Arraina eta kanaberaren inguruan

Gurean oso errotuta dago arraina eta kanaberaren inguruko metafora. Pertsona bati ez zaio arraina eman behar, kanabera eman eta arrantzatzen erakutsi behar zaio, horrela berak arrainak bere kabuz hartu ditzan. Gure gizartean oso errotuta dagoen ideia islatzen du esaldiak: enplegua da integraziorako ardatza eta ogia lortzeko bitartekoa –ogibidea–. Era berean, norberaren ardura azpimarratzen duen esaldia ere bada, eta argudio nagusietako bat da enplegua ez duten pertsonei eskaintzen zaizkien diru laguntzei kontra egiteko.

Argudio indartsua eman arren, nik behintzat gero eta zalantza gehiago ditut esaldiaren atzean dagoen ideiaren aurrean. Argi dago, enpleguak jarraitzen duela izaten integraziorako tresna nagusia, aldi berean gero eta ahulezia gehiago azaltzen dituena.

Lehenik eta behin, azken urte hauetan argi ikusi da jendeak kanabera erabiltzen eta arrantzatzen jakin arren, zenbaitetan ez dagoela bere esku arrainik arrantzatzea; bigarrenik, gero eta gehiago dira kanabera eskuetan arrantzatzen ibili arren arrain txikiegiak harrapatzen dituztenak; azkenik, eta ez bigarren maila batean, ezin dugu ahaztu zenbait kasutan, arrazoi bat edo bestea dela eta, inoiz kanabera erabiliko ez duten pertsonak ere badaudela, eta hauek ere arraina jan beharra daukate.

Metaforak alde batera utzita, sistema ekonomikoaren garai hauetan, enpleguaren prekarizazioa dela eta, gero eta gehiago dira enplegua izan eta aldi berean pobreak diren langileak –working poors– edota gaur egun kapitalismoarentzat erabat baztergarriak eta “erabiltezinak” diren taldeak.

Testuinguru horretan, arrainaren tamainaren arabera eztabaidatu dezakegu, baina gero eta gehiago izango dira enplegutik at nolabaiteko babes material osagarria jaso beharko dutenak –gaur egun ere gertatzen den bezala–. Arrainaren eta kanaberaren aldeko zenbaitek hori argi eduki beharko lukete, gizarteari iruzurretan ari baitira –nahigabe, edo okerrago oraindik, nahita–.

Hori da eszenatokia eta hemendik aurrera eztabaidatzen hasi gaitezke. Abiapuntua gaur egun ditugun hainbat diru laguntza izan daitezke, hainbat pentsio motetatik hasita, langabeziaren prestazioekin edota Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan gogoeta eginez.

Era berean, Hiritartasun Oinarrizko Errenta bezalako proposamenak ere gero eta arreta gehiagorekin jarraitu beharreko ideia izango dira epe ertain eta luzera begira. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude