Baionako Bernat Etxepare, Frantziako Estatuko lizeoen zerrendako podiumean

  • Frantziako Estatuko lizeoen artean lehen postua erdietsi du Baionako Bernat Etxeparek, Le Point astekariak eginiko sailkapenean. Hezkuntza Ministerioak asteazkenean argitaratu ditu bigarren hezkuntzako ikastetxeen ebaluazio datuak, 2015eko emaitzetan oinarrituta.


2016ko apirilaren 01ean - 10:00
Ipar Euskal Herri osoko ikasleak ditu Bernat Etxeparek. (Arg: Dani Blanco)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hezkuntza Ministerioak 4.300 heziketa zentro inguru aztertu ditu, irakaskuntzaren arrakasta eta ikastetxeek beren ikasleak mantentzeko duten gaitasuna neurtu nahian. Ikastetxeen bilakaera ere islatzen du azterketak.

Seaskako kide den Bernat Etxepare lizeoak euskarazko irakaskuntza eskaintzen du eta Ipar Euskal Herri osoko ikasleak ditu.

Euskaraz ikasi arren, azterketa gehienak frantsesez egin behar dituztela salatzen dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Eguneraketa berriak daude