Zentzumenekin jolasean

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hegazkinentzako zementuzko pista luzeaz gain, industria gune zabala ere badu Noainek. Duela hamar urte, ordea, zementuzko eta txapazko inguru horretan herriari aire freskoa ekarriko zion gune berdea hasi zen hazten: Zentzumenen Parkea.

Zentzumen bakoitzak bere gunea

Bost gunetan daude banatuta Zentzumenen Parkeko 25.000 metro koadroak. Gune bakoitza zentzumen bati dago lotuta: Dastamenari, baratzea; usaimenari, lorategi mediterraneoa; ukimenari, lorategi frantsesa; ikusmenari, lorategi ingelesa; eta entzumenari, lorategi japoniarra, bere errekasto eta ur laster soinuarekin. 30 zuhaitz espezie, 95 zuhaixka espezie eta 70 lore espezie baino gehiago daude parkean, urteko sasoiaren arabera paisaian aldaketa handiak eragiten dituztenak. Gune berde hori, noski, bizitoki ezin hobea da basoko animalia ugarirentzat.

Udalaren hautua

Udaleko langile lorezainen babesarekin, Mikel Baztan izan zen Zentzumenen Parkearen ideiaren bultzatzaile nagusia. Egitasmoa ez zen posible izanen, ordea, Noaingo Udalak hartutako jarrerari esker ez balitz. Parkeko lorategietan eta herriko gune berde guztietan lorezaintzako teknika ekologikoak darabiltzate udal langileek, eta esparru horretan aitzindari dira. Zentzumenen Parkeko sarreran dagoen Lorenea eraikina ere Udalaren apustu horren beste adibide bat da: lasto fardoekin eraikia dago. Bertan Baratzezaintza eta Lorezaintza Ekologikoaren Interpretazio Zentroa dago, eta urte osoan eskola askotako haur eta gazteak hartzen ditu.

Estatuko nahiz nazioarteko hainbat sari irabazi ditu azken urteetan Noaingo Zentzumenen Parkeak. Ordea, argi dago parkearekin irabazten atera diren lehenak herritarrak direla. Noainentzat “birika berdea” baita parkea.


Irakurri gehiago: Eragileak Ingurumena Landareak
Eragileak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...