Zafraldi bat

  • Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 12. urtebetetzea ospatzeko antolatutako festa, urtarrilaren 21ean, Ainhize-Monjolosen. Joujouz gain aritu ziren musika taldeak: Tristtan Mourguy eta Horreba, Klika Txaranga, Zikiro Tendencies, dj Xa2 eta Betunizer.


2017ko urtarrilaren 29an
ALAIN CAZENAVE

Joujou. Bi pertsona zaintsuz osatutako musika talde bat. Eszenaren eskuinean, Benjamin bere bateria gibelean da. Hainbat herrialdetako perkusio instrumentuz eta hark berak eraikitako elementu perkusiboz (hala uste dut) osatu du bere musika tresna. Looper eta samplerak ere baditu.

Kontzertuaren hastapenean, elastika bat ateratzen du. Tiratuz eta lasatuz, melodia ilun bat sortzen du. Eta looperraren barnean sartzen. Airea errepikatzen den bitartean, bateria hainbat elementurekin apaintzen du. Bonboarekin lehendabizi bum-bum-bum-bum. Halako giro primitibo dance bat sortzen da. Ondotik atabala eta beste tinbalak sartzen ditu. Eta bukatzeko, ezkilak. Bateri jolearen eskuak beti lanean ari dira, gelditu gabe, atsedenik gabe.

Eszenaren ezkerrean, Agnès, egurrezko soka bakarreko instrumentu batekin. Baxu baten itxura eta soinua du bere instrumentuak. Efektuak erabiltzen ditu, saturazioa, oktabera eta besterekin soinu ezberdin frango lortzen ditu.

Kantuz ere ari da. Bateriaren gisa, esaldiak errepikatzen ditu. Errepikatzen 50 bat aldiz, hizki edo letra bat aldatuz noiztenka, manera ezberdinez erranez, ahapetik, oihuka. Uniformizazio orokor eta pasibotasun baten kontrako erranaldiak. Kritika motz eta zuzenak.

Publikoari begira edo bizkarrez, lurrean itzulika edo gorantz jauzika… kantari horrek, herra positibo bat transmititzen du.

Joujou taldekoen musika; erritmo brasildar dantzagarri batzuk rock-punk aire gogorrak eta murruetatik at atera nahi duen ahots bat. Edo erritmo hardcore bat, lurrean ahantzia den baxu bat oihuka, hori guzia frantses abesti zahar batek apaindurik.

Manera batez edo bestez, haien musika beti dantzagarri gelditzen da. Publikoan, Joujouren energiarat heltzeko gogo xumea dugu, eta denak dantzan ari gara.

Momentu batez argindarrak jauzi egiten du, kontzertu gelako argi eta soinu sistema itzaliz. Horrelakoetan, itxoiten da indarra berriz etortzea kontzertua segitzeko. Joujouk ez du itxoiten. Joujou ez da gelditzen. Jarraitzen dute haien kantua ezer gertatu ez balitz bezala. Ilunpean, sonorizaziorik gabe, segitzen dute 5-10 minutuz! Kantaria oihuka ari da publikoari eta bateriak bere erritmo deskonektatzaileak intentzio azkarrenarekin ematen dizkigu. Argindarra berriz etortzean, Joujouk segitzen du beti aitzina. Iduri du argindarra publikoko pertsona berri bat dela eta Joujouk erraten diola “ongi etorri gure kontzerturat!”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Punk
2022-12-27 | Julen Azpitarte
Jayne County, rock transgeneroaren aitzindaria

Asturiasko Colectivo Bruxista argitaletxeak gaztelerara itzuli du Jayne County musikari transgenero estatubatuarreren autobiografia: Man Enough To Be a Woman. Rock transgeneroaren aitzindaria da County, baita sortzen ikusi zuen punk eszenaren diva izandakoa ere. Lerrootara... [+]


Punk arrastoak III
Anarkiatik 'rave'-etara

1960ko hamarkadaren amaieratik nonahi aurki daitezke punk kulturaren aztarnak. Hiru artikuluko serie hau bukatzeko,  agerpen horietako batzuei buruz ariko gara: AEBetako zenbait talde iraultzaile, Malcolm McLaren, Sex Pistols eta eztandaren ondorengo hamarkadetan punk... [+]


Punk arrastoak II
Gazte basatiak, absurdoa, tiroak, iraultza

Punkak pinturan izan zituen aurrekariez jardun genuen orrialde hauetan joan den astean. Lehen Mundu Gerraren ondoren Europan agertu ziren zenbait eztanda artistikori buruz arituko gara aste honetakoan, besteak beste dadaismoa, surrealismoa, mugimendu letrista, beat... [+]


Punk arrastoak pinturan
Etorkizuneko apurketak iraganean

Los Picoletos bikoteak “Quinquis, macarras y skaters. Rastros del punk en el arte contemporáneo” (“Kinkiak, makarrak eta skaterrak. Punk arrastoak arte garaikidean”) sei saiotako mintegia antolatu zuen 2021eko ekainean BilbaoArte aretoan. Astean bi... [+]


2022-01-14 | ARGIA
6.000 euroko isuna, La Polla Records taldearen Gasteizko zuzenekoetan osasun-araudia ez betetzearren

Osakidetzak 6.000 euroko isuna jarri dio Last Tour enpresari, La Polla Records taldeak Gasteizen emandako bi kontzertuen arduradun izanik covid-19ari aurre egiteko "osasun-araudia ez betetzeagatik". Arrazoi horregatik jarri daitekeen isunik handiena agindu du... [+]


Eguneraketa berriak daude