Energia berriztagarriek milioika enplegu sor lezakete

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Irailaren 21ean Greenpeacek kaleratu zuen txostenaren arabera, energia berriztagarriak, enplegu iturri izateaz gain, energia fosilekin lehiatu daitezke. Berriztagarrien azpiegitura teknologikoa eta energia fosilena antzekoak dira, txostenean esaten denez, eta beraz ordezkapena egiteko oinarri erreala dago. Greenpeacek aurkeztutako agertokietako batean, berriztagarriek energia fosila eta nuklearra ordezka ditzakete 2050erako.

Bide hori egiteak 1.400 milioi euroko inbertsioa eskatuko luke urtero, baina trukean 2030erako eguzki energiaren inguruan 9,5 milioi lanpostu sortuko lirateke, hau da, egun ikatzaren industriak duen beste. Energia eolikoak, berriz, 7,8 milioi lanpostu sortuko lituzke, petrolioaren eta gasaren industriek dutena bi halako.

Txostenak mahai gainean jartzen duen egoera teorikoa errealitate bihurtzeko borondate politikoa besterik ez da behar, Greenpeaceren ustez.

Kontuan hartu behar da une honetan gure energia gastuaren %80 iturri fosilen bidez asetzen dela.


Energia berriztagarriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.