20 gradu inguru egiten zituen Donostian joan den larunbatean, ez oso sargori ere. Gauean hoztuko duen prebisioarekin, badaezpada jertse fin bat hartzen duzun egun horietakoa. Sartu ginen Victoria Eugeniako sotoan, hartu genituen posizioak lehen lerroan, eta minutu pare bat aski izan ziren, atxis, jertsea janzteko. Polarra zen aire girotu hura. “Nahita egingo zuten, antzezlanak Hozkailua dauka izena”, esan zenidan. Bagenekien Huts teatrokoak espezialistak direla gauza berriak probatzen, laugarren pareta hautsi, publikoa ere obraren parte egin, gauza horiek; baina ikusleak Kelvinator batean sartzea obra hasi aurretik… Ezin zuen izan, ez, ez zen beraien asmoa, handik gutxira gelditu zuten Siberiako haize makina, juxtu Patricia Urrutia eta Ander Lipus eszenatokian agertu baino lehen.
Eta agertu ziren hozkailu batekin. Hozkailu zahar bat, zikina, herdoildua, astunki garraiatzen zutena eszenatoki atzean marra gutxi batzuekin iradokitzen zen Mad Max estiloko paisaia batetik. Jimmy dago hozkailu barruan, Maite eta Karlos protagonisten lagun izandakoa –bueno, lagun: kolega–, zeina Londresen hil den duela gutxi eta eskatu duen bere herrian lurpera dezatela. Baina ez dira herriaren izenaz akordatzen. Bilaketa hori iniziazio-bidaia bihurtuko zaie protagonistei edo, hobe esanda, berriniziazio-bidaia, 20 urte inguru zituzteneko oroitzapenetan oinarritzen baita antzezlana.
Iraganaren errebisioa ardatz duten obrak ari dira izaten azken urteetan euskal teatroaren lan esanguratsuenetako batzuk –gogoratu Dejaburen Gure bide galduak eta Arrastoak, adibidez–; eta Hozkailuaren kasuan, esango nuke senidetuta dagoela marko horretan sar daitekeen beste lan batekin: Dejabuk berak, Le Petit Théâtre de Painek eta Artedramak 2010ean estreinatu zuten Errautsakekin. Antzeko elementuak bietan, hildako lagunarekin hasi, defuntuak oholtzan duen presentzia/ausentziarekin segi, heriotzak probokatzen duen lagunarteko harremanen berrikusketaraino. Testuan ere bada kointzidentzia, obra hura Igor Elortzak eta Unai Iturriagak idatzi baitzuten eta hau Iturriagak.
Baina oraingoan formatu txikiko lana da, zeinean lupa gehiago gerturatzen den protagonista bakoitzera, belaunaldi-erretratuari pisua kenduz –horren pintxo batzuk jan genituen arren, aktoreek Baldin Badaren edo Eskorbutoren kantak abestu zituztenean–. Lan punkagoa da hau, ondo aukeratutako lau akorderekin zuzenean zainera apuntatzen duena, Lipusen eta Urrutiaren arteko dialogo biziek lagunduta –hori da eszenatokia betetzea, 60 minutu airean pasatu ziren–.
Amaieran iragarri zuten udan atsedena hartuko dutela. Irailetik aurrera hasiko dira berriz Euskal Herriko antzokiak freskatzen.
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]
Putaren bakarrizketa eroetxean
Koiunturak alarma gorria piztu dio euskal antzerkigintzari, eta ez da izango zauririk ez duelako, baina hilzorian al dago? Fokuek zer argitu nahi duten eta zer ez, hori da gakoa. Butakaren noranzkoa, alegia. Oihala zabaldu da eta antolatzaileak eserlekuei begira daude. Lanari... [+]
Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]