Durangotik Kizkitzara

  • Landareak lantzeko 2018ko gida liburuarekin erotu samartuta nabil batetik bestera. Eromena lehertu da Durangon. Jendeak ikaragarrizko grina du landare kontu honetan; gero eta handiagoa. Batzuk jakin-minez, beste batzuk hau eta hura galdezka, zenbaitek kargu hartu ere bai halako esan izan dudalako, mordoxka bat baita erakustera ere. Horiek ditut gustukoen. Etxean edo herrian zer ikusi eta ikasi izan dutena erakusten dutenen eskola da Bizi Baratzea. Ikasle eta irakasle batera. Eman eta hartu.

Arakatza, Ribes uva-crispa. (Arg.: Calle Eklund)
Arakatza, Ribes uva-crispa. (Arg.: Calle Eklund)

Irakasle horietako bat Ezkiotik etorri zitzaigun. Aspaldi bila eta aurkitu ezinik dabilen landareren baten galdezka zetorren, eta ikasteko zuena erakusten jarri genuen. Arakatzaz (Ribes uva-crispa) zuen gaia. Ez duela aurkitzeko pulamenturik egiten, eta ea non edo han topatzeko aukerarik ezagutzen ote nuen. Ustez bide egokia erakutsi ondoren, beraiek arakatza nola deitzen duten errepikatzeko eskatu nion, eta Ezkion “arkazunea” esaten diotela.

Astelehenean, Durangoko sukarrari buelta emateko ahaleginean, sutondotik jarri nuen “arkazunea” hitza eta bere argazkia Bizi Baratzearen Instagramen, eta horma horretatik errebotean baita Facebooken ere. Eta haietan eromena berpiztu. Felixek dio Otxandion “agarratza” esaten diotela, Rosinak Arrietan “angarratza” erantsi, Imanolek Matxinbentatik “indi-mahatsa” diotela.

Behin metxa piztuta, neroni hasi naiz bateko eta besteko hitz biltegietan: arakatx, algarratx, algarratz, argarrax, argaratxe, larmats, larre-mahats, lahar-mahats, mahats-lahar, urritxilu eta zenbaitek baita arkakarats ere.

Frantsesek “berdelaren arakatza” deitzen diote. Inondik ere, arrain horren laguntzaile jateko ohitura dute. “Arkazuna” deitzen dioten Ezkiotik ez da urruti Itsasoko Kizkitzako ermita, berdel arrantzaleen debozio bereziko ama birjina duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fruituak
2023-09-04 | Jakoba Errekondo
Ahuakateondoa eta xenofobia

Ahuakateondoak ondo emango al du hemen? Ezin konta ahala alditan luzatu didate galdera hori azken urte hauetan. Gure etxean ahuakate arbola (Persea americana) ederki bizi dela erantzuten diet eta Mutrikuko kaian hantxe dago arbola bikaina, eta urte asko da aleak ematen dituela... [+]


2023-05-29 | Garazi Zabaleta
Errota
Hur-olioa eta beste hainbat produktu, Senpereko lurretan sortuak

Vincent Trebessesek sortutako ekimena da Errota, Senperen hurrak ekoizten eta eraldatzen dituen proiektu berezia. 2008an jarri zuen martxan hur-olioa egiteko errota, hasiera hartan Ziburuko bere etxean. Hurrak kanpotik erosten zituen, baina pixkanaka proiektuan sakontzen joan... [+]


2023-01-26 | Garazi Zabaleta
Anthony Uranga
“Fruituak erosi beharrean etxaldean biltzera geroz eta bezero gehiago dator”

Duela lau bat urtetik Kanboko Biperduna etxaldean ari da lanean Anthony Uranga gaztea, barazkiak eta euskal piperrak ekoizten. Orain, baina, proiektu propioa du eskuartean: 2.000 ahabiondo landatuko ditu Biperdunatik hurbil dagoen Arkaitz baserriko lursailean, eta landareak... [+]


2022-11-13 | ARGIA
Gaztainondoaren garrantzia aldarrikatuko dute Oñatin azaroaren 16tik 23ra

Euskal Herriko isuri atlantiarrean gaztainondoak eta gaztainadiek berebiziko garrantzia eduki zuten nekazarien elikaduran, hemengo paisaiaren elementu nagusi ere izanez. Ez da kasik haien arrastorik geratu, ez behintzat Gipuzkoa eta Bizkaian, batetik gaixotasunek ahuldu eta... [+]


2022-10-13 | Jakoba Errekondo
Jan udazkenetik

Udazkena fruituen sasoi nagusia da. Negua elikagaiz osatzeko fruituak eta horien aleak jasotzen ditugu. Fruituak ez direnak ere pilatzen ditugu, patataren tuberkulua (Solanum tuberosum) adibidez, baina haiek dira gehienak: altxasagarrak edo gordesagarrak (Malus domestica),... [+]


2022-09-27 | ARGIA
Ahuakate ekologikoa ekoiztuko dute Nafarroan

Nafarroan ahuakate ekologikoa landatzen duen lehen pertsona bihurtu da Xixo Ayestaran: Lesakako bere baserrian 700 ahuakate zuhaitz landatu ditu eta 2024an merkaturatzea espero du.


2022-02-24 | Jakoba Errekondo
Fruta-arbolen osasuna

Lagun baten gomendioa dela medio, Nafarroako Gobernuaren altzoko INTIA nekazaritza institutuko Laborantzen Babeserako atalean dagoen jakinarazpengunetik Fruta-arbolen osasun kudeaketa zuzena egiteko kontuan izan behar dituzun gomendioak dokumentua eskuratu dut, eta baita amaren... [+]


2021-01-22 | Jakoba Errekondo
Fruta arbolak inausteko bost aholku

Fruta arbolen inausketa lanetarako prest bazaude, bost aholku eman nahi dizkizut.


2020-12-15 | Unai Agirre
Sagarra, Euskal Herriko altxorra

Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar... [+]


2020-12-15 | Jon Torner Zabala
Mikel Garaizabal, enologoa
“Aurten txotxa desberdina izango da, baliatu dezagun eredua aldatzeko”

Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal... [+]


2020-01-16 | Jakoba Errekondo
Zalantzaren ederra

Udaren amaieran eta udazkenean egin ziren ardoak. Sagarrarenak, udarearenak, mahatsarenak, fruituen nahasteenak eta abar. Zer emaitza emango dute, ordea? Nork daki? Nork esango du, aurrez, aho sabaira zer dasta emango duten? Sagardogintza eta ardogintza arte baldin badira, ardo... [+]


2019-12-18 | Jon Torner Zabala
Sagarrondoa
Enbor okerretik zurezko pieza finak

Apirilean sagastiak lorez janztea bezalako ikuskizun gutxi dago. Lore zurizko olatuak. Sagarra jaki eta edari izan dugu milaka urtetan. Sagar gordina, errea eta ore dultzea; muztio, pitar, sagardo eta ozpin. Zura fina du, tailatzeko ona eta pieza txikiak, kirtenak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude