Duela bi urte Dani Martirenak eta Ana Ibañezek plazaratutako Hankaz gora du amak mundua hura bezala, oraingo hau ere liburu bitxia dela esan dezakegu.
Eta mamiarekin hasi aurretik formatua aipatu beharrean gaude. Esku artean hartzen duen edonork ikus dezake liburu honek ez dituela orriak, edo agian bai, eta akordeoi baten gisa testua eta imajinak pasatzen direla. Tolesdura bakoitzean kartoi kaxa bat dugu, goiko aldean testua eta kaxa barruan irudia osatzen duten elementu ezberdinak (hodeia egiteko kotoia; kartoizko hegazkintxoa, euritako txikiak, zurezko sardexkak…). Hots, irakurleak, liburu arrunt baten aurrean izan beharrean, irakurtzeko eta jolasteko proposamen batekin egiten duela topo.
Liburuaren mamiari helduz gero, berriz, norberaren garapenaz, izan nahiaz, gogoei buruzko lana da Jonek Jone izan nahi du hau. “Baina handi izatera iritsi gabe, amets bat du bihotza beteta. Jon neska da, txiki txikitatik, oinutsik edo jantzita txaketa”. Baina adierazpen horretara iristeko, azken orrian –azken kaxan– ageri zaigun adierazpen horren aurretik Joneren amets eta desioen berri izango dugu: “Handitan handi izan nahi du Jonek. Eta gauza gehiago. Gauza txikiak, eta handiak”. Izan ere hasiera horrekin ekiten diote egileek Joneren desio guztien kontaketari.
Egileek 14 kutxetan zehar kotxe gidaria izan nahi duela erakutsiko digute, baita hiru zulo belarri bakoitzean, ameslari izan, abioneta pilotu, marinel… Eta hauetako proposamen bakoitzean komentario batzuk irakur ditzakegu; marinel izan nahi duela dioenean esaterako: “Itsasoak zeharkatzeko, txaluparen oihalak puztuta, aurkitu nahi du Jonek itsaso hondoan gatzontzia ezkutatuta. Jakin nahi du non den olatuen errota. Hori da Jonek handitan jakin nahi duena. Eta, boga boga, gero mundura egia bota”. Komentario hauek agian jasoegiak gerta dakizkioke irakurleari, gauza gehiegi kontatzen espazio gutxiegian testua astun bilakatuz. Bestalde, testu horiek irakurle jasoagoentzat poetikoak eta irudikagarriak direla ezin da ukatu. Liburu hau, kontrazalean Asun Agirianok dioen moduan, “zure bihotzaren taupadak entzun eta garunak martxan jarri guran, gogoari libre uzteko gonbite luzea” baita; ez bakarrik darabilen gaiagatik, baita izate hori –Jon neska da– kontatzeko erabili duten moduagatik ere, poesia eta artea txertatuz. n
Bizitakoak egiten gaitu, inguratzen gaituen orok modelatu, elkarrekintzak ondu: ezin uka historia eta istorioak marra zuzenez bereizezin direnik. Mari Luz Estebanek (Pedrosa de Valdeporres, Gaztela eta Leon, 1959) berriki plazaratutakoa horren adierazle da: Haragizko erreformak... [+]
Txiza egiten digute eta zirimiria dela diote. Izan ere, Bilbao BBK Live ezin da bere horretan ulertu. Pakete berean doaz Mediateka BBK, BBK Kuna, BBK Sala, BBkatea Arte Ederren Museoan, Bilbao Bizkaia Pride, BBK Klima, BBK Ja! Bilbao Saria, BBK gutun zuria Bilbao Saria eta... [+]
Soniexka Ludmila Ulitskaia autoreak 1992an errusieraz idatzi eta 2021an Josu Zabaletak itzuli zuen nobela motza da. Pasazaite argitaletxeak ateak itxi aurretik euskal irakurleari egindako ekarpena, besteak beste.
Izenburuak, Soniexka-k, liburuko protagonistari egiten dio... [+]
Eric Carle idazle eta ilustratzaile estatubatuarra ezaguna da euskal literaturan. Izan ere, gutxik bezala, bada haren lan bat, The very hungry caterpillar, euskaraz hiru edizio ezberdin izan dituena: Gose handiko beldarra (Kalandraka, 2007), Beldar gosetia (Ikas, 2008) eta... [+]