Durangoko Azokak ematen dituen ustekabeen artean, aurtengoa poztekoa izan da, argitaletxe berri bat aurkeztu baitute bertan: -zko. Nader Koochakik eta Usue Arrietak egin zuten aurkezpena: “-zko, Tractora Koop. E. artisten kooperatibaren baitan sortu den egitasmo bat da. Bere helburua, artearen eta bestelako ezagutza diziplinen artean kokatzen diren lanak argitaratzea eta zabaltzea da”.
Bi albiste on bakarrean: artisten kooperatiba bat, eta argitaletxea. Hiru, hobeto esanda: kooperatiba, argitaletxea, eta liburua. Geldi 2011-2017. Goitibehera jaitsierak ez da liburua esanda ulertu ohi duguna, baina edozeri artefaktua deitzen zaion garaiotan, nahiago dut honi liburu deitzea.
200 ale atera dituzte: 6 liburuxka egileen, Jeremy Macclancy, Nader Koochaki eta Diego Carbajoren testuekin, 89 goitibehera fitxa, 59 jaitsiera fitxa, poster bat, argazki album bat, kartografia, inbentario indizeak, lehiaketen klasifikazioak... Gehiegizkoa da, asmo entziklopedikoa du. Goitibeheren inguruko guztia biltzen saiatu dira Vicente Vázquez (Tarragona, 1976ko uztailaren 28a) eta Usue Arrieta (Arrasate, 1979ko urtarrilaren 12a).
Artistak, finean, horixe du berezi: munduan egoteko modua.
Goitibeheren inguruko guztia bildu nahi izan dute, goitibeherek, euren sinpletasunean, beste gauza asko biltzen dituztelako euren baitan. Errepideak, galipota, aldapak, errodamentuak, herriak, bailarak, festak, taldeak, fabrika bizibide eta ia bizimodu daukan jendea, asmamena, jakintza partekatua, eta beste gauza asko.
Aspaldi entzun nion Usue Arrietari goitibeherak “herri kirol industriala” zirela. Beharbada beste ezerk baino hobeto erakusten dute jada badoan mundu bat, industriarena, herri kirolek baserriko bizimodu galdua erakusten duten bezala.
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]
Bere sorkuntza grafikoa izugarria izan arren joan den mendeko azken hamarkadetan, baita bere eragina ere inguruko artista eta sortzaileengan, badirudi oraindik ere Juan Carlos Eguillor (Donostia, 1947- Madril, 2011) artistaren izena ezezaguna egiten zaigula. Horregatik, Bilboko... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]
Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]