Ofizialtasuna eta zerrenda bakarra

  • Mikel Asurmendiri irakurri nion ARGIAn bertan Hegoaldekook ez dugula Iparraldearen berri (ia) ezagutzen. Esango nuke egia dela, eta gaineratuko nuke Nafarroaren errealitateari buruzko ezagutza ere, behar baino mugatuagoa dugula Mendebaldean.

Horregatik pentsatzen dut korner honetako gehien-gehienok jakingo dugula euskara ez dela ofiziala Nafarroa osoan, baina askoz gutxiago izango garela zerrenda bakarraren kalapitaz jakitun gaudenok.

Ostera, bi-biak dira eztabaidagai uneotan Nafarroan, eta biek dute ardatz bera: euskara.

Aspaldiko erreibindikazioa da euskara Nafarroa osoan izatea ofizial. Aurreko parlamentuekin ezinezkoa bazen, oraingoarekin ere bai. UPN, PSN eta PP kontra daudela gauza jakina da. Baina Ezkerra ere kontra dago, eta hura barik ez dago, gaur-gaurkoz, legea aldatu eta ofizialtasuna foru-erkidego osora zabaltzerik. Kito.

Hori esanda, iruditzen zait arrazoi puntu bat baduela Joxerra Olanok, LARRUN 223n  dioenean berriro ere oposizioan izatekotan zaila izango dela ofizialtasuna eskatzea, agintean izan bitartean hura gauzatu ez bada. Gauzatzerik ez badago ere, ofizialtasuna aldarrikatu egin behar da, orain ere bai. Baina: lehenengo-lehenengo, ofizialtasunak zer esan gura duen argitu behar da. Horren bitartez –bitartekoa baino ez baita– zer bilatzen dugun definitu beharrean gaude. Ez bakarrik euskal hiztunari zein eskubide ekarriko liokeen, baizik eta –batez ere, esango nuke nik– ofizialtasun horrek zein betebehar ekarriko liokeen euskaraz ez dakien nafarrari. Izan ere, pentsatzen badugu ofizialtasunak derrigor ekarri beharko lukeela euskara Nafarroa osoan ikasi beharra, orduan etxekalte ariko ginateke. Tren hori aspaldi joan zen (joaten utzi genion?) eta EAEn duela ia berrogei urte posible izan zena ezinezkoa da gaurko Nafarroan, non euskararen bultzada eskubideen errespetuan oinarritu behar den, ez betebeharrak ezartzearekin. Eta eskubideetan oinarrituta ere, nahikoa lan: begiratu bestela Ezkerraren jarrera hezkuntzako zerrenda bakarraren gaian.

Lanerako ildoa, beraz: ofizialtasuna, nafar elebidunen eskubideak Nafarroa osora zabaltzeko, baina ez elebakarrei hizkuntza betebeharrik ezartzeko. Administrazioko lanpostuetarako, EAEko sistema zein den ondo azaldu, hala eskatzen den euskara mailaz, nola euskara ezagutzaren bat jartzeko jarraitzen den prozeduraz–, eta Araneraren Legeari begiratu bat eman.

Eta definitzea eskatzen ari naizenez, beste eskaera bat ere egingo dut Mendebalde honetatik: jakin gura nuke Kontseiluak zer iritzi duen euskararen kaltetan izango diren Heziberri eta 3L ereduaren gainean. Horretaz ez baitiot txintik entzun.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude