Euliak, lehen astronautak

  • Baikonur (Kazakhstan, SESB), 1957ko azaroaren 3a. Sputnik 2 ontzia espaziora jaurti zuten, Laika (errusieraz, “zaunkari”) izeneko txakurra barruan zeramala. Beraz, 60 urte bete berri dira lehen izaki bizidunak Lurra orbitatu zuela. Baina horrek ez du esan nahi, pentsatu ohi den bezala, Laika espaziora iritsi zen lehen animalia izan zenik, ezta lehen ugaztuna ere. 1949ko ekainaren 14an AEBek Albert II izeneko tximinoa (zehazki, rhesus makakoa) bidali zuten lurrazaletik 134 kilometrora. AEBetako Aire Armadaren definizioaren arabera, espazioa lurrazaletik 80 kilometrora dago eta nazioarteko definizioaren arabera, 100era.   

V-2 suziria jaurtitzeko prest, Cuxhavenen (Alemaia), 1945ean. Bi urte geroago, alemanei kendutako horrelako suziri batean eraman zituzten lehen animaliak espaziora. (Rare Historical Photos)
V-2 suziria jaurtitzeko prest, Cuxhavenen (Alemaia), 1945ean. Bi urte geroago, alemanei kendutako horrelako suziri batean eraman zituzten lehen animaliak espaziora. (Rare Historical Photos)

Baina ez Laika ez Albert II ez ziren izan muga hori gizakiek behartuta gainditu zuten lehen animaliak.

1947ko otsailaren 20an White Sands Missile Range (Mexiko Berria, AEB) base militarrean V-2 suziria jaurti zuten, barruan, arto hazi batzuekin batera, hainbat ozpin-euli (drosophila melanogaster) zeramatzala. suziria lurrazaletik 109 kilometrora iritsi zen handik hiru minutu eta hamar segundora, eta, hortaz, euli haiek izan ziren lehenak espaziora iristen. V-2 suziri hura estatubatuarrek alemaniarrei Bigarren Mundu Gerraren amaieran atzeman zieten, gerrako harrapakin gisa. Beraz, naziek garatutako teknologiari esker lortu zen balentria hura.

Ozpin-eulien misioaren helburua bidaia horiek –altuerak, azelerazioak eta, bereziki, erradiazioak– duten eragina aztertzea zen. Eulien eta gizakion sistema immunologikoa antzekoak dira eta, gainera, euliak oso azkar ugaltzen dira eta, horri esker, espazioko bidaiek hainbat belaunaldiko izaki bizidunengan dituzten efektuak aztertzeko aukera ematen dute.

1947ko misio hartan, behin espaziora iritsita, V-2 suziriak Blossom kapsula jaurti zuen, eta kapsula atmosferan erori zen. Airearen marruskadurak, lehenik, eta jausgailu batek, gero, kapsula geldiarazi zuten, eta lehen euli astronautak bizirik berreskuratu zituzten, Albert II eta Laika gaixoak ez bezala.


ASTEKARIA
2017ko azaroaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espazioa
Sateliteen gorakadari eusteko beharraz ohartarazi dute

Orbita baxuko sateliteentzako baimenak zorrotzago erregulatzeko beharraz ohartarazi dute aditu batzuek, Science aldizkarian argitaratu duten artikulu batean. Izan ere, dagoeneko milaka satelite daude espazioan, eta sekulako igoera aurreikusi dute.


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Indiako espaziontzia Ilargiko hego polora iritsi da

Herrialdea hego polora iritsi den lehena da, eta ilargiratu den laugarrena. Asteazkenean 14:34ean iritsi da.


Eneko Axpe. Martera begira.
“2025ean espero da lehen emakumea eta zuria ez den lehen pertsona ilargira heltzea”

Eneko Axpe Iza (Barakaldo, 1986) fisikari eta ikerlaria da NASAn, AEBetan, San Frantziskon. Lehen euskaldun fisikaria da NASAn. Musikaria ere bada, hainbat taldetan ibilia. Buru belarri ari da orain lanean; proiektu interesgarria du esku artean: ikertzen ari da nola elikatu... [+]


James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte

James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte: unibertsoari inoiz ateratako argazkirik sakonenak eta exoplaneta baten espektroskopia-datu zehatzenak. “Kosmosaren ikuspegi berri eta iraultzaile bat”, Bill Nelson NASAko administratzailearen... [+]


2021-04-25 | Unai Brea
Naiara Barrado Izagirre. Astroen behatzailea
"Dirua jarriz gero hogei urte barru Marten egongo gara, ziur"

Alboko orrialdean EHUren Ingeniaritza Eskolako teleskopioaren ondoan ageri da Naiara Barrado (Getxo, 1981), astronomoa eta Zientzia Planetarioen Ikerkuntza Taldeko kidea. Eguneroko lanean, ordea, ordenagailuko pantailari beha egon ohi da, Hubble teleskopioak espaziotik... [+]


Eguneraketa berriak daude