Gorputzak amets direnean

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tabakaleran dago ikusgai L’Intrus, eta hantxe lan hau. “L’Intrus erakusketak Jean-Luc Nancyren izen bereko liburua du abiapuntu. Nancyk arrotza, ezezaguna, transplantatutako bihotz gisa irudikatzen du. Gorputzak, bere gorputzak, ezezaguna behar du, baina, aldiz, beti dago ezezaguna errefusatzeko arriskua, eta, horrenbestez, hiltzekoa”.

Hala dakar erakuketaren berri ematen duen testuak, baina nahasgarri suerta daiteke. “Beti dago ezezaguna errefusatzeko arriskua, eta, horrenbestez, norbera hiltzekoa”, behar luke.

Izan ere, 1940an Bordelen jaiotako Jean-Luc Nancy filosofoari “benetan” aldatu zioten bihotza; transplantea egin zioten. Bere pentsamenduan mugarri biihurtu zen gertaera hori (nola ez). Bere gorputza ulertzen saiatu zen L’Intrus liburuan, beste baten bihotza hartuta nola aldatu zen, eta nola ez, eta nola hartu zuen bere gorputzak bihotz arrotza.

Arroztasuna geure eguneroko bizitzan azaltzen zaigunean sortzen diren munstroak irudikatzen ditu Nadia Barkate Barreirok (Bilbo, 1980ko abuztuaren 6a). Forma organikoak, auskalo nondik sortu diren izakiak, hatz puntetan sortutako aurpegiak, era guztietako morokilak marrazten ditu batzuetan. Beste batzuetan ebaketa gelara ekartzen du egunerokoa, bisturia sartzen dio bere bihotz arrotzari.

“Batzuetan uste dut gizakiak egiten dituen produktuekiko obsesio esentzialista eta naif bat dudala, eta nire gaiek obsesio hori dutela, pertsonaren ideia, edota identifikazio kolektiboarena, edo feminismoarena, edo etorkizunarena, edo artearen tradizioarena edo gaztetasunarena, edo teknikarena edo trazuarena”.

Edozerena, azken batean. Gure gorputzak amets astun dira, mami eta arima, haragi eta mamu, unibertsoa eta atomoa gurutzatzen diren lekua, mendea eta segundua bezainbat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pintura
2022ko maiatzaren 11
Xabier Morras. Margolaria
“Nirea ez da pintura atsegina, tragikoa da”

2022ko apirilaren 6
Iñaki Imazen 'Alimentación, lencería, bazar' erakusketa
Supermerkatuaren poetikaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!