Gasteiz orainaldian

  • Orainaldian dokumentala. Egileak: Iñaki Landa, Mikel Buruaga eta Gindi Auzmendi. Maiatzaren 30ean Gasteizko Florida zinematan eman zen lehenengoz.

Asteazken bat, arratsaldeko 20:30ak, eta zinemara. Halakoxe planak sortzen dira, tarteka, Gasteizen. Oraingoan, aitzakia dokumental baten estreinaldia zen, baina izan zitekeen beste edozer ere: antzerki obra, adibidez; edo kontzertua, edo erakusketa, edo performancea, edo... Eta noski, esango duzue, “hori gurean ere badago”. Eta arrazoi izango duzue: ez dut ezer berririk esan. Baina badut halakoak esateko arrazoi txiki bat; izan ere, dokumentalean, beste alor horiek guztiak aipatzen dira: antzerkia, zinema, musika, pintura, argazkia... Gasteizen lanean ari diren hainbat laguni buruzko dokumentala baita Orainaldian: izan antolatzaile, eragile edo artista.

Zehazki, hamabi istorioren inguruan egindako elkarrizketak dira dokumentalaren mamia: zinema kontuak, naturan egindako performanceak, liburugintza, marrazkilaritza, ipuin kontaketa, kantugintza... denetarik aipatzen dute hamalau elkarrizketatuek. Egileek –Iñaki Landa, Mikel Buruaga eta Gindi Auzmendi– euren lanari buruz, horretarako topatu dituzten erraztasun eta zailtasunei buruz, instituzioengandik jasotako traba eta laguntzei buruz eta, noski, Gasteizi buruz galdetu zieten. Eta “noski” diot, hori baita dokumentalaren hari gidaria: Gasteizko egungo sorkuntza.

Hari nagusia hori izanda ere, ekintzailetza eta autogestioak egiten dute sortzaile guztien artean hari lana.

Ongi egina dago dokumentala, dotorea da. Baina inpresioa daukat, hartzailea nongoa den, Arabako hiriburuaren zein ezagutza duen, ondorioa ezberdina izango dela. Hortaz, utziko didazue batzuentzako eta besteentzako ondorioak idazten.

Gasteiztik Buesa Arena, Mendizorrotza, Alaves, Zeledon, Ama Zuriaren plaza, eta Kutxi kalea ezagutzen duzuenontzat: Ziurrenera, zuen bizilekua edozein dela ere, eta baldin eta kultura zaleak bazarete, inbidia sentituko duzue hau ikusita. Hamaika kultura adierazpide, askotariko estilotakoak, gustu guztientzakoak topa daitezkeela konturatuko zarete. Ohiko topikoez gain, bizi-bizirik dagoen hiri bateko biztanleek eskainitako aukeren lagin txiki bat jasoko duzue, eta dudarik gabe, bertaratzeko gogoa egin.

Gasteiztarrontzat eta Aiaraldekoak ez diren Arabarrentzat, Euskal Filologia edo IVEF ikasten 4 urte bertan eman eta zuen herrietara penaz bueltatu zaretenontzat, edota bertan lan egin eta tartean-tartean bertan gelditzeko aitzakia bila ibiltzen zaretenontzat: Oker zaudete dokumentalak ezer berririk erakutsiko ez dizuela pentsatzen baduzue. Postura egiten dizuet ezagutzen ez duzuen istorio bat baino gehiago topatuko duzuela. Eta okerrena izango da, sortzaile hori zuen taberna berera joaten dela konturatuko zaretela.

Ziur, egun hauetakoren batean iragarriko dizuetela emanaldiren bat zuen inguruan, webgune edota telebistaren batean. Batzuek eta besteek ez gero galdu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dokumentalak
'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
"Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak"

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


Kronika
"Bidasoan barrena, beti dira bide berak"

Bidasoa 2018-2023 dokumentalaren proiekzioa

Non: Martuteneko espetxean, Donostian

Noiz: Abenduaren 22an, ostirala, 16:00etan

Sarean ikusgai: Primeran plataforman

------------------------------------------------

Gabonak dira. Ostiral bazkalostea. Martuteneko... [+]


2024-01-12 | Euskal Irratiak
Italia eta Afrika ardatz Miarritzeko FIPADOC festibalaren seigarren edizioan

FIPADOC Nazioarteko dokumental jaialdia berriz heldu da Miarritzera. Urtarrilaren 19tik 27ra ospatuko dute, eta seigarren edizio honetan «Italia eta Afrika» izanen dira protagonistak.


Netflixek iragarri du Cabezudoren auziari buruzko dokumentala emango duela

En el nombre de ellas dokumentalean agertzen diren biktimek eta ekoiztetxeak eskerrak eman dizkie plataformari "ausardiagatik" eta beren historia kontatzeagatik. Disney+ 2022ko azaroan zen dokumentala estreinatzekoa, baina atzera egin zuen. 


2022-11-11 | Leire Artola Arin
Olga Rodríguez, Ekialde Ertainean aditua
"Matxismoa Egiptoko estatuaren muina da, eta armadak beti aplikatu du"

Egiptoko matxinadetan emakumeei egin zizkieten sexu erasoak ditu abiapuntu As I Want (Neuk nahi bezala) 2021eko dokumentalak. Samaher Alqadi zuzendariak lehen pertsonatik eta gordin erakusten ditu 2011 eta 2013 artean bizitakoak, besteak beste, Kairon piztu ziren emakumeen... [+]


Eguneraketa berriak daude