Philippe Blanchet

"Arazoa ez da linguistikoa, soziala eta politikoa baizik"

  • Marseilla, 1961. Soziolinguistika irakaslea. Glotofobia hitzaren sortzailea da. Rennes-2 Unibertsitateko irakaslea eta Discriminations: combattre la glottophobie saioaren egilea. Hendaian emandako hitzaldian, frantses hizkuntza zuzen eta azentu egokiz mintzo ez diren hiztunenganako diskriminazioa eta mespretxua salatu du irmoki: “Glotofobiak gure ikuspegia lausotzen du, baita kultura trakestu ere”. Frantziako Errepublikako hizkuntzaz jardun du bereziki, baina ez soilik.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2017ko abenduaren 17a

Philippe Blanchet soziolinguista da. Poliglota. Proventzako (Okzitania) familia bateko semea, proventzala eta frantsesa ditu eguneroko hizkuntzak. Kontent dago glotofobia eleak jaso duen arreta dela eta.

Hizkuntzaren eta jendearen arteko harremanaz mintzatu zaigu. Sistema sozialek hizkuntzetan duten eraginaz, euren arteko indar korrelazioaz eta instituzioen eta elkarte sozialen jarreraz: “Ez dago jendarte elebakarra, heterogeneoa da, eta nagusi den hizkuntza –frantsesa kasurako– ez da modu berean mintzatzen. Konfrontazio linguistikoa bizia da, jendartea osatzen duten pertsonen arteko berezitasunen adierazlea, pertsonak ezberdinak garelako, era diferentean mintzo garelako, beste gisa batez bizi garelako”.  

Hizkuntza praktika sozial gisara aztertu du Blanchetek, eta hiztunoi halaxe begiratzeko gomendioa eman ere, hots, jendeok partekatzen dugun fenomeno sozial gisara. Hona lehen konstatazioa: “Hizkuntzaren praktika ez dago legeak babestua, ezta euren aniztasuna ere. Hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten duten lurraldeetan agerikoa da diskriminazioa”. Bera elebitasunean bizi da. Familian proventzeraz hitz egiten dute: “Nire amatxi justiziak punitua izan zen probentzala mintzatzeagatik!”. Glotofobia konbatitu behar dugula erran digu ozenki. Frantzian ez direla herritarren eskubideak zaintzen ez errespetatzen, eta horrek arazo etiko izugarriak sorrarazi dituela: “Herritarron engaiamendua ezinbestekoa da, gizarteak inplikatu behar du arazo honen aitzinean”.

Eremu-ikerketak

Frantziako lurralde askotariko alor sozialen, instituzioen eta hautetsien jarduerei segimendua egin die, baita Twitter bidez zabaldutako hamaika txio aztertu ere. Eremu-ikerketek “ilea lazteko gisako jarrera glotofobikoak”agertu dituzte. Bi konstatazio: arazoa estrukturala da, eta jarrera glotofobikoak norberarenak dira. Hona, hamaika “perla”-ren artean “bitxikeria” zenbait:    

“Frantzian ideologia linguistikoa dago. Genozidioa izan da. Jendeak deskalifikatu ondoren, beren hizkuntzak deskalifikatuak izatera pasatu dira”

Rennesko Hizkuntz Akademiako presidenteak Kontseilu Nagusiko presidenteari idatzi dio bretoieraz. Erantzuna: “Errepublikan ezin da frantsesez ez den beste hizkuntza batean idatzi”. Legearen aginduaz harago, joera sarkastikoak ere aipatu zituen Blanchetek, hala nola, Christiane Taubira ministro sozialista ohiarenak: “Inkesta bat agindu zuen Taubirak, ea frantses populazioak berresten ote duen lantokian bi lagunek ‘erregioko’ hizkuntzan hitz egitea. Afrusa da eta harrigarria, herritarren hizkuntz eskubideak justiziak babestuta daudelako Europan. Justizia ministroak, demagun, beltzek edo elbarriek lan egin dezaketen galdetuko al luke? Ikaragarria da”. Proventzako irakaslearen iritziz, “hizkuntzen eskubideei buruz pentsatzen eta erreakzionatzen ikasi behar dugu”.  

Ignorantziak ez du mugarik, ezta “jakintsu”-arenak ere. Michel Onfray filosofoaren txioak hauxe zioen: “Korsikeraz edo bretoieraz nola esango dute telefono edo ordenagailu hitza?”. Telefono hitza grekoa da. Frantsesez hartaz, esan ere ezin: “Maila horretako pertsona batek errana da. Zuek euskaraz ezin dituzue beraz hitz horiek erabili, ez omen dituzue eta. Non comment!” .

Hezkunde Nazionaleko ministro ohi Claude Alegre-ren txioa ere durduzatzeko modukoa da: “Hobe da informatikariak frantsesez edo ingelesez formatzea, baina ez hizkuntza erregionalean”. Hots, euskarak artzaina izateko balio du, baina informatikaria izateko ez. Hala berean, Emmanuel Macron presidentea, iragan irailean, Parisko banlieu-etako eskoletan bisitan zebilela errana: “Gaztelu honetan erregeak erabaki du berean bizi diren guztiek frantsesa hitz egin behar dutela”.

Blanchetek: “Presidenteak eskubiderik al dauka hori adierazteko? Groteskoa da”. Gainera, errana Twitterrez zabaldu zuen. Blancheten aburuz, Macronen hitzetan “identitate nazionala” ezartzeko asmoa begi-bistakoa da.

Glotofobia: diskriminazio soziala

Pertsonak modu ez parekatuan tratatzean, jendeon arrazakeria eta xenofobia azaleratzen da. Sexu joerarekiko diskriminazioa homofobia da. Diskriminazioaz ari gara. Joera horiek ez dira legezkoak, justiziak punituta daude. Diskriminazio linguistikoarekin berriz, ez da berdin jokatzen: “Jendeak ez du ikusten diskriminazio linguistikoaren atzean pertsonak daudela. Arazoa ez da linguistikoa, soziala baizik. Urteak dira glotofobia hitza ‘asmatu’ nuela. Terminoa zabaldu da, baina arazo linguistikoa dela esatea ‘aitzakia’ baino ez da, arazoa soziala eta politikoa delako. Beraz, kontzientzia ernatzeko, gauzei diren bezala deitu behar zaie”, diosku Blanchetek.

“Diskriminazio linguistikoa aintzakotzat hartua al dago juridikoki?”, itaundu digu soziolinguistak. Hona bere azalpena: “1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak pertsona babesten du, baina ez du bermatzen tribunalen aurrean. Artikuluak gutxiengoen alde egiten du. Frantziak 1991n sinatu zuen testua, Konstituzioaren 27. artikuluan dago, baina ez du artikulua berretsi, ez da engaiatzen frantsesa ez den beste hizkuntzen defentsan”.     

Europako legediak diskriminazioak debekatzen ditu. Frantziak konbentzioa sinatu zuen, baina bi artikulu kanpo utzi ditu. Konbentzioak haur guztiak edozein dela mintzo diren hizkuntza babesten ditu. Hezteko eskubidea daukate edozein dela beren hizkuntza. Frantziak, aldiz, frantsesa mintzatzera behartu ditu, ez da legezkoa, baina egiten du. Legeak honela dio: “Estatuak familia horren kultura eta hizkuntza bermatu behar ditu. Haurrari lagundu behar zaio eta bere kolektibitatearen baloreak integratu eskolan”. Etorkinen seme-alabez ari da irakaslea.

“Zein da hizkuntza ofiziala? Frantsesa. Nazionala. Bakarra. Ni beste hizkuntza batean mintzo naiz, proventzera, Errepublikatik kanpo al nago? Hori ere ez da garbi. Legeak ez du esaten ere ‘Frantziako hizkuntza ofiziala frantsesa da’. Aitzitik, dio: ‘Errepublikako hizkuntza frantsesa da’. Estatuaren formulazio horrek laguntzen du ideologia linguistikoa eraikitzen, hizkuntza horren zentraltasuna eta sakralizazioa sustatzen, eta gainerakoak deskalifikatzen”.

Blancheten arabera, “Frantzian ideologia linguistikoa dago. Genozidioa izan da. Jendeak deskalifikatu ondoren, beren hizkuntzak deskalifikatuak izatera pasatu dira. Eskola eta hedabideak direla medio jendeak asimilatu dituzte, baita kolaboratzaileak bihurtu ere”. Ama hizkuntza hizpide, hezkuntza sistemak frantsesa pertsonen buruan nola sarrarazi duen ikustea izugarria dela erran digu, beste hizkuntzarik ez balego bezala: “Areago, zenbaitetan, gure ama hizkuntza frantsesa dela sarrarazi digute buruan”. Ipar Euskal Herriko aitatxi-amatxien kasua azpimarratu zuen.

Gomendioa: diskriminazio glotofobikoaren aurrean herritar bakoitzak ikasi behar du erreakzionatzen. Biktimak babesten, baita biktimak ez dugula izan nahi agertzen ere. Bestela eragile bihurtzen gara. Zelatan egon behar dugu, glotofoboa ez izateko. Gutxienez horretaz ohartu behar dugu, eta ari gara poliki. Ez da gutxi. Hizkuntzen joera transbertsalak sustatzen ahalegindu behar dugu, gizartea glotofoboa baita neurri handi batean, xenofoboa den gisa bertsuan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hizkuntza politika  |  Frantzia  |  Diskriminazioa

Hizkuntza politika kanaletik interesatuko zaizu...
Matrikula zabalik!

Miguel Bilbon bizi da, eta lan-kontratu txiki bat du. Astia duenez, orain ikusi du unea euskarari ekiteko, A ereduan “ni Miguel naiz” baino gehiago ikasi ez zuelako. Baina informazio bila joan denean, dirutza ordaindu behar duela jakin du. Gainera, ez dago diru-laguntzarik. Tira, esan diote matrikula pagatu, kurtsoa egin, asistentzia ona izan, eta azterketa gainditzen badu, dirua itzuliko diotela, edo hurrengo ikasturtean matrikulatzeko bono bat emango diotela. Berak aurrez jarri... [+]


Plazeretik euskarari errazago eusten zaio

Zazpi egun. Hamazazpi gazte. Bost begirale. Hamaika bizipen. Elkarren arteko lotura euskara. Horrela topatu ditugu Zestoako Sastarrain baserri-eskolan UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzat antolatutako Salto! udalekuetan parte hartutako lagunak.


2018-07-18 | Txintxarri
Lasarte-Oriako udaltzainen hizkuntza eskakizunak, "legez kanpokoak"

Udaltzaingoko kaporal agenteei eskatutako euskara maila apaldu du udalbatzarrak, adituen irizpideen aurka.


Fauna publikoa
Kanpolarrosa festival

Asteburu osoa pasa dut BBK Live jaialdiaren txioak ikusten festibalaren kontu ofizialean eta, dirudienez, Euskaraldiarekin gure hizkuntza normalizatzeko sortzen ari den kolorinetako kontsentsua ez da Kobetamendira iritsi.


2018-07-04 | Nahia Ibarzabal
996 lanpostu publikotik soilik 80 plazatan eskatuko dute euskara Nafarroako lan eskaintza publiko berrian

Asteartean eman du Nafarroako Gobernuak lan eskaintza publikoko hizkuntza-eskakizunen berri eta lanpostuen %8an bakarrik eskatuko dute euskaraz jakitea.


Patxi Baztarrika. Euskararen politikaz beti
"Euskaldunaren aktibazioa lehentasuna da, inork ez dizkigu babak eltzetik aterako"

Hamar urte zituen Rikardo Arregik bultzatutako kanpainaren oihartzuna paparrera heldu zitzaionean: “Euskaldunok euskaraz” intsignia. 50 urte geroago, euskaldunok euskaraz egin dezagun deika ari da Patxi Baztarrika, hizkuntza politikaren ur hotzean errea.


2018-05-20 | Igor Agirre
Osakidetza
215.000 herritarrek eskatu diote euskaraz artatzeko

Osakidetzak kanpaina jarri zuen martxan herritarrei lehentasunezko hizkuntza aukeratzeko hautuari buruz ohartarazteko.
Ia 215.000 pertsonak aukeratu dute euskara lehentasun hizkuntza osasun zerbitzuarekin harremanetan aritzeko. Euskaraz komunikatu nahi dutela adierazi badute ere, Osakidetzak ez die bermatzen arreta euskaraz jasotzea.


2018-05-17 | Kanaldude.tv
Hizkuntz eskubideek zer hizkuntza politika behar dute?
MULTIMEDIA - solasaldia

Kontseiluan hizkuntz-eskubideen protokoloaren arduradun Haizpea Abrisketa eta Argitxu Etxandi zuzenbide ikerlearen mintzaldia Donapaleun. Zein dira gaur egun euskara sustatzeko hartzen ari diren neurriak? Hizkuntz-eskubideak nola errespetatuak izan daitezke?


Udalerri euskaldunen eguna Diman izango da, maiatzaren 26an

UEMAk eta Dimako Udalak elkarlanean antolatuko dute aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, Arratiako beste zenbait udalekin eta Dimako hainbat elkarte eta eragileren laguntzarekin. Maiatzaren 26an izango da hitzordua.


Eta zuk, bisitari, ba al dakizu hemen euskaraz egiten dela?

Zumaiako kaleetan ikusiko dituzu hemendik aurrera. Gidak azalpenak emango dizkie turistei: euskararen jatorriaz arituko da, non egiten den eta zein euskalki dituen esango die, hiztun kopurua asmatzeko zirikatuko ditu. Ez dute flysch ospetsuaz hitz egingo, euskal nortasunaz, kulturaz eta euskarari buruz baizik. Zumaiako Udaleko euskara eta turismo sailek sortutako ekimena da, eta haien belarrietara iritsi dena kontuan hartuta, tankera horretako bisita gidatu bakarra da Euskal Herrian.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude