EHZ

EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

  • Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko maiatzaren 7an - 07:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute.

Auzolanak eta presoen etxeratzearen aldeko aldarriak batzen ditu EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiak eta horren erakusle eta elkarlanaren esker onean bi jaialdietarako bonu bateratu bat iragarri dute, 150 euroren truke. Maiatzaren 6tik 19ra bitartean eskuratu ahalko da.

EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.

1996. urteaz geroztik, Euskal Herria Zuzenean “ez da festa bat besterik, baizik eta elkar trukaketa eta gogoetarako benetako bektorea”, definitzen dute antolatzaileek. Balio sendoak dituen jaialdia da: feminismoa, antikapitalismoa, ekologia, askatasun sexuala, justizia soziala, internazionalismoa, kultura-aniztasuna eta bazterketa-modu guztien aurkako borroka. Eta auzolana baita presoen etxeratzea ere, Hatortxuk bezalaxe.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...