Antzinako Erromako manga

  • Mari Yamazaki manga egileak Thermae Romae komikiaren hamar milioitik gora ale saldu ditu. Egungo Japoniara bidaiatzen duen terma-ingeniaria da protagonista. 

(Irudia: Mari Yamazaki / Tori Miki)
(Irudia: Mari Yamazaki / Tori Miki)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Halaber, Yamazakik antzinako Erroman kokatu du Plinius komiki-sorta. Erromatar Inperioaren eta Japoniaren arteko loturak xelebre samarra dirudien arren, egilearen esanetan hainbat paralelismo daude bi munduen artean: “Testuinguru espiritual politeista, bainu komunak, kanpoko ekarpen kulturalak baliatzeko gaitasuna...”. Gainera, joan den irailean hainbat erromatar txanpon aurkitu zituzten Okinawako Katsuren gazteluan, eta aurkikuntzak Erromatar Inperioaren eta antzinako Japoniaren arteko harremanei buruzko galdera asko eragin ditu. 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...