Bertako ekoizle txikiek eskaintzen digutena kontsumitzeak gure bailara eta herriei bizitasuna ematen dietela ezin uka. Bide hori sustatzeko sortu zuten Iratiko Ekoizpenak kooperatiba, Aezkoan (Nafarroa).
Kooperatibak Orbaran dauka lokala. Taberna eta jatetxe zerbitzua dute, baita beren produktuak saltzeko denda ere. Kontratatutako bi bazkide langileez gain, bestelako bazkideen ekarpenekin funtzionatzen du kooperatibak: proiektua babesten duten bazkide laguntzaileak zerbitzuen bazkide diren nekazari edo abeltzain autonomoak, eta kontsumo bazkideak. Beren produktuen eraldaketarako kooperatibako sukaldea erabil dezakete azken horiek. Lan hori bertan eginda, osasun-baimen eta zigilu propioarekin merkaturatu ditzakete produktuok ekoizleek.
Hori da Nafarroako Pirinioetako produktuak sustatzeko kooperatibak bultzatu duen zigilua: Iratiko Xakiak. Aezkoa, Erroibar, Artzibar eta Luzaideko bailaretan ekoiztutako nekazaritzako elikagaiak eta produktu artisauak biltzen ditu markak.
Bertako produktuen babesetik harago, bultzatzaileek bailara horietako bizitzaren aldeko apustua ikusten dute proiektuan. “Bada aukerarik herri hauetan bizitzeko, bertan lan eginez, eta ez lotarako soilik erabiliz”. Turismoari begira ere ate asko zabalik daudela diote kooperatibako kideek, orain arte ez baita ia bertako produktuen eskaintzarik egon turista dezente jasotzen dituen inguru horretan.
Udalbiltzaren “Euskal Pirinioetan lan eta bizi” programan aukeratutako proiektuetako bat izan zen Iratiko Ekoizpenak kooperatiba. Elikagaien eraldaketarako enpresaren ideia buruan zeukaten hainbat bizilagunek lehenagotik, baina programak emandako diru-laguntza ideia proiektu bihurtzeko behar zuten bultzada izan zen.
Erreportaje hau osatzeko Diario de Noticiaseko informazioa erabili da.
Donostiako Udalak 2016ko uztailaren 21ean onartu zuen Uliako parkean etxebizitzak eraikitzeko proiektua. Uliako Lore Baratzak lan taldeak, eremu publikoaren erabileraren defentsan, helegitea jarri zion udalaren ekimenari, eta arrazoia eman dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak... [+]
“Baserrritik mundura: Gure Elikaduraren etorkizuna jokoan” darama izenburu, aurtengo urrian hasiko da eta 2018ko azaroa arte luzatuko 750 orduko ikastaroa osatuz. Kurtso zabal honekin antolatzaileek 30 pertsona trebatu nahi dituzte elikadura burujabetzan eta... [+]
“Bizitza modernoak itsu bilakatzen gaitu ilargiaren eraginen aurrean. Mitoa zena, zientziak frogatu du gerora. Izan ere, egunero ikus ditzakegu errealak diren efektuak gure bizitzetan”, dio Michel Gros idazle eta nekazariak. Egunero ikusten dugu ilargia, baina... [+]
Azken urteetan sortu den Baserria XXI ekimenak, Gipuzkoan agroekologia oinarri hartuta lanean dabiltzan baserritarrak eta lehen sektoreko langileak biltzen ditu. Elkarren arteko harremanak josteko beharra zegoela ikusita, bailaraz bailara lurra lantzen zebilen jendea topatzea... [+]
Europako hamabi herrialdek eta Afrikako bik hartzen dute parte EAThink2015 proiektuan. Izenak dioen bezala, jaten dugunaren gaineko hausnarketa egitea du oinarri, horretarako lehen eta bigarren hezkuntzako eskolentzat tresnak eskainiz. Herrialde bakoitzean GKE edo bestelako... [+]