680.000 pentsionista baino gehiago

  • Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 680.000 pentsionista baino gehiago dira eta horietako askok “miseriazko pentsioak kobratzen dituzte, pobreziaren langaren azpitik daude eta gehienak emakumezkoak dira”.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hala salatu dute Hego Euskal Herriko pentsionisten elkarteek. Herri honen %25 den kolektiboa nazkatuta dago erosteko ahalmena nola galtzen duen ikusteaz. Milaka pentsiodun prekarietate erabatekoan bizi da, eta nabarmentzekoa da emakume eta alargunen egoera, normalean 700 euro baino gutxiago kobratzen baitute.

Azken asteetan kolektibo hau, babes politiko eta sindikal handirik gabe, bere kabuz mobilizatzen hasi da %0,25eko igoera amorragarri, irrigarri eta kaskarra salatzeko –hilean 2 eta 4 euro artean gehiago–. Aste honetan bertan, hilaren 22an, manifestazioa egingo dute Bilbon, eta pentsionisten plataformek jadanik euren babesa eman diote.

Egoera horren arduraduna ez da soilik Rajoyren exekutibo espainiarra; euskal erakundeak ere badira erantzule –Gasteizko eta Iruñeko gobernuak–, mahai gainean baitituzte 80.000 sinadura 1.080 euroko pentsio duina eskatzeko, Europako Karta Sozialak Hego Euskal Herriarentzat ezartzen duena. Baina EAJ, PSOE, UPN eta PPk kontra bozkatu zuten; beste aldera begiratzen duten alderdi eta sindikatuek ere badute erantzukizunik.

EAJ, PSOE, UPN eta PPri botoa ematen dioten pentsiodunak ados al daude euren pentsioekin? Pentsatzekoa da zati handi bat ezetz... Orduan, zergatik ez dira pentsiodun denak batzen, euren aukera politikotik landa, eta kalera ateratzen Estatu osoa gelditzeko? Ez ote da ordua iritsi alderdi politikoek, sindikatuek eta mugimendu sozialek greba orokorra deitzeko, hain prekario eta ahul dagoen pentsionisten kolektiboari babesa emateko?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025eko abenduaren 10
Itsuan

2025eko abenduaren 10
Sagarraren ekoizpen kostuak
Sagardoa merke… baina noren bizkar?

2025eko abenduaren 10
Sagastietako bioaniztasuna
Etengabe esperimentatzen, lurrari begira beti

Eguneraketa berriak daude