Konfort gunea

Iker Garcia

2025eko martxoaren 28an - 08:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko Aste Nagusia sortzen ere hasi gara. Berritasunak txertatzen doazen arren, jaiek badute ekintza izarra, kanpotarrak erakarri eta bertakoak jakinminez afixaren zain mantentzen dituena. Bai, asmatu duzue: kontzertuak!

Eta, kontzertuen programazioan zer, noiz, nola antolatu beti da ariketa zail xamarra: estiloa, aurrekontua, ordutegia, baliabideak, eguraldia, disponibilitatea… Asko dira kontuan hartu beharreko irizpideak. Gaur, jaietako lehen larunbatean, esango dut hasiera batean harritu egin nauela Olatz Salvador egitarauan ikusteak. Disko berriaren biran murgilduta dabil donostiarra, eta argi adierazi eta aurreratu zuen kontzertu gutxi eskainiko zituela, denak berarentzat "eroso" ziren oholtza goxoetan. Horregatik, batik bat aretoetan ari da musikaria: Bilboko Kafe Antzokia, Donostiako Victoria Eugenia, Eibarko Coliseo Antzokia…

Deustun, bestelakoa da egoera. Larunbata, jaien bigarren eguna, gaueko 22:00ak eta gradu bat termometroetan. Erreka alboan gogor jotzen du haizeak txosnagunean, eta deustuarrak lehen parranda eguneko ajeari buelta eman ezinik dabiltza oraindik. Olatzek berak kontzertua abiatu eta berehala aitortu du bere konfort gunetik aterata onartu zuela eskaintza, baita ilusio handiz hartu ere. Orduan egin da magia.

Harilkatu ditu Zainak eman disko berrian aurkeztu dituen kantuak, eta aurreko diskoetako abestiak. Zarataz Harago kantuak ireki du zuzenekoa, eta jarraitu diote Azken eguzki printzak, Haragi Bizitan, Aho Uhal, Gerorik Balego edo Zerbaiten Zain-ek. Zintzilik, Korapilatzen, Lokarriak… doinu zaharragoak goxo hartu ditu publikoak. Eta, nabarmentzeko, bi momentu berezi. Lore sorta eskutan eta publiko artera jaitsita abestu du Lore bat emango dizut kantu berezia Salvadorrek. Eta, ixteko, Basan.

Haizearekin, ahotsarekin eta hotzarekin borrokan ibili da musikaria, eta zalantzarik gabe kontzertu deserosoa izateko elementu asko zituen zuzenekoak. Halere, maitasunez agurtu du publikoa. Nik txamarra goraino lotuta eta eskuak poltsikoetan sartuta ikusi dut kontzertua, hipnotizatuta. Beste lagun bat izan dut alboan zuzenekoak iraun artean, baina oso hitz gutxi gurutzatu ditugu. Ez dugu beharrik izan, bakoitzak bere esperientzia propioa bizi du zuzeneko magikoan erabat murgilduta.

Basan-en azken hitzekin puskatu da burbuila, bukatu da Olatzek proposatu digun bidaia eta itzuli gara jaien testuingurura. Txosnako barran zarata eta edari artean murgildu aurretik lagunari esan diot: “Ondo, ezta?”. Berak erantzun:  “Edozer dela ere, ondo egiten denean, ze gustora, ezta?”. Hori da konfort gunea, mimoz sortu eta jasotzen dena; sortzailea eta entzulea gustora ari diren unea, tokia edo egoera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Zergatik?

'GUREA KULTURA' JAIALDIA 
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an

--------------------------------------------------------

Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-08-29 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


"Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea"

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Nola biziraun etorkizun ezari

Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.

---------------------------------------------------------------

"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Hitzik gabe

AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.

-----------------------------------------------------------
 
Etxebizitza eta elikadura egituren aldeko Tira jaialdiaren laugarren edizioa dugu gaur... [+]

Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


Eguneraketa berriak daude