Bilboko Portuak bost urterako Plan Estrategikoa aurkeztu berri du. Getxoko kruzeroen kaian egin du, munduko itsasontzi onenetan milaka turista igarotzen diren tokian.
Zein da plana? Irakurleek prentsa bidez jakin ahal izan dute. Baina portuko agintariek ez dituzte azaldu milaka lagunen bizitzari –eta heriotzari– eragiten dieten beste alderdi batzuk, nahiz eta portu hori funtsezko tresna izan. Horixe gogoratu zuen Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, planaren aurkezpen ofizialean, elkarretaraturik.
Portu horretan, baina ez kruzeroen kai elegante eta modernoan baizik eta Zierbenan, atzerriko dozenaka migratzaile saiatu dira azken hilabeteetan ezkutatzen polizoi moduan. Batzuek lortu dute. Gehienak harrapatu eta atxilotu egin dituzte. Bilboko Portuak horma bat jaso du migratzaileak itsasontzietan sartzea eragozteko, batez ere Ingalaterrara doazenak. Baina portu horretatik jarraitzen dute esportatzen zati batean Euskal Herrian ere sorturiko armak. Joan den urtean lehergailuz beteriko hirurehun edukiontzi garraiatu zituzten. Eta arma horiek bidaltzen dituzte herritarrak zapaltzen dituzten eta Europarako migrazioa sorrarazten duten gerretan dabiltzan herrialdeetara. Euskal Herrira etorritako migratzaileek, polizoi moduan ihesean dabiltzanak, herrialde gatazkatsu horietakoak dira hain zuzen. Euroganberaren debekuari muzin eginez, euskal portu honetatik armak ateratzen segitzen dugu, Saudi Arabia bezalako herrialdeetara ere bai.
Bilboko Portuak kasu egin beharko lioke plataforma horri, eskatzen duenean “migratzaileen eskubideek eta askatasunek garrantzi gehiago izango duten etorkizun bat, konpainia handien interes ekonomikoek eta gerraren negozioak baino”.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
Bilboko Portu Agintaritzaren datuen arabera, abendurako Getxora 150.000 turista lehorreratuta izango dira, 90 itsasontzitan. Gehiengoa britainiarrak, estatubatuarrak eta alemaniarrak. Azkenak, irudikoak, 16 autobus bete turista jaurti zituen Eskuinaldeko hirira, handik Bilbora... [+]
Enpresa batzordeak neurria errefusatu du eta "deslokalizazioa" dela salatu du. Europan dituen lantegietara bideratuko du ekoizpena Saint-Gobainek. Administrari eta komertzial taldeak mantenduko dituzte.
Ohiturari jarraituta, astelehenean Olarizuko zelaietan agurtu dute uda gasteiztarrek. Aurtengoa, ordea, desberdina izan da, egunak argitu duenetik presente izan baitira lorezainen aldarrikapenak, greba hasi zutenetik ia urte erdia bete denean.
Irulegiko arnoaren sindikatuak antolaturik, Irulegiko arnoaren sormakaren besta ospatuko da buruilaren 14an, igandearekin, Irulegin. Mahastia, arnoa eta tokiko kultura uztartuz, egun osoan animazioak.
Araban 19, Bizkaian 279, Gipuzkoan 173 eta Nafarroan 230. Espainiako Etxebizitza Ministerioak Hego Euskal Herrian 701 etxebizitza turistiko ilegal atzeman ditu eta plataforma digitalei eskatu die haien iragarkiak kentzeko webguneetatik. Airbnb-k, plataformarik indartsuenak,... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]