Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak, beti bezala, gogor egin du lan aurten ere bere denboraldi berria, 64.a, aurrera ateratzeko. Insistitu egin behar da esfortzu handia egin dutela esanez, kontuan harturik gero eta laguntza txikiagoak jasotzen ari direla, krisia dela-eta. Izan ere, ohikoak ziren zazpi tituluetatik bostera pasa dira edizio honetan (baita aurrekoan ere); hori bai, betiko maila eta kategoria artistikoa mantenduz.
Begi bistan da egitarau gustagarri eta erakargarria prestatzen saiatu direla. Monografiko italiarra izango da edizio osoa, apustu apurtzaileei tokirik egin gabe. Alde batetik, pena da ausardia pittin bat ez izatea eta publikoarengana ez gerturatzea gutxitan programatzen diren beste ikuskizun mota batzuk, baina, bestalde, ulertu egin behar momentu honetan errentagarritasunaren bila aritzea.
Urriaren 24an izango dugu lehenengo obra, Verdiren Don Carlo, Schilleren Dom Karlos, Infant von Spanien draman oinarritua. Opera historiko honetan, Daniella Barcellona mezzoa izango dugu, Eboli pertsonaian. Azaroan, hain ezaguna ez den opera bat disfrutatzeko aukera izango dugu: Roberto Devereux, Donizettirena. Opera horrek, Tudoren garaiko Roberto Devereux Essex-ko II. kondearen bizitzan oinarrituta, oso musika landua du, eta Ingalaterrako Elizabeth I.aren analisi psikologiko interesgarria eskaintzen du.
2016an titulu arinagoak (argumentuetan gutxienez) izango ditugu. Belliniren La sonnambula opera erdi-serioan Jessica Pratt soprano britainiarra izango dugu Aminaren rolean. Otsailean gure izarra den Ainhoa Artetak Pucciniren Manon Lescaut opera ezaguna egingo du, eta Rossinirekin amaituko da denboraldia, Il barbiere di Siviglia obrarekin.
Baina bost opera horiekin ez da amaitzen denboraldiak ematen duena. Verdiren Messa da Requiem zoragarria entzuteko parada izango dugu, Dolora Zajick mezzo amerikar handiarekin, beste bakarlari batzuekin batera.
Aurreko edizioetan bezala, OLBEk Opera Berri izeneko iniziatiba mantentzen du, opera publiko berrietara hurbildu nahian, prezio merkeekin. La Sonnambula, urtarrilaren 30ean, eta Il barbiere di Siviglia, maiatzaren 15ean, prezio erdian eskainiko dira.
Les Concert des nations, La Capella nacional de Catalunya orkestra sinfonikoa
Zuzendaria: Jordi Savall
Abesbatzen prestaketa: Lluís vilamajó
Egitaraua: Mendelssohnen lanak
Non: Kursaal auditorioan (Donostiako Musika Hamabostaldia)
Noiz: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Zer: Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda
Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]
Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.
-------------------------
Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]
Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]
Azken urteotan egin dudan bezala, Musika Hamabostaldiak 86. ediziorako prestatu duen egitarau ederra ikusita, nire iradokizun eta gomendio bereziak egiten dizkizuet.
Egia esan, eta ia beti gertatzen den bezala, oso zaila da kontzertu batzuk nabarmentzea, horiek guztiak... [+]
Jon Esnaola (Tolosa, Gipuzkoa, 2000) konpositoreak Eusko Ikaskuntzaren saria jaso du joan den apirilean, Nestor Basterretxearen omenezko LUUR obrarengatik, eta lan horixe bera joko du Euskadiko Gazte Orkestrak orain, uztailaren 11tik 15era, EAEko hiriburuetan eta Hondarribian... [+]
Beethovenen 'Missa Solemnis'
VERDIREN OTELLO OPERA