Euskal Herriko artista gehienei gertatu ohi zaien bezala, mundu zabaleko museo eta galerietan bueltaka ibiliagatik, bertan ez da oso ezaguna Naia del Castillo Aira (Bilbo, 1975eko uztailaren 17a). 2002an Okzitaniako Tolosan egiten den Le Printemps de Septembre festibalaren katalogoko azalerako bere lana hautatu zuten, Bulego orduak, eta Le Monde egunkarian atera zen gero. “Harrapatuta” sailekoa da, Espazio domestikoa - Etxeko lanak hau bezala.
Zu eta ni gaude egunerokotasunak harrapatuta, bere biolentzia krudelak, bere zentzurik ezak, bere inertzia motelak, bere zoriontasun gezak
Sail honetako lanetan, konstante bat da bere jardunean, zeinuak erakusten ditu artistak, baina gizakiak haiekin duen harremanean jarriz arreta, pertsonak dira protagonista, pertsonak daude harrapatuta, zu eta ni gaude egunerokotasunak harrapatuta, bere biolentzia krudelak, bere zentzurik ezak, bere inertzia motelak, bere zoriontasun gezak.
Sail honetan etxeaz ari da galdezka artista batik bat, leku gozo bezain arrotz horretaz, babesten eta zanpatzen gaituen espazioaz. Artistaren hitzetan: “Funtzioak definitutako espazio pilaketa bat da funtsean espazio domestikoa. Jangela dago jateko, logela dago lotarako, sukaldea kozinatzeko... Espazio horien premisen arabera mugitzen gara etxean. Eta horrek sortzen dit galdera: zenbateraino gara espazio horren jabe, eta zenbateraino da berak ezarritakoaren arabera jokatzera behartzen gaituen espazio hori gure jabe?”.
Nork ematen dio forma nori? Jendeak ematen dio forma etxeari, ala alderantziz da? Gorputzak ematen dio forma jantziari, ala alderantziz da? Geuk ematen diogu forma geure bizitzari, ala alderantziz da?
Orain arte “emakumearenak” izan diren espazio eta lanak hartu zituen artistak sail honetan oinarri; lan honen izenburua espainolez dago jatorrian: Espacio doméstico - Labores. Izenburuak berehala zaramatza erreferentzia mundu jakin batera.
2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]
Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak... [+]
Donostiako Maria Cristina Hoteleko sarrerako eskaileretan dozenaka argazkilari elkar kolpatzen dira, argazki eta bideo kamerak eta objektibo eta lenteak daramatzaten zorroekin kargatuta. Jende multzoaren erdian emakume bakarra ageri da taldean. Ilea solte darama eta kamerarik ez... [+]
Cristina Chiquín Rodríguez argazkien bidez komunikatzen da: zer da emakume guatemaldarra izatea? Horren bilaketan datza Bilboko Bira kulturgunean aurkeztu duen erakusketak, La búsqueda (Bilaketa), izen bereko liburuaren lagin bat. Lagun Artean GKEaren bidez... [+]