Zer moduz? Itxuran!

Itxuratu, horixe da lehentasuna egungo gizartean, ezta? Irudia, ontzia, formak… zenbakiak, kopuruak, bisitak… kontzeptu horiekin betetzen zaigu ahoa, bihotza hustu ahala. Disimulatzen ere asmatu ezinik gabiltza; asko jakin behar baita ongi disimulatzeko, eta gainera asmatu egin behar. Nagiak ondo atera gabekoaren pausoan goaz eskolara zein parrandara edo bietatik itzultzean. Nola sosegatu sabeleko tristura, batzuk eta hutsunea bestetzuk? Sabelpekoarekin ere beste horrenbeste esan nezake, ala?

Hutsik dagoen bihotzak hutsune horiek sentitzen al ditu? Ala, beste hutsune horiek hustu digute bihotza? Ez da gezurra ontzi hutsak ateratzen duela hotsik gehien; egizu txistu zeu beste inor gabe zaudenean tunel batean, zenbat eta luzeago (txistua nahiz tunela) eta eternoago entzungo duzu erantzuna. Tunel hori jendez lepo dagoela txistu jotzen baduzu, berriz, askozaz apalago entzungo da, baina tunela jendez bete nahian lanean jardun duenari izugarri luzatuko diozu tunela. Hutsaren  hurrengo bihurtuko duzu haren lana eta, bere baitan, hustasunak egingo du oihartzun!

Iazko udazkenak aurtengo neguari terrenoa jan dionean eta neguak ez musika ez partitura aurkeztu ez digunean, elur maluten ordez errugabeko haurra lurrera amilarazi dugula ikusita, negu beltza irudi. Egunero dauzkagu motiboak geroa beltz ikusteko; pauso nagiz mugitzeko. Batzuetan  geuk ondo egindako lana zapuztu digutelako; bestetan guk nahi ez bezala antolatu digutelako ingurua: gizartea, mundua. Gutxi batzuk ondasunak txarkeriaz arpilatu dituztelako eta mundua alde batera kargan jarri, lehen asko dutenengana gehiago joateko egiera edo ixuria emanda!

Nerabe artean nabil, zorionez, eta gurasoak datozkit (“amak” esanda egiago litzateke!) barruko egonezin ozpinduak zein ontzitara bota ez dakitela (zoaz porculo hartzea, subnormala…) edo antzeko erantzunak beren seme-alabengandik noiznahi jasotzeaz gogaituta! Ni prest, ama horiei entzuteko; beren barruko errefusen ontzi bihur nazaten, nahiz eta badakigun barruak betetzeko askoz gehiago egin behar dugula.

Itxurazko mundutik itxuraren mundura dagoen zubitik, jarraian datozenak ere pasa dira:  Italian turkiar ministroa datorrelako eskultura biluziak izaraz estali eta otordua ardorik gabe egitea. Danimarkan etorkinei, mantenu kostuak ordainarazteko aitzakian, bitxiak bahitzea legez arauturik; eskolako patroiaren egunean edari alkoholdunak 18 urtez behekoei ez zerbitzatzeko arauak betetzeko itxurak egitea, jai egunetan ez ikusia eginez.

Zubiak modan daude. Alde batetik bestera pasatzeko nahiz, bi aldeak batzeko balio dutelako, omen. Azpitik pasatzen dena ikusteko eta hari begira, ikusmirarekin gozatzen dugulako ere gustuko, noski. Inork ez du aipatu zubipean bizi denik. Igual horregatik ere gustatzen zaizkigu, haiek ezkutuan gordetzeko balio digutelako!?

Zubi itxurazkoak eraiki nahi eta ezinean, errekako ur nahasietan, zopa eginda gabiltzan bitartean, betikoak, erreka ertzetik zopa janez, begira sentitzen ditut.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude