Euskaldunok ez dugu egun hezkuntza-sistema propiorik, osasun edo ogasun-sistema propiorik ere ez dugun bezala, edo zer esanik ez, gobernu propiorik. Horixe da gure arazoa, herri menderatua izanik bahitu egin zaigula propiotasuna kudeatzeko boterea edo geurea-ren gaineko kontrola, bereak inposatu ahal izateko bertako erakundeak indargabetzen saiatzen delako beti menderatzailea. Estatu okupatu guziek dituzte beren lurraldean okupatzailearenak diren erakundeak, eta horregatik da oso garrantzitsua horrelako herrientzat beraiena dena eta ez denaren artean ezberdintasuna ongi egiten jakitea, analisi ororen abiapuntuan berea eta arrotza-ren arteko dikotomia hori dagoelako.
Gure kasuan, euskal(duna)/espainola-frantsesa adjektiboetan zehazten da goragoko antitesi orokorragoa, izenlagun horietako bakoitza oso entitate zehatz eta bateraezinei dagokielarik. Espainol edo frantses bi nazionalitate horien baliokide dira, hala nola bakoitzaren lurralde, erakunde, hizkuntza eta abarrena ere. Euskal-ek ere nazionalitate bat adierazten du, Euskal Herriarena, gure lurralde, erakunde, hizkuntza eta bestelako osagaiekin batera, bistan denez.
Errazki ondorioztatu daitekeenez, guti dira Euskal Herrian indarrean diren euskal erakundeak –euskaldunok geuretzat diseinatu, sortu eta gobernatutakoak direla ulertzen baldin badugu, bederen–. Eta asko, ordea, espainolak eta frantsesak, estatu horien inposaketaren seinale eta ondorio. Baina hori horrela baldin bada, ez al zaizue arraroa egiten ia erakunde guziak izatea gurean euskal gisa izendatuak, eta ez egotea kasik frantses edo espainol etiketadunik?
Har dezagun adibide gisa "euskal eskola publikoa"-ren kasua. Ni horren aldekoa naiz, noski. Euskal Herriko haur ororendako heziketa bat, pedagogikoki duina, gure estatuak kudeatua izanik publikoa eta nazionala, eta baliogarria hortaz Tuterako umeentzat bezala Ziburukoentzat ere. Baina lagunok, inork ikusten al du horrelakorik gurean?
Har dezagun adibide gisa euskal eskola publikoa-ren kasua. Ni horren aldekoa naiz, noski. Euskal Herriko haur ororendako heziketa bat, pedagogikoki duina, gure estatuak kudeatua izanik publikoa eta nazionala, eta baliogarria hortaz Tuterako umeentzat bezala Ziburukoentzat ere. Baina lagunok, inork ikusten al du horrelakorik gurean? Hemen administratzen den hezkuntza Espainia ala Frantziarena da, beren kontrolpeko lurralde osoarentzat ezartzen dutelako estatuek heziketarena bezalako sistema funtsezko bat, eta bi estatu menderatzaile horien kasuan, nola ez, baita mendean dituzten eta errotik espainolizatu/frantsestu nahi dituzten herrietan ere, agerikoa beharko lukeenez.
Benetan geureak ez diren erakundeei euskal etiketa ematea bi zentzutan da arriskutsua. Batetik, atzerrikotasuna kamuflatzen du, geuretasunaren itxurarekin irensgarri bilakatuz amua. Eta bestetik, gabeziaren hutsunea estali eta ezkutatu egiten du. Zeren eta zertarako sortuko dugu jadanik badaukaguna? Euskal eskola publikoa egiteko dago oraindik, estatuak direlako sistema publiko bat sortzeko ahalmena duten erakunde bakarrak, eta euskaldunona, dakigunez, berriro martxan noiz jarriko zain dagoelako. Hutsune hori betetzeko borondatearekin sortu ziren hain zuzen ere ikastolak, euskaldunon hezkuntza-sistema nazionala egituratzeko saio benetan txalogarria. Baina, zer gertatu da? Geure erakundeak sortzearekin batera horien jabetza hartuko duen estatu-egitura politikoak aktibatu ezean, menderatzaileak dituela beti beretzat errekuperatzen, ikastolekin gertatutakoak mingarriki erakutsi digunez.
Hezkuntza sistema propioa edukitzeak esan nahi du euskaldunon beharren araberako heziketa eskaintzen diegula haurrei, bai Tuteran eta bai Ziburun. Eta badugula hori egiteko nahikoa boterea, egitura politiko goren baten inguruan ongi egituratua. Hori ez da oraindik gertatzen. Ez euskal eskola publikoa deitutakoan, ez eta ere ikastolan; Ziburun, Frantziak duelako oraindik hezkuntza kontrolatzen; eta Tuteran, Espainiak. Euskaraz egiten bada ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]