‘Born in the’ Euskal Herrian


2016ko maiatzaren 31n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egun bat gehiagoko urtea dugulako edo, aurten gauza bitxiak gertatzen dira hemen, burua galdu bagenu bezala: iruditzen zait leize hegian dantzan gabiltzala, erortzear, diskurtso zaharkitu diglosikoek eta historiaren ikuspegi geldotuek zorabiatzen gaituzten bitartean.

Neokarlistak eta neoaskatasuna aldarrikatzen duten abertzale apurrak jendetza minberarekin jolasten dira. Borroka hitz errepikatuak zainetara isurtzen digun adrenalina premiazkoa dugu, alabaina, bizirik garela sentitzeko. Badakite hargatik ez dela urratsik aitzinera eramango iraganeko mamuak eta piztiak, gure baitan, urkatu gabe.

Orduan jakinen da, zinez, autokritika elearen erran nahi zehatza.

Kartzelatik ateraz geroztik, Nelson Mandelaren paperean urtzen doan Arnaldo Otegi estatu dezente aurrerakoi honen egiazko lehendakaria bailitzan hartu du Kataluniako Parlamentuak. Ondotik, incognito, La Riera jatetxera gonbidatua zen Claudius eta Lidiarekin afaltzera.

Euskal Herrian jaio izatea ez da beti oparia –ardurenean bai ordea, lasai...–, baina argi daukat sinesgarri zaidan independentzia aipamen bakarra Bruce Springsteenen Independance Day kantak dakarkidala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Burujabetza Politika
ASTEKARIA
2016ko ekainaren 5
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...