Presoen auzian urrats positiboak baina konponbide integraletik urrun, Foro Sozialaren ustez


2021eko urtarrilaren 04an - 15:52
Argazkia: @ForoSoziala

Bizkaiko Abokatuen Elkargoan aurkeztu du Foro Sozial Iraunkorrak Espainiako Gobernuaren urte eta erdiko lana aztertzen duen txostena. Balantzaren alde onean jarri du Sánchezen gobernuarekin PPren gobernuaren “immobilismoa” atzean geratu izana; baina sozialisten “erdizkako” hurbilketak kritikatu ditu halere. Foroko ordezkariek azaldu dutenez, EPPK-ko presoen gehiengoa sorlekutik 600 eta 1.100 kilometroko distantzia artean dago preso egun, “ulertzen zaila” den egoera, Hego Euskal Herriko lau espetxeetan lekua dagoelako guztiak hartzeko. Graduei dagokienez, preso gehienak 1. graduan sailkatuak jarraitzen dute, zenbateko “nabarmen” bat 2. gradura pasa dute, eta kopuru “txikia” soilik dago 3.ean. “Bigarren gradura igarotzea eta gerturatzea urrats positiboak dira norabide egokian, baina horrek balio behar du aurrera egiteko eta ez bide itsu batean trabatuta geratzeko”, adierazi dute Foroko ordezkariek. Gogorarazi dute ere preso gaixoak eta 70 urtetik gorakoak espetxean jarraitzen dutela.

Konponbide integrala bultzatu

Urrats zenbait emanagatik oraindik ere presoen auzia “konponbide integraletik urrun” dagoela ohartarazi du Foroak, eta hori izan behar duela helburua. Eragilearen esanetan bada konponbide integral hori abiatzeko nahikoa adostasun sindikatu, eragile eta alderdi politikoen artean, eta hori baliatu behar da “Espainiako Gobernuari palanka egiteko, laguntza emateko irtenbide baten kontra dauden sektoreen aurrean”.

Aurrera begira, Foroak urrats berriak proposatu ditu. Lehen fase batean “salbuespenezko egoerekin” amaitu beharko litzateke, presoak euskal herriratuz eta gradu progresioak onartuz. Hurrengo zeregina birgizarteratze plan bat adostea izan beharko luke, “erakunde publikoek gidatua eta eragileekin adostua, baldintzapeko askatasuna lortzeko eta birgizarteratzeko bidean laguntzeko”. Azkenik, 7/2003 Legearen pean zigortutako presoen egoerari irtenbide bat ematea proposatu du Foroak, “garai politikoarekin” bat datorren irtenbidea, nazioarteko parametroetan oinarritua, “bakea bermatzeko eta gatazka ez errepikatzea ziurtatzeko. Zigor estrategiarekin amaitzea beharrezkoa da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Foro Soziala
Foro Sozial Iraunkorra: bakearen eta bizikidetzaren aldeko urte bizi batzutako sentimenduak

Gazte-gaztetatik sentitu nintzen gure herriaren egoeraz galdezka. Laster sentitu nuen Euskal Herriaren onerako eta haren balio eta nortasunaren alde lan egiteko gogoa.

80ko hamarkadan eta 90eko hamarkadaren hasieran, hainbat kide elkartzen hasi ginen, hiru hilean behin, hain... [+]


2023-01-18 | Lide Iraola
Foro Sozialak bere bidea amaitutzat eman du, gatazkaren konponbidearen alde hamar urte egin ostean

2013an zehaztutako helburu gehienak lortuta, egungo erronkei tresna berriekin erantzuteko ordua dela uste du Foro Sozialak. Oraindik bidea egiten jarraitu beharra gogorarazi du presoen salbuespen neurriak amaitzeko, Estatuaren biktimak aitortzeko edota memoria eraikitzen... [+]


2022-11-07 | ARGIA
Bolaños ministroari azalpenak eskatuko dizkiote EH Bilduk eta EAJk, Barrionuevoren adierazpenengatik

Asteburuan José Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiak El País egunkarian estatu terrorismoa harro babestu izanak hautsak harrotu ditu. EH Bilduk Espainiako Kongresuan bere agerraldia eskatu du, GALen parte hartze zuzena izan zuela aitortu eta estatu... [+]


Navarra Sumak barkamena eskatu die Zabalza, Arregi eta Rodriguezen familiei

Foro Sozial Iraunkorrak agerraldia egin zuen asteazken honetan Nafarroako Legebiltzarrean, ETAk borroka armatua amaitu zuenetik egundainoko balantzea egiteko, eta aurrera begirako erronkak azpimarratzeko. Testuinguru horretan egin zuen autokritika UPNko parlamentari Iñaki... [+]


2021-05-11 | ARGIA
"Urrats horrek erraztu beharko luke espetxe-politika normalizatua aplikatzea motibazio politikoko delituengatik kondenatutako pertsonei"

Foro Sozialak "beharrezko urrats" gisa definitu du Espetxe eskumena Jaurlaritzaren eskutara aldatu izana eta "birgizarteratze-plan bat" definitzea eskatu du, "presoei banakako birgizarteratze-ibilbidean (3. gradua eta gizarteratze prozesua)... [+]


Eguneraketa berriak daude