‘Ño’ komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

  • Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


2023ko abenduaren 15ean - 12:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ARGIAk plazaratu du Ño komikia. Emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egiten duen lana da. Bertso-saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar egoera jakin dira, testuinguru eroso eta ez hain erosoetan emakume bertsolarien mamuak, trabak, heldulekuak eta aurrera egiteko tresnak islatuko dituztenak, kideen arteko konplizitate-keinuei eta gozamenari gorazarre eginez. Irudiak hartzen du pisurik handiena eszena guztietan eta bertso-mundua ardatz badu ere, ez dugu komiki osoan bertso bat ere irakurriko.

Komikiari buruzko informazio gehiago eta hura eskuratzeko aukera: ARGIAren Azoka.

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!