Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

  • 24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko apirilaren 25ean - 10:29
Guaixe
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uztailaren 24tik 27ra 30. edizioa eta azkena izango dena ospatuko dute Lakuntzan. Oholtza gainean izango diren 24 talde berriren izenak iragarri ditu gaur Hatortxu Rockek: Anestesia, Zetak, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, Deskontrol, Arkada Social, Reincidentes, Kaleko Urdangak, KOP, Zea Mays, Las Ninyas del Corro, Mirua, Potato, Nafarroa 1512, Naxker, ødei, Odolkiak Ordainetan, Svetlana, On, Talco, Juantxo Skalari & La Rude Band eta Set Skalariak, Xiberoots, Xutik eta Zaunka.

Honezkero, Euskal Herriko musikari mitiko zenbaiten itzulerarekin batera, 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta maiatza amaieran kartela osatuko duten beste zenbait izen ere aurreratuko dituzte. Guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.

Agur erraldoiak ezinbestean elkartasun erraldoia beharko du azkeneko aldiz. Apirilaren 12an Lakuntzan iragarri bezala auzolana izan da 26 urtetako ibilbidearen oinarria eta udako jaialdia aurrera eramateko 7.049 txanda bete behar dituzte, beraz petoa janzteko deia zabaldu dute.

Auzolanerako deia berretsi dute Bi t'erdi agur ediziorako prestatutako abestian ere. Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili’K eta Zetak taldeek parte hartu dute abestian; bideoklipa Arrigurik egin du.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude