OTSAILAREN 13-14AN EAJk Batasuna eta indarra agiri politikoa onartuko du Iruñeko Baluarten egindako batzarrean. Testuaren oinarrian ez da ezagutzen ez denik, baina agirian esaten denak aurrera eginez gero, egoera berrietara eraman gaitzake: bigarren trantsizio batera, jeltzaleek azpimarratu duten moduan. Testu jeltzaletan oso ohikoa den gisan, potentzialitatea bada; errealismo jeltzalearekin uztartu ondoren zer aterako den, hori beste gauza bat da. Errealismo jeltzalean funtsezkoa da Moncloan nork agintzen duen; are funtsezkoago da Ajuria Enean nor den, baina ideia horrek ez die arazo handirik sortzen, azken hamarkadatan han batez ere beraiek agindu dute eta. Abenduaren 20ko hauteskunde emaitzekin hori Gasteizen ere aldatuko den ikusgai da; samurra ez dirudi, baina ezinezkoa ere ez. Pistak Espainiako Gobernuaren osaketak emango ditu.
Euskal Herriari begira, dokumentuaren oinarria edozein abertzaleren haginak zorrozteko modukoa da: Ibarretxe Plana zena eta Loiolan 2007an EAJk, PSE-EEk eta Batasunak lortutako aurreakordioa, orain hobeto dakigunez, Batasunak onartu zuena, baina ETAk eta ezker abertzaleko beste sektore batzuek ez. 2013aren amaieran EH Bilduk berak bi oinarri horiek eraman zituen Eusko Legebiltzarreko autogobernuaren lan-taldera. Biek tresna berberak eta ezin topo egin? Halakoa da politikaren labirintoa, funtsean gehienetan garrantzitsuena ez delako zer izaten noiz, nola, norekin eta zertarako baizik. Eta hor nekez ikusten da adostasunik oraindik.
Beste bektoreren bat behar da eragiketa horrek bestelako emaitzarik izan dezan. Ahal Dugu izan daitekeen ikusgai da, baina denak adierazten du Iglesiasen alderdia geratzeko etorri dela euskal gizartera. Eta eragiteko. Jeltzaleen agiria ondo kokatzeko, halaber, garrantzitsua da ulertzea legealdi baten amaieran gaudela eta aurki –teorikoki udazkenean– Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango direla. Ez da komeni ahaztea, 2011ko EAEko hauteskundeetan kontsulta bat agindu zutela 2015erako beren hauteskunde programan. Edo merezi du kontuan izatea Eusko Legebiltzarrean boto soberanista oso nagusi izanda iritsi dela amaiera penagarri batera autogobernuaren lan batzordea.
Jeltzaleen agiria ondo kokatzeko, halaber, garrantzitsua da ulertzea legealdi baten amaieran gaudela eta aurki
–teorikoki udazkenean– Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango direla
Batasuna eta indarra, Iruñean onartu zen (1977) eta onartuko den (2016) testu baten titulua da, baina izan zitekeen baita ere hauteskunde kanpaina luze bati hasiera emateko lelo eraginkor bat.
MADRIL ALDEAN ERE hauteskundeetarako lelo bila ari dira jadanik alderdi nagusienak, dagoen gobernu-korapiloarekin aukera hori ere ezin baita baztertu. Boterean, hala ere, koalizio gobernu handiaren aldeko bultzadan jarraitzen dute; Europar Batasuna, Ibex, El Mundo, El País eta abarrek garbi dute. Baina Don Inorrez zena matxinatu egin zaie PSOEren idazkaritza nagusitik eta orain erditik kendu behar, pentsatu baino lehenago.
Horretan ari dira, lotsa gutxirekin gainera, Pedro Sanchezek militanteei kontsulta egiteko egindako iragarpenari El Paíseko editorialak (urtarrilak 31) emandako erantzunak erakusten duen legez. PSOE ez da CUP zioen editorialaren tituluak eta hala testuaren zati batek: “Buruzagiak arazoak dituenean oinarriei dei egiteko duen joera hori erdipurdiko politikarien eta erakunde populisten heldulekua da”. El Diariokoek, aldiz, laster erreskatatu zuten 2013an Alemaniako sozialdemokratek Angela Merkelekin lortutako akordioa oinarrietara eraman zuteneko egunkari bereko editoriala, hura ez baitzen politikari kaskarren kontua, “populismoen antidoto bihurtu beharko litzatekeen sakontze demokratikoa” baizik. Batek daki nola deituko zaion jokamolde horri kasino-kazetaritzaren estilo-liburuetan.
NAFARROAN ERE aste garrantzitsua izango da. Foru Gobernuak hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoarekin eta irakasleen zerrenda bakarrarekin zer egin erabaki beharko du. Edozein irtenbidek ekarriko dio egurra, beraz, duinena eta politikoki bere printzipioekin zintzoena iragarritako asmoei eta zerrenda bakarraren ideiari eustea litzateke. Ikusgai hau ere, baina ez dakit Mendozaren atzean ikusten den hori ez ote den Salomonen itzala.
"Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin.
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
Kargua "ohore handiz, erantzukizunez eta apaltasunez" hartuko duela adierazi du Atano III.a pilotalekuan, 1.800 lagunen aurrean. Aberri Batzarrak Euskadi Buru Batzar berria osatuko duten zortzi kideak ere hautatu ditu.
PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.
Trantsizio Energetikorako Ministerioak Donostiako Udalaren alegazioei baiezkoa eman ondoren, 1.750 etxebizitza eraiki ahal izango dituzte bertan. Udalak Urumea ibaitik hogei metrora ezarri du auzo berria eraikitzeko babes lerroa.