AEB

Akhenaton edo Trump, buruzagiak beti jakin du ahulenak nola erabili

  • Erabat egia ez den arren historia ez dela errepikatzen, ez da gezurra ere “Nihil novum sub sole “ (Deus berririk ez eguzkipean) esaera zaharra. Giza komunitateetan beti daude bakan batzuk nola edo hala besteei agindu nahi dietenak, botere irrika asetzeko gai direnak erabiltzeko jainkoak, ideiak, hierarkiak, beldurrak eta gorrotoak. Krisiaren izaera ekonomiko eta energiazkoarekin batera buruzagi, nagusi eta tiranoen ezaugarriei erreparatzea komeni da. Arrastoa jarrai dakieke historian barrena.

Irudian, Donald Trump 2015eko abuztuan Greenvillen (Hego Carolina) AEBetako lehendakaritzarako kanpainan emandako mitin batean. Hitzaldia hasita berehala gezurtatu nahi izan zituen bere bilo horiak gezurrezkoak direla esanaz iseka egiten ziotenak ‘The New
Irudian, Donald Trump 2015eko abuztuan Greenvillen (Hego Carolina) AEBetako lehendakaritzarako kanpainan emandako mitin batean. Hitzaldia hasita berehala gezurtatu nahi izan zituen bere bilo horiak gezurrezkoak direla esanaz iseka egiten ziotenak ‘The New York Times’ bezalako egunkari handietatik, ‘El hombre del peluquín’ (sic) eta antzekoekin. Entzuleen arteko emakume bat igoarazi zuen publikoki frogatzera Trumpek ileak bereak dituela. Telebistako kazetariekin ere egin izan du eszena bera. Populu xeheari lasaitasun mezua zabaldu nahi zion: itsusia izan edo astakirtena izan daitekeela, bai, baina ez faltsua.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asko dira oraindik irentsi ezin dutenak Donald Trump bezalako gizon xelebre batek lortu izana munduko inperio nagusiaren lehendakaritza bereganatzea. Pailazoa, astakirtena, munstroa… “Hala ere, geroztik ohartu gara kanpaina burutsua egin duela, hanka sartzeak ere ondo kalkulatuta eginez. Demagogoa, jende ikusezin, baztertu eta desklasatuen buruzagi bilakatu nahi izan du elite agintariaren kontra. Egin duen bideak oroitarazten ditu antzinako tirano greziarrak, Atenasko Pisistrates esaterako, gai zirenak herri xehearen haserrea erabiliz agintearen jabe egiteko”.

Hitzok AEBetako hauteskundeen biharamunean idatzita daude “Donald Trump, bere orrazkera bitxia eta David erregea” artikuluan. Egilea, Christian-Georges Schwentzel historiagilea, berrikitan plazaratu duena La fabrique des chefs, Buruzagien jitea, estiloa. Antzinako Grezia eta Ekialde Hurbileko historian berezitua, Akhenatonengandik Donald Trumpenganaino pasatu diren agintari ugari erkatu ditu liburuan.

Buruzagiak, jefeak, xefak, izan tribuenak, estatuenak edo gerrarienak. Jendarte guztietan botereak liluratzen ditu batzuk betidanik, historiaurrearen akaberatik, Mesopotamian bezala Egipton edo Grezian. XXI. mendean berriro agintari karismatikoen aroan sartu gara, Schwentzelen aburuz, II. Mundu Gerratik landa erregimen autoritarioak hondoratzen ikusi ostean, faxismoa lehenik, geroago sistema sobietarra ere erori zen, Latino Amerika gehienean diktadurak amaitu… Agintari boteretsuen itzultzea hasi zen Vladimir Putinekin 1999an. Gero ikusi dira guregandik hurbilago Victor Orban Hungarian, Erdogan da horien baliokidea Turkian.

Trumpen kasura etorrita, azken hamarkadetan AEBetako bizi politikoa elkarren artean banatu duten bi familia aristokratikoei egin die aurre. Lehenik Bushtarrei, errepublikanoen buruzagitzarako lehian Jeb Bush eliminatuz. Akabo Bush III… eta agur Clinton II, Hillary bera klan politiko boteretsu bateko printzesa izaki.

Trump bera ere aristokrata da, esan nahi baita aberats handia, baina baztertutako aristokrata, duela 2.500 urte Grezian ugaritutako tiranoak ziren bezala (Atenasko Pisistrates, Korintoko Kipselo...). Denek herri xehearen egonezina erabiliko dute oligarkiaren klan nagusiei gaina hartzeko. Herri xehea establishmentaren aurkako argudioekin jokatuz erabiltzen Vladimir Putin izan da gure garaietan lehena.

Jendearen beldurrarekin jokatuz, hasteko. Gizakia funtsean beldurtia da, dio Schwentzelek, eta beldur hori erabiliko dute Mesopotamiako lehenbiziko buruzagiek. Gosetearen beldur baita jendea, xefak bere burua ezartzen du populuaren eta eguraldiaren, ondorioz uztaren eta janariaren, berme diren jainkoen arteko bitartekari. Zer besterik egin dute gaur Trump edo Putinek beren herrikideen ikararekin? Beldurra esku batean, propaganda bestean. “Ez da Machiavelli jaio arte itxaron beharrik makiabelismoa aurkitzeko jendarteetan”.

 Munduan behin eta berriro ikusi da hauteskunde araututako sistema bat autoritario edo monarkiko bihurtzen. Erroma errepublikarrak estatuaren buru bi gizon zeuzkan, bi kontsul urte beterako hautatuak, hori zen erregetzara ez itzultzeko bermea. Alabaina, kanpotiko mehatxuak irekiko dio bidea buruzagi indartsuak edukitzeko gogoari, Erromaren kasuan barbaroek eta piratek sortutako egonezinak.

Kristo Aurreko I. mendean Erromak eduki zuen gaur Turkia den eskualdean, orduan Ponto, Mitridates izeneko errege barbaroa, “garai hartako Bin Laden” dio ironiaz Schwentzelek, milaka erromatar masakratu zituena. Barbaroen presioa, piratak, Mitridates… azkenean Erromak ontzat eman zuen ordura arte politikoki zuzena ez zirudiena, berriro botere osoa uztea gizon bakar baten eskuetan: horra Julius Caesar.

Kalparraren mintzoa

Txiste asko egin zaio Trumpi bere ilaje itsusiagatik, hozkia ematen duen tupe horiztagatik. Baina elitea –jende xehe haserretu askorekin batera– gorrotatzen duela dioen enpresarioak urguiluz zaintzen du bere orrazkera demasa, goizero harrotuz sprayz, kasko urrekara bat balerama bezala. “Erakutsi nahi du inork ez bezalako kalparra daukala, berezia, marka pertsonala ematen diona, dotorezia bat, hautatua izatearen arrastoa”. Karikaturagileek jakingo ez duten arren, Biblian bada norbait kalpar harroak daramatzana Jainkoaren hautatu izatearen markatzat: David, errege-mesias bera inor izatekotan, Goliat makurrarazteko gai.

Trumpek orrazkera deigarria bihurtu du fetitxe. Hauteskunde kanpainako mitinetan behin eta berriro errepikatuko du erritoa: entzuleetako bati eskatzen dio igo eta ukitzeko bere ileak, zertifikatzeko ez dela peluka bat. “Frogatu nahi du itsusia bai baina ez dela gezurtia, ez dela hipokrita: jendeak behar zuen gizon probidentziazkoa dela. Haren ilajea autentikoa da, bere hitzak bezala eta Amerikanoei promes egiten die: handitasuna itzuliko diela, urguilua, Make America Great Again (AEBak berriro handi egin) esloganak dioen bezala.

“Mundua hondoratzen ari denean, jendeek lider indartsu bat eduki nahi dute, Amerika babesteko gai izango dena” esana du. Trebezia handiz erabili du AEBetako jende gehienek barneratua daramaten kultura judeo-kristauaren pasartea: David versus Goliat. Clintonen kontrako hizkera misoginoa ere subkontziente horretan ondo sartzen da. Azkenean katoliko eta ebanjeliko kontserbadoreen liderren babesa jaso du. Elkarte ebanjeliko indartsuenaren buruak espreski konparatu izan du Trump David erregearekin, beste batek paralelismoa egin zuen batak eta besteak emakumeekin egindako bekatuekin; alegia, Jainkoak usaintzen duela gizon berezien karisma, bere artaldearen artzain izateko hautatuz ahuleziak ere badituzten buruzagi bulartsuak.

Karisma diozu? Historia zaharrari bezala gaurko aktualitateari erreparatuta, Schwentzelek ikusten duena da karisma ez dela hainbeste buruzagiaren barnetik ateratzen baizik eta bere aginduetara jarri nahi duten jendeengandik. “Karisma, edertasuna bezala, subjektiboa da. Ez ahaztu karisma eta xarma sustrai bereko hitzak direla. Adoratzaileak dira liderra karismatiko ikusten dutenak. Norbait karismatikoa iruditzen zaizula esatean funtsean diozu maite duzula. Buruzagi izan nahi duenaren aztikeria da karisma daukala erakustea edo erantzun egokia ematea jendearen artean dagoen karisma eskariari”.

Adolf Hitler ere ez zen berez gizon karismatikoa, baina Alemania umiliatu hartan herritarrek sentitzen zuten halako norbaiten beharra eta une egokian iritsi zen. Berak eman zien irrikaz eskatzen zuten erantzuna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2025-09-30 | Jon Torner Zabala
Hauek dira Trumpek proposatu dituen 20 puntuak Gazarako

Gazako gerra amaitzea helburu, Etxe Zuriak 20 puntuko proposamena aurkeztu du. Besteak beste, Trump bera buru duen batzorde batek ikuskatuko lukeen trantsiziozko gobernua aipatzen da. "Beste kide eta estatuburu batzuek osatuko lukete batzorde hori, Erresuma Batuko lehen... [+]


Alkoholak eragindako heriotzak bikoiztu egin dira AEBn 1999tik 2024ra

AEBn alkoholak eragindako heriotzak asko handitu dira 1999tik, populazio osoan. Igoera handiena 2019tik 2021era izan zen; alegia, COVID-19aren pandemiaren garaian. Gerora jaitsi egin bada ere, oro har, bikoiztu egin da 1999tik 2024a. Bestalde, hildako gehienak gizonak badira... [+]


Trumpen Gazako Erribera
Garbiketa etnikoa luxuz mozorrotuta

“Nahiago nuke Gaza itsasoan hondoratuko balitz”, esan zuen Yitzhak Rabin lehen ministro israeldarrak 1992an. Eskuin muturreko kolono judutar batek hil zuen eta ez du ikusiko, baina nola hala asmatze bidean doa, gazatarrei itsasoan itotzea baino beste irtenbiderik ez... [+]


Ez dago ebidentziarik autismoa parazetamolarekin erlazionatzeko

Trumpen gobernuak haurdunei parazetamola ez hartzea gomendatu nahi die, autismoa eragiten duelakoan. Gobernuaren adierazpenak larritasuna eragin du populazioaren artean, eta kezka handia piztu du zientzilarien artean, aholkua ofiziala bihurtzen bada, ebidentzia zientifikoaren... [+]


2025-09-23 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Horrenbeste balio ote du Bagramek?

Inork ezingo du uka Bagram aire-basearen estrategikotasuna. Ez soilik Afganistanerako. Bada, horrexegatik-edo, orain, Donald Trump delako batek berreskuratu egin nahi du Bagram aire-basea Estatu Batuentzat.


Mugimendu antifaxista terroristatzat izendatuko du Trumpek

Truth Social bere sare sozialean eman du berria Erresuma Batuan egin duen bisitaldian, eta adierazi du mugimendua erakunde terrorista izendatuko duela. Legelari askok, ordea, laster azpimarratu dute hori egiteko AEBetako presidenteak izango dituen arazoak.


Bolsonaroren erorketa: zigor historiko baten gakoak

Auzitegi Gorenak 27 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Jair Bolsonarori, Latinoamerikako ultraeskuindarren erreferenteari, Lularen aurka hauteskundeak galdu ostean, 2022an estatu-kolpe saiakera baten buru izateagatik.


Ihes eginda jarraitzen du Charlie Kirk eskuin muturreko influencerra hil duen pertsonak

Utahko Unibertsitatean, 3.000 entzuleren aitzinean diskurtsoa zabaltzen ari zela gertatu da hilketa asteazkenean. Donald Trumpen hurbileko aurpegi ezaguna zen Kirk.


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Eguneraketa berriak daude