian Go Fit Hondarribia-k irabaziko du estropada. Kirola atsegin ez bada, gertu dago Urdaibai Bird Center. Iluntzean, Gipuzkoara joan eta Basque Culinary Center-en afaldu ostean osteratxoa egin daiteke Donostiara, San Sebastian Región-en zer aurkituko.
Jon Ander de la Hozek Berria-n 2018ko maiatzean idatzi zuen Euskararen hazia, lore erdaretan erreportajetik hartutako hitzak dituzue goikoak, eta guri ezin egokiagoak iruditu zaizkigu honako hausnarketa hau proposatzeko.
Gaur egun, 2019. urtean, euskaldunok gure kultura eta ohiturak “lau haizetara” zabaltzeko daukagun grina honen barruan, ahaztu egin al zaigu hizkuntza ere zabaltzea? Ez al da euskara euskaldun egiten gaituena? Uneoro gauza guztiak internazionaltzen ditugu, mundu guztiak gozatu dezan gure kulturaz, baina ahazten ari zaigu euskaldunok garela gozatu behar dugun lehenengoak, gure herria baita.
Goiko adibideotaz gain, beste milaka jarriko nituzke BEC (Bilbao Exhibition Centre), Itzulia Basque Country, DonostiCup… Baina gaurkoan Donostiako Zinemaldian zentratuko gara. Ez dakit gogoan duzuen, baina Donostia Zinemaldiari logoa aldatu zioten iaz, aurrerantzean SSIFF izena du, hau da, San Sebastian International Film Festival izenarekin indar eta oihartzun handiagoa hartuko duelakoan egin omen dute aldaketa hau.
Iritzia ematen hasi baino lehen, zenbakiekin hasiko gara: Donostiako 60. Zinemaldian 157.256 ikusle izan ziren; 62. edizioan berriz, 158.608; eta 63. edizioak, guztira, 174.901 ikusle izan zituen. Ez al zaizue iruditzen zinemaldia bera ari dela zabaltzen berez? Beharrezkoa al da euskara alde batera uztea? Guk, Lauaizeta Institutuko ikasleok, pentsatzen dugu euskal kultura euskara erabiliz zabaldu behar dela; batez ere, gure iritzian, euskara euskal kulturaren partea delako, eta benetan “lau haizeetara” zabaldu behar baldin badugu, pack guztia zabaltzea delako egokiena gure ustetan.
Berdina izango litzateke Kataluniako Castellers-ei izena ingelesez jarriko bagenie? Edota urrutiago joanda, Halloween iparramerikar festari Ilunabarra deituko bagenio, berdina izango litzateke? Gauza da besteen kulturak –askotan, ez beti– jatorrizko hizkuntzan ezagutu eta barneratu ditugula arazorik gabe; gure kultura zabaltzerakoan ordea, gure hizkuntza zabalkuntzarako arazo bat dela pentsatu dugu, eta horra hor gure akatsa.
Euskaldunak gara, euskal hiztunak, kultura zoragarria dugunak, eta munduari gure kulturaz gozatzen utzi nahi diogunak; baina, ez dezagun ahaztu euskara dela euskaldun egiten gaituena, eta euskara ere harro egoteko eta “lau haizeetara” zabaltzeko hizkuntza eder eta sakona dela.
Hau da gure hausnarketa, ez dugu pentsatzen iritzi xume honekin Zinemaldiari logoa aldatuko diogunik, baina zuek, irakurleok, hausnartzera bultzatu nahi zaituztegu, hori baitaukagu helburu. Beraz, lortu dugu gure helburua?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]