Atentatu punka

Argazkia: Anthoni Arnaud

Uniformizatzen ari diren mendebaldar pentsamenduen kontra doaz Gadafiste brothers. “Brigada internazionalistak Libian!” esaldia ez da usu entzuten oholtza gainean…

Eszena gainean hiru tipo eta ordenagailu bat. Ordenagailuaren bidez, bateria eta sanpleak bidaltzen zizkiguten: tu-ka, tu-tu-ka erritmo geldiezin baten gainean, gitarristak bere riff punkiak ematen zizkigun. Bere ondoan bi kantari: mikro zangoak kakiterat igorri ondoan, mikroari lotutako kableak ematen zaien luzetasun guzia maximora arte erabiliz, publikoaren gainerat jauzi egiten zuten.

Kontzertuan, Saif al Irati haien disko berriko kantuak entzun izan ditugu: Gaueko Sorginak, Indiana Jones, Kevin eta Kattalin, Les bidasses à la Bidouze eta Palestinian only beste kantu zaharrago batzuen artean oihukatuak izan dira.

Gadafistek publikoarekin duten harremana ikaragarria da. Ez dute kontzertu bat ematen, baizik eta kantuak jendeer kantatzen. Ezberdintasun alimalekoa. Gadafistek haien kantuak kontra boterea eramateko indar ikaragarri bat bezala erabiltzen dituzte. Kantariak publikoan, eta publikoa haiekin kantuz, nahiz eta pertsona gutxi izan gelan!

Baina berdin du; ez du publikoaren kantitateak kontzertuaren kalitatea egiten.

Kantuen artean, taldea mintzo zitzaigun; noiztenka probokatzaile, noiztenka argi eta zuzen, baina hala ere usu ironia eta trufarekin. Trufatzen badakite, denez, haien buruaz ere.

Hiru oztibartarrek dena xehatzen dute, materiala ere! Mikrofonoetan oihuka bafleak saturatu arte, mikro kableei tiraka, edo/eta hegazkina egiten kablearekin. Behin baino gehiagotan soinu mahaia oreka lanjeros batean sakatu digute!

Biziki maitatu ditut Gadafistak, aspaldi honetan ez nien horrelako kontzerturik ikusi; ez zuten argirik, soinu txarra baina lortu dute ostatua buruz behera jartzea.

Gadafistek ematen dituzten kontzertuak zikinak dira, akatsekin baina biziak. Iruditzen zait gero eta horrelako kontzertu gutxiago ikusten direla gure lurraldean. Gaur egun, eszena gehienak “klinikoak” edo/eta “steriloak” bilakatzen ari dira. Hainbeste komedia, hainbeste soinu eta argi… eszena telebista balitz bezala. Aitzinetik prestatutako antzerki bat, biziari lekurik utzi gabe… Publikoa oro har ere joko horretan arrunt sartua da. Kontzertuak bizi ordez, mugikorrarekin argazkitan hartzen edo/eta filmatzen ditu, ondotik begiratzeko inoiz bizi izan ez duen momentu bat…

Artikulu hau baliatu nahi nuke mezu baten pasarazteko irakurle orori: pantaila bat begiratu nahi baduzu, etxean gelditu.

Gadafiste brothers. Maiatza amaieran kontzerua eskaini ziguten Donibane Garaziko Luis ostatuan.


ASTEKARIA
2016ko uztailaren 17a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Punk
2022-12-27 | Julen Azpitarte
Jayne County, rock transgeneroaren aitzindaria

Asturiasko Colectivo Bruxista argitaletxeak gaztelerara itzuli du Jayne County musikari transgenero estatubatuarreren autobiografia: Man Enough To Be a Woman. Rock transgeneroaren aitzindaria da County, baita sortzen ikusi zuen punk eszenaren diva izandakoa ere. Lerrootara... [+]


Punk arrastoak III
Anarkiatik 'rave'-etara

1960ko hamarkadaren amaieratik nonahi aurki daitezke punk kulturaren aztarnak. Hiru artikuluko serie hau bukatzeko,  agerpen horietako batzuei buruz ariko gara: AEBetako zenbait talde iraultzaile, Malcolm McLaren, Sex Pistols eta eztandaren ondorengo hamarkadetan punk... [+]


Punk arrastoak II
Gazte basatiak, absurdoa, tiroak, iraultza

Punkak pinturan izan zituen aurrekariez jardun genuen orrialde hauetan joan den astean. Lehen Mundu Gerraren ondoren Europan agertu ziren zenbait eztanda artistikori buruz arituko gara aste honetakoan, besteak beste dadaismoa, surrealismoa, mugimendu letrista, beat... [+]


Punk arrastoak pinturan
Etorkizuneko apurketak iraganean

Los Picoletos bikoteak “Quinquis, macarras y skaters. Rastros del punk en el arte contemporáneo” (“Kinkiak, makarrak eta skaterrak. Punk arrastoak arte garaikidean”) sei saiotako mintegia antolatu zuen 2021eko ekainean BilbaoArte aretoan. Astean bi... [+]


2022-01-14 | ARGIA
6.000 euroko isuna, La Polla Records taldearen Gasteizko zuzenekoetan osasun-araudia ez betetzearren

Osakidetzak 6.000 euroko isuna jarri dio Last Tour enpresari, La Polla Records taldeak Gasteizen emandako bi kontzertuen arduradun izanik covid-19ari aurre egiteko "osasun-araudia ez betetzeagatik". Arrazoi horregatik jarri daitekeen isunik handiena agindu du... [+]


Eguneraketa berriak daude