"Politiko ta Erriaren Artean Artu-Eman Aundiagoak Bear Dirala"-Diote Biok


1967ko abenduaren 31n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Auxilio Goñi eta Jose Anjel Zubiaur diputatuei elkarrizketa
Bi Napar Diputadu Madril'en
"Politiko ta Erriaren Artean Artu-Eman Aundiagoak Bear Dirala"-Diote Biok
Auxilio Goñi ta Jose Anjel Zubiaur jaunak, Naparroa'ko pamilien ordezkeri dira Madril'go Diputadu Etxean. Naparrak diran aldetik gauzak garbi esatea dute lege. Ona emen..EI Pensamiento Navarro'n periodista batek ematen digun alkarrizketa.
-Ta orain zer?
Au zan nik Auxilio Goñi ta Jose Anjel Zubiaur jaunei batera egin nai nien galdera; biak bai-tira Naparroa'ko pamilien ordezkari Madril'go Aldundian.
Asiera basterik ez dute ikusi alde aietan; baiña ala ere, beren aitorpena ta gerorako asmoak entzun nai nituan; aintzat artzekoa baita diotena.
Zuzenean goaz, ba, arira.
Arau Berri Baten Premia
-Zuen lagun eta familien ordezkari dan Eduardo Tarragona'k Madril'go "Circulo de la Unión Mercantil"ean izketaldi oso sonatua eman du. Aren esanei zer derizkiezue?
-Oso erdizka irakurri ditut bere esanak –erantzuten dit Goñi jaunak– egunkarietan jasoak gaiñera. Bi gauzetan bete-betean arekin bat nator: politiko ta erriaren artean artu-eman aundiagoak bear dirala ta Kortetako Araudi berria sortzeko premi bizia degula.
-Goñi jaunak diona, nik ere ontzat ematen det–dio Zubiaur jaunak–. Ain zuzen ere, guk zirikatuta an bildu giñan familietako ordezkariak, (Cadiz, Canarias, Gipuzkoa, Zeuta eta beste aldetakoak). Azaroaren 27'an zan billera ori. Bakoitzak bere iritzia eman bear zuan gaurko Kortetako Araudiaz. Iritzi auek entzunda gero, beste Araudi berri bat agertu nai litzake, denen iritziz sendotua. Beste sailletako diputaduekin ere, ba-ditugu gere artuemanak.
Uts Aundiak
-Zuek egiten ari zeraten azterketa zeatz ortatik, ze uts arkitzen dizkiozute oraingo Araudiari?
-Bat du oso zimentarri ustela oraiñarte Billera Nagusiak, diputadu guziak bilduta egiten diran oiek, ia geienetan baietz esateko bakarrik egin izan dira. Onela ezin diteke bete Kortetako legeak dionik. au da: iritziak entzun ta trukatu, asmoak jakin-arazi ta azterketa sakon eta erantzupidetsua egin bear dala, alegia (Onela Zubiaurr'ek).
-Araudiak–dio Goñi'k–ala-ola zerbait balio du legeak sortzeko; baiña ez bear bezelako alkarrizketa baterako. Eztu bi aldetatik ibiltzeko ankerarik eskeintzen, agintariengandik errira ta erritik agintariengana, alegia.
-Akatsen aitapena ta galde-erantzunen jokaerak, ia-ia debekatuak uzten ditu onelako esanak, ta asi baiño lenago itotzen du tarteko izketaldi auen egokitasuna. (Zubiaurr'ek)
-Berriro esan bearra dago: Korte berrietan, (berriak ez bakarrik diputaduen aldetik, baita bere eralguntzatik ere). Araudi berria bear da.
Berrirako Jokabidea
-Legeak aurrera ateratzeko eramaten dan jokabide bera bear da Araudia berritzeko: berropei ta amar diputaduen izenak eskabidearen azpian.
-Eragozpenik ba-al-da?
-Bai. Kortetako Legearen eraskin batek dionez, berritze onen lanak, Korteak berak egingo dituzte, Gobernuarekin bat artuta. Obe izango zan, Gobernuarekin kontatzeke egin al-izan balitz Araudi berria.
Autarki Itxuak
-Zuek biok bost aldiz tartetu zerate Aldundiko autarki edo botoetan, Kortetako karguak izentatzen. Kortetako Lendakari Ordeko ta idazkariak izentatzeko dala; Batzorde Nagusia dala; Erreiñuko Aolkulariak dirala, Igikunde-akontsejatzailleak nazio guzirako dirala... Autarki oiek nolakoak izan dira?
-Diputadu berriok aukeratzeko eskeintzen zizkigutenen berri ez genekian. (Goñi'k). Onela aukerako eskeiñiak oso neurtuak izan dira Pentsa ezazu: Erregetza Zarreko Aolkulari-Batzordean eztegu ordezkari karlista bakar bat ere, (Zubiaurr'ek) .
-Etziran gure esku aukeratuak, aurrez izendatuak baizik. Ta aukera borondatezkoa egitea, eziña zan, (Goñi'k) .
-Ta ori Familien sailleko diputaduetan Auetan, burruka ta leiaketa gogoa nabaltzen zalarik, ala ere. Beste saliletan, egunkariak diotena irakurtzea naikoa da, (Zubiaurr'ek).
-Iritzi-trukerik izan danik, ezin esan diteke (Goñi'k).
Periodikuetatik Jakin Ditugu Berriak
-Famillen ordezkariak zaraten aldetik, zer diozue pezetaren berakada ori dala ta eztala?
-Billera Nagusiren batera deituak izango geralakoan gaude, Gobernuak artuko dituan neurrien berri eman dakigun (Zubiaurr'ek).
-Ia-ia lan au alde batera utzi diteke; egunkarietatik jakin baititugu egitekoak (Goñi'k).
Berakada Sasikoa Izan Da
-Dakizkigun gorabera erdizkakoekin ere, esateko gaude: pezetaberakada ori aitzakitzat artuta, sasikonponketa bat egin nai izan da. Beste kontuetan agitz oi dana, bakoitzari bere izenik etzaio eman, (Goñi'k) .
-Ingalaterra'ri begira egin da berakada ori; buiña Ingalaterra'n bere kargua utzi dute orren erantzupidea zutenak, eta emen eztegu orrelakorik ikusi. Luzia del Alamo, Albistarien Elkartasuneko lendakariak esan duana bera esaten det nik ere: Orren errua dutenak atera ditezela, ez agertokira, ezpada Gobernutik kanpora». (Zubiaurr'ek).
-Espaiñi'ko erria, gizon egiña da, ta etzaigu gogoko egiten, diruketapake estalia. Ezin du gure erriak ontzat eman gezurrezko aitorpenik Eta askoz gutxiago artuko du, irristada txar bat, garaipen aunditzat saltzen ba-zaigu, (Goñi'k) .
Diru-Botatze Zoroa Izan Da.
Erriko serbitzuetan egin dan kimaketa ta oietan langille ziranen gutxiketak ederki adierazten du, aurreko urte auetan dirubotatze izugarria ta alperrikakoa egin dala. Onek eta esan degun egia estaltzeko jokaera orrek, gure gizartean uste ta konfiantza lurrera bota du.
Besteen Aurrerapena
Azken-urte auetan irudipen oker baten mende bizi izan gera. Gure aziera bizitzen ari giñala, esaten genduan; eta Europa'ko azierari esker bizi izan gera. Europa'ko diruketak uts-egin duaneko, guk ere laprast egin degu bereala, Au dakidalako, etorkizuna dirudian baiño obea ikusten det Europa gorakada bizian asia baita (Goñi'k).
Udaberri Bizia
Baiña ez da oso Igarle aundia izan bear ikusteko. Negua, gizarte aldetik landua izango da ta zalila. Gero, Udaberria bixi-bixia etorriko zalgu Izozteak duan ondorenik txarrena izotz ori biguntzen danekoa izan oi da, (Zubiaurr'ek).
–Guzia eramangarriagoa izango litzake, politika benetakoa ta erabakiagoa egingo balitza, akatsen maixiaketa zabalerako ateak irikiaz. Garrantzi gutxiko gauzetan erakutsi utseziña ta aztertu-eziña eskeiñi gabe, illeta gutxiago izango genduke (Goñi'k) .
Izketaldia bukatu baiño len, Goñi ta Zubiaurr'ek berriro esaten dute: Napar guzien aukeran gaude. Arazoen berri garbi eman nai degu. Leioak zabalik dirala egin nai degu gere politika-lana.
Zergatik ez antolatu albistarietako idazleekin alkarrizketa agirikoak? Onela albisterietako langilleak diputaduengana beren kezka ta gogoak eramango lituzkete.
XABIER MARIA PASKUAL
3

GaiezPolitikaEstatuakEspainiaErakundeakLegebiltzar
PertsonaiazGOÑI1
PertsonaiazUBIAUR1
EgileezPASKUAL1Politika

Azkenak
Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Eguneraketa berriak daude