If I win

Irabazten badut, hemendik aurrera, goxoki bana ekarri beharko didazue zuek guztiok egunero. (Galtzen badut, ordea, nik ez dizuet ezertxo ere ekarriko, eta zuen garaipena kolokan jarriko dut).

Irabazten badut, neuk erabakiko dut hemendik aurrera zein jolasetan arituko garen parkean ematen ditugun arratsaldeetan. (Galtzen badut, ordea, lasai ikusiko dut unean-unean jolasteko gogorik ote dudan edo ez).

Irabazten badut, nik esaten dudan guzti-guztia egin beharko duzue hemendik aurrera, txintik atera gabe. (Galtzen badut, ordea, ez zait iruditzen kasu handiegirik egingo dizuedanik; ez naiz zuekin fio).

Irabazten badut, eskolako motxila eraman beharko didazue hemendik aurrera, goizero eta arratsaldero, nik nahi dudan zamarekin. (Galtzen badut, ordea, ez eskatu niri kontu xelebrerik, ez baititut zuen gauza pisutsuak nire bizkar noblean pausatuko).

“I will totally accept the results of the election… if I win”, esan zuen Trumpek. Eta, ongi dakigunez, irabazi egin du. Eta, aurretik adierazi bezala, hauteskunde emaitzak onartu ditu. Eta, gutxi barru, txiki iruditzen omen zaion Etxe Zurian jarriko da maizter, jabe itxuran.

(Eta esan gabe esan diren horiek parentesi artean iraungo dute).

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


Eguneraketa berriak daude