Munduaren argazki bat

Cas & Gas (2007). Argazki seriea. Neurri aldakorrak.
Cas & Gas (2007). Argazki seriea. Neurri aldakorrak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bilboko Vanguardia galerian dauka orain erakusketa, Po bailarako jendea, Po ibaiaren hegietan ateratako argazki seriea, Michelangelo Antonioni zinegileari egindako keinua, 1943an grabatu zuen dokumentalaren uberan, leku baten arima harrapatzeko saiakera. Bere webgunean dauzka lanik gehienak ikusgai.

Argazki dokumentalista estatubatuarraren eskolakotzat dauka bere burua artistak, logikoa ere bada, New Yorken osatu baitzituen Madrilen hasitako ikasketak. Walker Evans aipatu izan dute bere lanari buruz hitz egiteko, baina ez da beharrezkoa.

Nortasun handiko estilo berezia du Begoña Zubero Apodakak (Bilbo, 1962ko irailaren 17a). Lekuak harrapatzen ditu argazkietan, gehienetan ez da jenderik ageri, paisaia bera mintzo da hango jendeez.

Batzuetan beharrezkoa izaten da gauza ebidenteak gogora ekartzea: “Argazkiak buruarekin egiten dira, ez hatzarekin”, esan zuen artistak elkarrizketa batean, “eta argazkiaren unea bera bezain inportanteak dira aurretiko lana zein ostekoa”. Buruan ideia batekin abiatzen da artista leku batera, baina, berak esatera, ideia hori zeharo aldatu daiteke behin lekuan bertan zaudela, hura barneratzen duzunean, bere xehetasun eta ñabardurak ezagutzen dituzunean. Argazki bat egitera joan eta beste batzuekin itzultzen zara etxera akaso.

Lan ugari egindako artista da Begoña Zubero. Bere serierik ezagunena beharbada Existenz izango da, XX. mendeko erregimen totalitarioen arkitektura aztertzeko saiakera, Erroman, Moskun, Berlinen, Varsovian eta Erevanen egindako argazkiak biltzen dituena, tartean Berlineko Tempelfoh aireportuarenak.

Armeniako egonaldian begia eta kamera beste leku batzuetara ere joan zitzaion ordea, eta han osatu zuen Cas & Gas serie hau, kasinoak eta gasolindegiak biltzen dituena, Armenia berriaren erakusgarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argazkilaritza
2024ko urtarrilaren 28
Isabel Azkarateren lana, tabkle
Kliska bakarreko argazkilaria

2023ko urriaren 11
Cristina Chiquín Rodríguez, argazkilari eta kazetari guatemaldarra
“Emakumeen kontrako bortizkeria da uzten ez den arma bakarra”

2023ko abuztuaren 29
Gabrielle Duplantier (argazkilaria):
"Argazkiekin ez nabil errealitatea harrapatzeko bilaketa batean"

2023ko abuztuaren 1
Klima larrialdi globala iruditan
Urtze Aroa

Eguneraketa berriak daude