Zisneak

  • Swans taldearen kontzertuaren kronika. Ekain hasieran, Miarritzeko Atabal aretoan.


2017ko uztailaren 05ean

Pertsona anitzek aipatu zidan Swans taldea, doinu luze, errepikakor eta pisuetan famatua den taldea. “Talde mitiko” bezala presentatua da. Izan ere, 35 urte musikan hasi eta segitzen dutela. Kontzertu gelarat sartu aitzin, afixak denetan: “Kasu! Swans taldea biziki azkar (ozen) aritzen da! Belarrien babestekoak eskatu ostatuan!”. 35 urtez belarriak xintxikatzen, ez da gutxi! Nahiko kontent sartu naiz kontzertu gelarat, taldearen bolumen azkarrak nire barneko organo eta likidoak inarrosiko dituen ilusio-esperantzarekin.

Taldea sei pertsonaz osatua da. Ezkerretik eskuinerat slide guitar jole bat, pianista, bateria-zinbalum jolea, baxista, gitarrista, eta denen erdian, kantari gitarrista den Michael Gira, taldearen burua. Taldekide gehienak adin ederrerat iritsiak dira. Kasik denek hiltzaile burua dute. Baina kasu! Ez ukabil joka ibiltzen diren horietarik! Pisu batetik tirokatuko duten pertsonen eitea gehiago dute Swansekoek. Profesionalak. Eta perfekzionistak.

Taldeko gaiztagileak, abeslariaren zerbitzuko dira. Haren aginduei obeditzen diete. Sarraski gogoa baldin badu, bateriari eskatuko dio tinbalen suntsitzea. Eraso kirurgiko baten gogoa duelarik aldiz, pianoari eskatzen dio bere teklen lehertzea. Haren kantatzeko modua nahiko berezia da. Notak luzaz atxikitzen ditu, hitzak emeki erraiten. Haien musika pisu eta errepikakorrari indar gehiago ekartzen dio.

Soinu (biziki) azkarra, doinu errepikakorrak.. errazki sartzen gara egoera erdi hipnotikoan. Pentsatu dut belarriak babestu gabe ezin dela egon kontzertu gelan. Sobera bortitza da bolumena. Kantuz kantu, “Swans armadak” eraso berriak botatzen ditu. Eta Michael Girak gero eta agindu gehiago ematen dizkie beste musikiarieri. Gehienetan haien kontra haserretuz. Noiztenka kasik umiliatuz (nik hala bizi izan dut). Erran behar da nahiko bortitza dela kantaria. Lehen kantuan dela, lehen lerroan den argazkilaria zango ukaldika jotzen saiatu da. Bortizkeria musu-truk.

Kontzertua aitzinatzen den ber, jendea Swansek eskaintzen duen giroan sartzen da, bakoitza bere munduan, publikoko pertsona anitzek begiak hetsirik. Hala ere, poliki poliki, entzule batzuek kontzertu gela desertatzen dute. Bat trenpu txartzen da baita ere.

Bi oren pasa aritzen dira, 6-7 abesti emaiten dituzte orotarat (120/6,5= ?...).

Ez naiz nahi bezain beterik edota husturik ateratzen kontzertu gelatik. Kanpoan denen oharrak direla “Uaa! Bikaina zen!”, ez dut sobera ene iritzia partekatu nahi; hasiko naiz mokofinarena egiten… begiak hestean naiz ontsa sentitzen, aintzira beltzean ez baita aski ikusten. Luma guziak erretzean baizik ez du zisneak argitzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hitzik gabe

AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.

-----------------------------------------------------------
 
Etxebizitza eta elikadura egituren aldeko Tira jaialdiaren laugarren edizioa dugu gaur... [+]

Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Eguneraketa berriak daude