Hiru gaztek uko egin diote auzitegira joateari eta epaiketa atzeratu da

  • Ainara Ladron elgoibartarrak, Aritz Azkona arrietarrak eta Naroa Ariznabarreta eibartarrak uko egin diote gaur epaituak izateari. Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat 2007an A-8 autobidearen trafikoa mozteagatik. Lege injustuetan oinarritutako epaiketa politikoa dela argudiatuta, ez dute parte hartuko. Arrazoiak azaldu dizkiote ARGIAri.


2015eko abenduaren 01an - 11:24

(Ikusi bideoa Youtubeko gure kanalean)

Martxoaren 2ra arte atzeratu dute berriz epaiketa. Bederatzi urtetan laugarren atzerapena da. Jakinarazpenetan arazoak izan direla argudiatu du epaileak. Ainara Ladronek –ez du epaiketan parte hartu– ondorengoa adierazi du: "Gure bizitzarekin jolasten jarraitzen dute. Bederatzi urte luzez espetxe zigorraren mehatxua gainean izan dugu eta orain, beste behin ere, eta gezurra erabiliz, epaiketa atzeratu dute. Horrek berresten du gaur hartu dugun erabakia: fartsa horretan ez dugu parte hartuko".

Gaur 12:00etan Donostiako Auzitegiko akusatuen aulkian eserita behar zuten Asier Alberdi bilbotarrak, Saioa Zerain gasteiztarrak, Aritz Azkona arrietarrak, Naroa Ariznabarreta eibartarrak eta Ainara Ladron elgoibartarrak. Halere, horietako hiruk –Ladron, Ariznabarreta eta Azkona–, asmo politikoak dituen epaiketa dela argudiatuta, uko egin diote Espainiako justiziak epaituak izateari.

"Gure bizitza eta erabakien jabe izan nahi dugulako, ez dugu epaiketan parte hartuko" "Dauden epaiketa politiko guztiei aurre egiteko tresna ezinhobea da desobedientzia"

Espainiako Gobernuak Segi gazte antolakundea terrorista izendatu behar zuela salatzeko A-8 autobidearen trafikoa –Zarautz inguruan– moztu zuten bost gazteek 2007ko otsailean. Ilegalizazioen aroan bete-betean sartuta ginen artean Euskal Herrian, eta horiei aurre egiteko egin ziren protesta ugarietako bat izan zen A-8koa. “Euskal gazteriak militatzeko zuen eta duen eskubidea aldarrikatu nahi genuen”, adierazi dute auzipetuek.

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat. Protesta egin zenetik bederatzi urte igaro dira eta horrek eragin zuzena izan du haien bizitzan eta gaur hiru gazteek desobedientziaren bidea hartzeko erabakian: “Gure bizitza asko baldintzatu du prozesu luze honek. Bederatzi urte luze hauetan atxilotu egin gaituzte, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman gaituzte, eta orain hirugarren aldiz epaitu nahi gaituzte… Nahikoa dela erabaki dugu.”

Elkartasun mobilizazioak

Gaur hainbat mobilizazio antolatu dute auzipetuekin elkartasunez beren herrietan:

- Arrieta: 20:00etan elkarretaratzea Herriko Plazan.

- Elgoibar: 19:30ean elkarretaratzea Plaza Handian.

- Arbizu: (Ainara Ladronen egungo bizilekua) 20:00etan elkarretaratzea Herriko Plazan.

Eibarko Untzaga plaza AskeGune bilakatu nahi dute hiru egunez eta horretarako egitarau zabala antolatu dute hainbat eragileren laguntzarekin:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desobedientzia zibila
2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


Euskarazko brebeta azterketen emaitzak banatzeko ekitaldia eginen dute uztailaren 12an elkargoan

Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako zientzietako azterketen zuzenketa antolatu dute asteartean Baionako Arteen Hirian, eskatzen diren baldintzak errespetatuz.


2022-07-04 | Hala Bedi
Peio Jorajuria (Seaska)
"Bide guztiak itxiak zirenez desobedientziaren bidea hartu dugu"

"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".


Eguneraketa berriak daude