Mark Twain eta Halley kometa

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1835eko azaroaren erdialdean Halley kometa periheliora iritsi zen, hau da, orbitan Eguzkitik gertuen dagoen eta Lurretik hoberen ikusten den puntura. Handik bi astera, azaroaren 30ean, Samuel Langhorne Clemens jaio zen, gero Mark Twain ezizenez ezagun egingo zen idazlea. Kointzidentziaren jakitun, zera idatzi zuen 1909an, kometari 76 urte inguruko orbita osatzeko urtebete geratzen zitzaionean: “Halley kometarekin iritsi nintzen 1835ean. Datorren urtean itzuliko da eta harekin batera joatea espero dut. Zalantzarik gabe, Ahalguztidunak esan du: Horra hor fenomeno xelebre ulergaitz parea; batera etorri ziren, batera joan behar dute”.

1910ean Halley kometa berriro azaldu zen zeruan eta periheliora apirilaren 20an iritsi zen. Twain biharamunean hil zen.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...