Mexikoko Antropologia eta Historia Institutu Nazionalak eta National Geographic Societyk Gran Acuífero Maya proiektua jarri zuten abian, Yucatángo penintsulako urez betetako hainbat kobazulo ikertzeko.
Honez gero, gonfoterio –egungo elefanteen arbaso– baten baraila (argazkian), eta penintsulako lehen giza biztanleena izan daitekeen garezurra aurkitu dituzte, biak duela 10.000 urte ingurukoak. Maien aldare bat eta osorik dagoen murko bat ere aurkitu dituzte. Eta aurkikuntza material horiek nahikoak ez balira, denboran zehar kobazulo horietan uraren mailak izan dituen gorabeherei esker, klima aldaketari buruzko datu baliagarriak jasotzen ari dira.
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]
Mecklenburgeko golkoan, Baltikoko uretan, ia kilometro bateko harrizko egitura bat identifikatu zuten arkeologoek 2021ean. Orain diziplinarteko ikerlari talde batek harresiari buruzko ikerketa argitaratu du PNAS aldizkarian.
Egiturak 10.000 urte inguru ditu eta gizakiak egina... [+]
Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.
Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]