New Jersey (AEB), 1918. Radio Bailey Inc. laborategiek Radithor izeneko produktua merkaturatu zuten, “hildako bizidunentzat osabidea” lelo ezin egokiagoarekin. Radithorrek ur destilatua eta radio-226 eta 228 elementuak zituen, biak oso erradioaktiboak. Produktuak bertute ikusgarriak zituen: dena sendatu eta betiko poza ematen omen zuen. Erosleak konbentzitzeko, erradioaktibitatea “ziurtatuta” zegoela nabarmen adierazi zuten flaskoan bertan.
1930ean Tho-Radia aurpegiko krema saltzen hasi ziren Frantzian; 100 gramoko, 0,5 gramo torio kloruro eta 0,25 gramo radio bromuro zituen. Alemanian, aldiz, Doramad azaldu zen merkatuan, erradioaktibitateari esker hortz-haginak eta oiak indartzen zituen hortzetako pasta. Erradioaktibitate dosiak txikiak ziren eta, ondorioz, produktua ez zen berez hilgarria; erabiltzaileei hortzen bat geratu ote zitzaien ez dakigu.
Alemanian bertan, 1931n, Burk & Braun enpresak Radium Shokolade merkaturatu zuen, adin guztietako gozozaleentzako txokolate erradioaktiboa.
Eta produktu sorta osatzeko, Vita Radium supositorioak atera zituen Coloradoko Home Products Companyk. Primerakoa omen zen sexu-grina berreskuratzeko, gorputzeko sistema guztiei mesede egiten zien eta, hori gutxi balitz, hemorroideen aurka oso eraginkorra zen. Parean topatzen zuen guztia garbi zezakeen, literalki, kontsumitzailea barne.
Produktu erradioaktiboak merkatutik kentzeko prozesua ez zen berehalakoa izan; Radiumscope haurrentzako jokoa 1942. urtea arte egon zen saltokietan. Baina 1932an produktuon gainbehera hasi zen, Radithorren kontsumitzaile sutsu eta ezagunena hil zenean.
Eben Byers (1880–1932) kirolari eta industrialari ezaguna 1927an hasi zen Radithor hartzen, osasunari mesede nabarmena egiten ziola sinetsita. 1930ean “sendagaia” hartzeari utzi zionerako, 1.400 botilatik gora zeuzkan edanak. Gorputza abzesuz josita zeukan, garezurra zulatzen ari zitzaion eta masailezurraren arrastorik ez zitzaion geratzen. 1932ko martxoaren 31n, komunikabideek “erradiazioak pozoituta” hil zela jaso arren, radioak eragindako askotariko minbiziek eragin zuten Byersen heriotza.
Material erradioaktiboen arriskuez jabetzen eta neurriak hartzen hasteko balio izan zuen horrek. Byers, badaezpada, berunez estalitako hilkutxa batean ehortzi zuten.
Urriaren 19ra arte dago ikusgai Donostiako Kaian Amerikako konkista eta arpilatzeari bandera berdea eman zion itsas-espedizioko itsasontzi baten erreplika: Cristobal Colónen Santa Maria. Espainiarrek segitzen dute haien loria inperiala gorazarre egiten, bertoko agintari... [+]
Bertsio ofizialaren arabera, ETAko militante Montxo Martínez Antiak 1975ean bere buruaz beste egin zuen Madrilen, Poliziak inguratuta zuen eraikin batean. Eusko Jaurlaritzak bertsio horri eutsi zion 2015ean. Orain, GEBehatokiak ikerketa egin du eta ondorioztatu du poliziek... [+]
Kristobal Kolon nabigatzaile ezagunak 1492an Amerikara iristeko –'Amerikaren aurkikuntza' gisa kontatu izan da espedizio hori historian– erabili zuen hiru ontzietatik handiena izan zen Nao Santa Maria, eta horren erreplikak Donostian egin du geldialdia,... [+]
Eskoziako Highlandseko Eilean Donan gazteluan, XIII. mendeko orrazi bat aurkitu dute, ilea zehaztasunez banatu eta orrazkera elaboratuak egiteko erabiltzen zuten gravoir bat.
Baina aurkikuntzaren garrantzia ez datza piezaren funtzioan, dekorazioan baizik: kirtenean emakume... [+]
Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) Kirmen Uriberen nobelan oinarrituta, Karmele pelikula zine aretoetan estreinatzear da Asier Altuna (Bergara, 1969). Lehen lurreratzea Donostiako Zinemaldian izan du, eta bertako ateak ireki orduko eman dio elkarrizketa ARGIAri, goizean... [+]
Madril, 1925eko urriaren 13a. José Antonio Primo de Rivera diktadoreak “propaganda antipatriotiko eta antisozialari” buruzko errege dekretua sinatu zuen. 2. ordenan, dekretuak zera zioen: “Lehen hezkuntzako ikuskariek (...) eskoletako testuliburuak... [+]
Bi egun baino ez ditu iraun zabalik LAB sindikatuaren historia barnebiltzen duen 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak, Tuterako Rua zentro zibikoan. Erakusketa paratu dute Erriberan 40 urte egin dituela ospatzeko sindikatu abertzaleak antolatutako egitarau barruan.
Arqueología e Historia aldizkari espainiarraren 63. alea, urrikoa, aldez aurretik zetorren iragarria baskoien herriari eta historiari buruzkoa izango zela. Azala, zeinean badirudi erreferentzia egiten zaiola Ocho Apellidos Vascos filmari (bi pertsonaiak hango aktoreen oso... [+]
Sergio Escribano Ruizek (Mungia, 1977) zuzentzen ditu Sancti Spiritu gotorlekuko indusketa arkeologikoak, gaztelarrek Hego Amerikan ezarritako lehenengo asentamendua. Ikerketak testuetan jarritako historia koloniala ezbaian jartzeko aukera eskaini dio.
50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.
«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]
2025eko uztailaren 12an izenpetu zuten hiru aldeen arteko Bougivaleko Akordioa, irlaren etorkizun instituzionala adosteko asmoz. Frantziako Estatuaren "instrumentalizazioa" salatzean gain, FLNKS alderdi independentistak argitu nahi izan du beraiek izenpeturiko dokumentua... [+]
Hungaria, 1038. Eztebe I.a erregea, erresumaren fundatzailea hil zen. Handik mende erdi eskasera, 1083an abiatu zen haren kanonizazio prozesua, eta, hala, historiako familia santuenaren historia ere abiatu zen; guztira, Hungariako errege-familiako hamar kide izendatu zituzten... [+]
Luzaroan momifikzioa antzinako Egiptorekin lotu izan da eta zibilizazio hura jotzen zen momien jatorritzat. Azken urteetako aurkikuntza eta ikerketek aldiz, momifikazioaren historia astindu dute. 2022an duela 8.000 urteko momia bat aurkitu zuten Portugalen, eta, berriki, 12.000... [+]