Presoen gaia mugitu beharra ezinbestekoa ikusten dute Foro Sozialean

  • Urtebete igaro da ETAren armagabetzetik. Gizarte zibilaren eskutik gauzatu zen iragan urteko apirilaren 8ko armagabetzea, nazioarteko egiaztatzaileen eta askotariko instituzioen bitartekaritzarekin.


2018ko apirilaren 09an - 10:33
Koldobika Jauregiren "Arbolaren Egia" eskulturaren inaugurazioa (Arg: Bake Bidea)

Urteurrena ospatu eta bakearen bidean pausuak emateko xedez, Foro Sozial Iraunkorrak bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu asteburuon. Bertan, esaterako, euskal presoen “salbuespen egoera” salatu eta bake prozesuaren bidean ibiltzeko giltzak proposatu dira.

Miarritzeko Bellevue egituran elkartu ziren justiziako ordezkariak Foro Sozialaren bigarren egunean, eta Frantziako Estatuan preso diren euskaldunak izan zituzten hizpide. “Batzuetan, oztopo administratiboak oztopo politikoak baino zailagoak dira gainditzeko”, esan zuen presoen gerturatzeari buruz Jean René Etxegarai Euskal Elkargoko presidente eta Baionako auzapezak ekitaldian. Oztopoak oztopo, lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi zuten bertaratuek.

Presoen gerturatzeaz gain, zigorren betetzeaz aritu ziren. Azken urtean, 21 euskal preso libre geratu dira, eta ez da izan zigor egokitzapenik. Ostean, gehienak Espainiako Estatuko autoritate judizialen esku utzi dituzte. “Aitzinamendu handiak egiteko giltzak eremu horretan aurkitzen dira”, baieztatu du Xantiana Cachenaut euskal presoen abokatuak.

Berriak emandako kronika eta datuen arabera, 2017ko apirilaren 5ean 74 preso ziren Frantziako Estatuko 24 presondegitan. Egun, 53 preso daude, eta horietatik bost dira epaiketaren zain daudenak. Gainerako 48ak zigortuta daude jada, eta 19k baldintzapeko askatasuna eska dezakete. Eskaera horiek inork ez dituela kritikatzen esan du Cachenautek. Alabaina, 2016an bozkatutako terrorismoaren aurkako legeak dio delitua berriz egiteko arriskuak kontuan izan behar direla, eta hori “arazo” bat dela.

Alta, horrek ere badu soluziorik, Cachenauten esanetan: “Lehen ministroaren dekretu bat aski litzateke”.

NBEko aditu eta ohorezko magistratu Philippe Texierrek esan zuen epaileei mintzatu behar zaiela, beraiek baitute zigorren betetzeari dagokion erabakien ardura. Horrez gain, Justizia ministroa ere aipatu du: “Irudika dezagun Justizia ministroaren zirkular bat galdetzen duena prokuradore guztiei elementu politiko hau kontuan har dezaten. Hau da, borroka armatuaren behin betiko ukapena. Beharbada beste emaitza batzuk lortuko genituzke”.

Aipatu zuen, halaber, egiaren batzorde baten sortzeko premia. Bakea «eraikitzen dela», berretsi zuen, Harold Good apezaren hitzak bere eginez. Ipar Irlandako bake prozesutik ekarri esperientziatik mintzatu zen Good. Presoak ahal bezain goiz askatu behar direla zioen Goodek. «Baketzea posible al da, baldin eta etxetik urrun dauden presoek ez badute itxaropenik? Presoen seme-alabek behar dituzte segurtasun batzuk. Presoak bakearen giltzak dira. Presoak ez badira prozesuaren barne sartzen eta ez badira engaiatzen, ezinezkoa da hitzarmena»

Jauregiren “Arbolaren Egia”

Koldobika Jauregi zizelkariaren Arbolaren egia lana inauguratu dute igandean, ETAren armagabetzearen urteurrena dela eta.

“Belaunaldi berriek iraganaz irakasgaiak atera ditzaten eta geroan aizkora berriro altxatu ez dadin. Esaldi hau idatzita geratu da Baionako Unibertsitatearen aurrean, Roland Barthes zelaigunean.

Eskulturaren inaugurazioak amaiera eman dio ostiralean eta larunbatean gauzatutako Foro Sozial Iraunkorrari. Jean-Rene Etxegarai alkatea, Harold Good irlandar elizgizona, Mixel Berhokoirigoin bakegilea han ziren, besteak beste.

Jauregiren lanarekin ados ez, eta protestari batzuek “lotsa” hitza egin dute aterkiekin. Covite biktimen elkarteak eskerrak eman dizkie protesta egin dutenei. Alabaina, lana “biktima guztien oroimenean” egin dela oroitu du zizelkariak.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Foro Soziala
Foro Sozial Iraunkorra: bakearen eta bizikidetzaren aldeko urte bizi batzutako sentimenduak

Gazte-gaztetatik sentitu nintzen gure herriaren egoeraz galdezka. Laster sentitu nuen Euskal Herriaren onerako eta haren balio eta nortasunaren alde lan egiteko gogoa.

80ko hamarkadan eta 90eko hamarkadaren hasieran, hainbat kide elkartzen hasi ginen, hiru hilean behin, hain... [+]


2023-01-18 | Lide Iraola
Foro Sozialak bere bidea amaitutzat eman du, gatazkaren konponbidearen alde hamar urte egin ostean

2013an zehaztutako helburu gehienak lortuta, egungo erronkei tresna berriekin erantzuteko ordua dela uste du Foro Sozialak. Oraindik bidea egiten jarraitu beharra gogorarazi du presoen salbuespen neurriak amaitzeko, Estatuaren biktimak aitortzeko edota memoria eraikitzen... [+]


2022-11-07 | ARGIA
Bolaños ministroari azalpenak eskatuko dizkiote EH Bilduk eta EAJk, Barrionuevoren adierazpenengatik

Asteburuan José Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiak El País egunkarian estatu terrorismoa harro babestu izanak hautsak harrotu ditu. EH Bilduk Espainiako Kongresuan bere agerraldia eskatu du, GALen parte hartze zuzena izan zuela aitortu eta estatu... [+]


Navarra Sumak barkamena eskatu die Zabalza, Arregi eta Rodriguezen familiei

Foro Sozial Iraunkorrak agerraldia egin zuen asteazken honetan Nafarroako Legebiltzarrean, ETAk borroka armatua amaitu zuenetik egundainoko balantzea egiteko, eta aurrera begirako erronkak azpimarratzeko. Testuinguru horretan egin zuen autokritika UPNko parlamentari Iñaki... [+]


2021-05-11 | ARGIA
"Urrats horrek erraztu beharko luke espetxe-politika normalizatua aplikatzea motibazio politikoko delituengatik kondenatutako pertsonei"

Foro Sozialak "beharrezko urrats" gisa definitu du Espetxe eskumena Jaurlaritzaren eskutara aldatu izana eta "birgizarteratze-plan bat" definitzea eskatu du, "presoei banakako birgizarteratze-ibilbidean (3. gradua eta gizarteratze prozesua)... [+]


Eguneraketa berriak daude