Foro sozialak presoak gerturatzeko proposamena luzatu du

  • COVID-19aren espetxeetako agerraldiak ikusirik, beharrezkotzat jo du euskal presoek pairatzen duten dispertsio politikarekin amaitzea.


2020ko abuztuaren 20an - 10:21
Foro Sozialaren agerraldia. Argazkia: Foro Soziala
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Foro Sozial Iraunkorra kezkatuta azaldu da iragan astean Etxerat elkarteak Espainiako Estatuko lau espetxetan komunikazio murrizketen inguruan piztutako alertarekin. COVID-19aren agerraldia aitzakia gisa erabilita espetxeetan “neurri murriztaileak” hartzen ari direla salatu zuen Etxeratek: aurrez aurreko bisitak debekatzea eta bisitak izan dituzten presoak berrogeialdian jartzea, besteak beste.

Hori ikusita, Eusko Jaurlaritzak euskal preso politikoak gerturatzeko proposamena egitea “beharrezkoa” dela dio eragileak, “preso bakoitzaren familia ingurunetik hurbilen dauden espetxeetara hurbiltzeko”, batik bat. Martutene, Basauri eta Zaballara lekualdaketa eskatzen dute, hain zuzen ere. Horrez gain, Nafarroako Gobernuari ere berriro galdegin dio antzeko plan bat proposatzeko, Nafarroako preso guztiak Iruñeko kartzelara eraman ditzaten.

Foroak azpimarratu duenez, proposamenak Eusko Legebiltzarrean “aurreko legealdian baino adostasun politiko handiagoa” biltzen du: “Egun, ganberaren %90,6k babesten du; XI. legegintzaldian, berriz, %88k”. Formalki behintzat, EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek babesten dute proposamena, eta Europako Kontseiluak ere arrazoia eman diela ekarri du gogora Foroak. Europako Kontseiluaren jarraibideak gomendio hutsak dira, herrialdeen barne-politikan aplikagarritasun zuzenik ez dutenak.

Lekualdaketak

Bien bitartean, euskal presoak estatuan barrena lekualdatu dituzte, Euskal Herrira gerturatzeko keinurik gabe. Itxaso Zaldua Madrilgo Soto del Realetik Salamancako Topaseko espetxera eraman dute. Raul Fuentes, aldiz, Valentziako Villenatik Soto del Realera.

 


Espetxe politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.