Bechdel testa: benaz hartu beharreko txistea

Komikiaren pasarte honetan, pertsonaiak Bechdel testaren baldintzak azaltzen ditu.
Komikiaren pasarte honetan, pertsonaiak Bechdel testaren baldintzak azaltzen ditu.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Alison Bechdel komikigile estatubatuarrak 1985ean argitaratu zituen bere izena daraman testaren arauak, Dykes to Watch Out komiki-tiran. Pertsonaietako batek besteari esaten dio film bat ikusteko hiru baldintza bete behar dituela: gutxienez bi emakumek agertu behar dute; biek elkarrekin hitz egin behar dute; eta gizonak  ez beste edozein gaiz hitz egin behar dute.  Eskakizunak bete zituen azken filma Alien (1979) dela gaineratzen du. Egileak dio egokiagoa dela testari Bechdel-Wallace esatea, ideia Liz Wallace lagunak eman ziolako, eta hari Virgina Woolfen A room of one’s own irakurrita bururatu zitzaiola.

“Berripaper feminista alternatibo batean argitaratutako lesbianen txiste bat besterik ez zen”, Bechdelen hitzetan. Azken urteetan, besteak beste, Suediako Film Institutua eta Eurimages funtsa testa irizpidetzat erabiltzen hasi dira proiektuak balioesteko. 


Feminismoa kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 4
Basauriko Hamaikak
Abortuaren jazarpena, epaitua

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...