'Ontzineda auzia'

Zor bidegabearen ekaitz perfektua Lizarrako zeruan

  • PSN eta UPNren iraganeko udal agintaldietako alkateek operazio urbanistiko batean sinaturiko klausula osagarriek 14 milioi euroko zuloa utz dezakete Lizarrako Merindadeko hiriburuko diru-kutxetan, urtebeteko udal aurrekontua adina. Beste corralito bat Nafarroako bihotzean.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2018ko martxoaren 04a
Lizarrako egungo udal gobernuaren 
(EH Bildu, Geroa Bai eta Ahora-Orain) agerraldia ‘Ontzineda’ auziaren inguruan. Agintera iristean faktura baten “haritik tiraka” hasi zirenean konturatu ziren hiriak inoiz izan duen “finantza mehatxu handienaren” aurrea
Lizarrako egungo udal gobernuaren (EH Bildu, Geroa Bai eta Ahora-Orain) agerraldia ‘Ontzineda’ auziaren inguruan. Agintera iristean faktura baten “haritik tiraka” hasi zirenean konturatu ziren hiriak inoiz izan duen “finantza mehatxu handienaren” aurrean daudela (argazkia: Argazki Press / Jaizki Fontaneda)

Lizarran duela urte batzuk kirol instalazio bat eraikitzeko operazio urbanistikoak buruhauste handiak ekarri dizkio udalari eta kalte ugari herritarrei, egungo alkate Koldo Leozen (EH Bildu) arabera orain kiebrara eraman baitezake udalerria. Nafarroako Kontuen Ganberak kaleratu berri duen txostenak susmo horiek baieztatu baizik ez ditu egin.

Proiektua 2004an onartu zen, Lizarrako Udalean PSN zegoela, Ontzineda inguruneko 90.000 metro koadroko lur eremuetan “presentziarik gabeko arkitekturaren” bidez kirol hiri handi bat eraikitzeko helburuz, ideia lehiaketaren irabazleen esanetan. Lorenzo Barno arkitekto lizarratarrak Raíces (Sustraiak) memorian azaltzen duenez, natura “moldatu behar zen bere esanahi osoa aprobetxatzeko”, eta horrek “mugarik gabeko interbentzioa” eskatzen zuen. Baina gauza bat zen proiektua, eta bestea hori aurrera ateratzeko zein bide aukeratuko zuten agintari publikoek: hurrengo urteetan birkalifikatze eta desjabetze ugari egin zituzten hitzarmenen bidez, espekulazioari atea irekiz.  

UPNk 2007an alkatetza hartu zuenean ekimena baliogabe geratu zen ordea. Alde batetik, udalak kirol hiria eraikitzeko Nafarroako Gobernuak emandako milioi bat euroko dirulaguntza desbideratu zuen futbol zelai bat berritzeko. Bestetik, administrazioarekiko auzien salak hainbat lurjabek jarritako helegiteak onartu zituen, birkalifikatzeak bertan behera utziaz.

Eta hala ere, bai PSNren garaian, bai UPNrenean ere, hitzarmenei klausula kaltegarriak erantsi zizkieten, eta ondorioz, lurjabeei eta eraikuntza-promotoreei ordaindu beharreko diru kopurua izugarri handitu zen.

EH Bilduk 2015ean lortu zuen hiriko alkatetza, Geroa Bai eta Ahora-Orain-en babesari esker. 2017ko irailean, indar horiek publikoki salatu zuten Ontzineda operazioak udalerriari sorturiko egoera larria, eta orain Nafarroako Kontuen Ganberak fiskalizazio txostena egin du Nafarroako Parlamentuarentzat –EH Bilduren eskariz–. Bertan azaltzen denez, agintaldi horietako arduradun politikoen kudeaketa txarraren eraginez Lizarrako Udalak “14 milioi euroko kalte ordainari egin beharko lioke aurre”.

Gobernu batzordearen baimenik gabeko sinadurak

Udalak lurjabeekin egindako tratuaren arabera, Ontzinedako terrenoen ordainetan beste lur batzuk emango zizkien –Ibarrako sektorea deitua– han etxebizitzak egiteko promesarekin, eta zortzi urtetan hirigintza aprobetxamendua garatu ezean, dirutan ordainduko zien beste lur horiek balio zutena, kanpo-aholkulari batek finkatutako prezioan: 43,94 euro metro koadroko.

Kontuen Ganberak ordea, “oso kontuan hartzeko” klausula batean jarri du azpimarra: udalak lurjaberen batekin prezio altuagoa hitzartuz gero, besteek ere diru hori jasotzeko eskubidea izango zutela.

Eta halaxe egin zuen. Lur sail bati 108 euroko prezioa onartu zion –besteena baino %245 gehiago–, lurjabearen tasazio pribatu bat bere eginez, inolako arrazoirik eman gabe. Hala, hirigintza plana aurrera atera ezean guztira ordaindu beharrekoa, 4,13 milioi euro izatetik 10,15 milioira igaro zen kolpe bakarrean.

Klausula osagarri horiek PSNko alkate Maria José Fernandez Aguirrek sinatu zituen eta hurrengo alkateak, UPNko Begoña Ganuza Bernaolak –egun kargu publikoa du Nafarroako parlamentari bezala– luzatu egin zituen. Txostenaren esanetan, sinadurak udal gobernu batzordetik pasa gabe egin ziren eta Kontuen Ganberaren ustez beharrezkoak ziren batzorde horren eta osoko bilkuraren baimenak. Alkateek ez zuten eskumenik, alegia.

Are gehiago, zerga erakundeak ez du aurkitu hitzarmenak justifikatzeko txosten teknikorik eta “aipatzekoa da, bestalde, hitzarmenen inguruko aholkulari, kontrol eta jarraipen lanak kanpoko enpresen esku utzi zituela Udalak”.

Ganuzak txostenari jarritako alegazioetan dio teknikariek esan ziotela beharrezkoa zela “nire sinadurapean jartzen diren dokumentu batzuk sinatzea”.

Urtebeteko udal aurrekontua adina kalte-ordain

Egungo udal gobernuak Ibarra sektoreko hainbat partzelatan berriz egindako tasazioek erakusten dute metro koadroak egiaz 2,25 euroko kostua duela –berriz ere nekazaritzarako lurrak baitira– eta gehienez ere 211.536 euro ordaindu beharko lizkiekeela lurjabeei. Baina klausula horien ondorioz 14 milioi ordaintzera derrigortuta egon liteke.

Lizarrako Udalaren 2018ko aurrekontua 11,7 milioi eurokoa da. Datu hori eskuan uler daiteke Koldo Leozek joan den udazkenean Nafarroako Parlamentuko agerraldian alarma jo izana: “Hiriak inoiz aurre egin dion finantza mehatxu handiena bihurtu da”. “Negar saio bat egitera etorri zara”, erantzun zion Inma Jurío PSNko parlamentariak lizarratar guztien ordezkariari.

EH Bilduko alkateak ere datu harrigarriak eman ditu, esaterako lurrak eskuratu zituzten hiru eraikuntza-promotoretako bi –Actividades Alhama SL eta Promociones Herchi SL– hitzarmenak sinatu baino egun batzuk lehenago eratu zirela, bata Tuteran eta bestea Fiteron.

Hortik hilabete batera, 2017ko urriaren 26an Nafarroako Parlamentuan egindako politika orokorreko kontrol plenoan, Jose Javier Esparza UPNko buruak hitzeman zuen Uxue Barkosen gobernuak hartutako neurri guztiak atzera botako zituela boterea iristean. Barkosek segidan: “Beste Ontzineda bat hitzematen ari zara?...”, baina lehendakariak ezin izan zuen amaitu, Begoña Ganuzak saioa eten zuen oihuka “hau ez dut toleratzen!” esanez. Hirigintza operazioaren atzean egindako irregulartasunak gero eta ageriago geratzen ari dira, eta orain Kontuen Ganberako txostenak are gehiago itxi du erantzukizun politikoak izan zituztenen gaineko hesitura: “Kontuen Ganberaren konklusioa da hirigintza hitzarmenek ez zutela arautegia behar bezala bete”.

EH Bilduko alkateak ere datu harrigarriak eman ditu, esaterako lurrak eskuratu zituzten hiru eraikuntza-promotoretako bi –Actividades Alhama SL eta Promociones Herchi SL– hitzarmenak sinatu baino egun batzuk lehenago eratu zirela, bata Tuteran eta bestea Fiteron. Udaletxeko artxiboan dokumentazioa falta dela ere jakinarazi du Leozek.

Kirol hiria eraikitzeko 22 milioi euro beharko zirela kalkulatu zen bere garaian. Kontuen Ganberak azaldu duenez, orain arte udalak azpiegitura egiteko eta desjabetze prozesu osoan 940.400 euro gastatu ditu –horietatik 790.500 proiektua erredaktatzeko–.

Irtenbideetako bat izan liteke Ibarrako sektorean etxebizitzak egitea, oraindik zortzi urteko epe barruan baitaude zenbait hitzarmen betetzeko; gainerakoentzat beranduegi da. Bestetik, Nafarroako Kontseiluak hitzarmenak baliogabe utz ditzake, baina orduan lurjabeek indemnizazioak eska ditzakete. Udalak diru-kutxan dituen soberakin guztiak erreserbatu ditu etorkizuneko gastuei aurre egiteko –lau milioi euro– eta horrek inbertsiorako ezer gabe utzi du aurten. Zor bidegabearen ekaitz perfektu bat gailendu da Lizarrako soroen gainean.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hirigintza  |  Nafarroa

Hirigintza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-24 | ARGIA
Local people find new uses for a train station in Bilbao

Atxuri train station in Bilbao (Basque Country) will stop receiving trains in 2019. Local people have reflected on the new uses for the space in a participative process initiated by the Lokomotorak (Locomotive) project.


2018-09-19 | ARGIA
Santa Anako haritzak: Lapurdiko kostaldeko hirigintza basatiari aurre egiteko ikur

Urruña eta Ziburu arteko hainbat auzo-bide handitzeko lanetan 24 haritz handi arriskuan daudela ohartarazi dute Santa Ana eta Penditxeneako bizilagunek. Arbolak salbatu eta ekosistema babesteko sinadura bilketa hasi dute eta jadanik 1.600 lagunen atxikimendua jaso dute.


2018-09-18 | Arabako Alea
FCCrekin duen kontratua eteteko prozesua abiatuko du Gasteizko Udalak

Garbiketa enpresarekin adostu nahi du Urtaranek kontratuaren etetea.


Iruńeko Alde Zaharra atseginago egiteko planak fruituak eman ditu martxan jarri eta urtebetera

Helburuak betetzen ari direla uste dute udal agintariek. Lehen abalgunean esaterako %90 egin du behera autoaren erabilerak; Alde Zaharrean txikiagoa da hori, baina %50 jaitsi da hor ere. Garraio publikoaren erabilerak %4,5 egin du gora.


2018-09-04 | Hiruka .eus
"Tosutik Uribe kostara" jardunaldiek eskualdera zabalduko dute hirigintzaren eztabaida

Tosu Betirako Asanbladak irailaren 10etik 22ra egingo den "Tosutik Uribe Kostara" ekimena iragarri du. "Herrien etorkizuna gutxi batzuek, herritarren iritzia kontuan hartu gabe" planifikatzen dutela salatu gura dute. Erandio eta Gorliz arteko martxa eginez amaituko dira jardunaldiak.

Ibarbengoako aparkalekuaren aurkako borroka "gure eskualdean dagoen problematikaren aurpegi nabari bat izan da", adierazi du kolektiboak. Uribe Kostako herrien diseinua gutxi batzuen... [+]


Altzako egoera urbanistikoa, eraikuntza berri bat

Azken hilabete honetan jakin dugu Donostiako Udalak Uliako Viveros-eko eremuan etxebizitzak eraikitzeari uko egin diola eta bizilagunen elkarteak hiri-parkea bezala sailkatua izan dadin eskatzen duela. Uliako herritarrak zoriondu besterik ezin dugu egin aipatu eremua babestea lortu dutelako. Eta guk inork baino hobeto dakigu zein zaila den hori, azken batean Altzan 18 urte daramatzagulako Auditz-Akular eremuan parkea egin dadin eskatzen eta oraindik ez dugu lortu.


Ustelkeriak Sabin Etxearen atea jo du

Euskal Herrian inoiz epaitu den ustelkeria kasu handienetakoa da De Miguel auzia. Besteak beste, dirua zuritu, legez kanpoko komisioak jaso eta hirigintza operazioekin iruzurra egitea egozten diete Alfredo de Miguel Arabako EAJko buruzagi ohiaz gain auzipetutako beste 25 laguni, horietako asko alderdi jeltzaleari oso lotuak. Ikusteke dago euskal Gürtelak zer faktura ekarriko duen, baina Sabin Etxean aspaldi ari dira altzariak estaltzen alderdia ahalik eta gutxien zipriztintzeko.


2018-06-10 | Amaia Lekunberri
Erakusleiho-hirian, distira propioari eusten

Apirilaren 26an Bilboko Etxebarrieta Anaien plazan egindako prentsaurrekoan aurkeztu zuen bere burua Piztu Bilbo, Itzali MTV plataformak. Hilabeteko tartearekin hitzartu garenerako, ostera, plataformak eragile izaera bereganatu duenez, aurrerakoan bere dinamika propioa eramango duela nabarmendu du bertako kide den Peio Ibañezek. Kolektibo ugaritako errepresentazioa duen taldea izanik, esan daiteke helburu berberarekin elkarlanean aritzeari neurria hartu diotela.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude