Grezia, Irlanda eta Espainiako hauteskundeen emaitzen zain egon gabe, Europako zenbait lider aurrerazale ospetsuk –Oskar Lafontaine alemana buru– konpromisoa hartu dute gaur nagusi den estrategia neoliberalari ‘B plan’ bat kontrajartzeko. Justu egun berean Britainia Handiko Alderdi Laboristak historiako buruzagi ezkertiarrena hautatu du.
Lehman Brothers irailaren 15 batean sartu baldin bazen kiebran, 2008an, Europako ezkerrak –baimendu bekigu singularrean mintzatzea aitortuz mugimendu txit anitza dela– ontziaren lemari ezkerrera eraginez ospatu du azken ehun urteotako krisirik bortitzenaren zazpigarren urteurrena.
Britainia Handikoa markakoa gertatu da Alderdi Laboristaren buruzagitzarako hautatzean Jeremy Corbyn, historian eduki duen buruzagi guztietan ezkerrekoena. Izendapenaren egun berean, irailak 12, larunbata, bost pertsonalitate ospetsuk konpromisoa hartu dute ‘B plana’ antolatzeko Europar Batasunean zilindro baten gisa aurrean harrapatutako guztia berdintzen duen politika neoliberalari aurre egitearren.
PCF Alderdi Komunistaren egunkari L’Humanitéren festak –Fête de l’Huma, lagun arterako– urtero egin nahi izaten du Frantziako eta orokorrago Europako ezkerraren termometro lana. Bertan egin dute ‘B planaren’ aldarrikapena.
Sinatzaileak dira Jean-Luc Mélenchon europarlamentari frantziarra, Parti de Gaucheren sortzailea, nazio gaietan jakobino ezaguna bide batez esanda; Stefano Fassina italiarra, diputatua eta Ekonomiako ministrorde dimititu berria Matteo Renzik ezarritako politikarekin haserre; Zoe Konstantopoulou Greziako Legebiltzarreko lehendakaria, Syrizako buruetakoa atzo arte; Oskar Lafontaine alemaniarra Ogasun ministro ohia, Die Linkeren sortzaileetakoa; eta Yanis Varoufakis greziarra, aurkezpenik behar ez duen izarra.
Deialdian diotenez, premiazkoa da ikastea Grezian Europar Batasunaren eliteak eman duen estatu kolpe finantzieroaren lezioa. “Europa honek ez du sortzen nazioen barruko eta nazioen arteko bortxa besterik: langabezia izugarria, dumping sozial bortitza, buruzagi alemaniarrek Hegoaldeko Europari botatzen dizkioten isekak (...) Europar Batasuna ari da elikatzen eskuin muturraren indartzea eta bihurtu da ondasunak ekoiztu eta banatzearen kontrol demokratikoa deuseztatzeko tresna Europa osoan”.
Oskar Lafontaine da sinatzaileetan karrera politiko sendoena aurkeztu dezakeena. Hain zuzen ere, Lafontainek proposatu zuen abuztuan Europako ezkerrarentzako ‘B plana’ prestatu beharra, Greziako porrotaren harian: “Injustua eta harroputza litzateke Alexis Tsiprasi eta Syrizari lezio moralak eman nahi izatea. Europako ezkerraren esperientzia hauen ostean, hobe dugu hausnartzea ea zein baldintzatan garatu dezakegun Europan politika demokratiko eta ezkertiarra”.
Eurotik irten ala ez, euroa versus drakma.... ezkerreko buruak ados jartzen ez dituen eztabaida gainditzea proposatu du Lafontainek. Zehazki, euroaren funtzionamendu zurrunegiak ekarri dituen kalteak saihesteko Europako Diru Sistema biziberritzea mahairatu du, euroa sortu aurretik 1979tik 1993ra arte erabili zen tresna.
Bestetik, Europaren batasunari gero eta indar handiagoa ematea nahi duten ezkertiarren aurrean, Lafontainek uste du deszentralizazioa dela bidea, hori esatean berak luzaz defenditutakoaren autokritika eginez, eta aurrean jarriz Jünger Habermas filosofoa bezalako aditu ezkerrean oso txalotuei: “Demokraziak eta deszentralizazioak elkar baldintzatzen dute”.
Corbynen keinuak Londrestik
Abuztuko paperean ‘B planaren asmoa’ laburbildu zuen Lafontainek: “Europaren funtzionatzeko era aldatu behar da, inolako legitimotasun demokratikorik ez daukan Banku Zentralari kendu behar zaio tekla bat sakatu hutsarekin demokrazia eteteko ahalmena. (...) Alemaniako ezkerrak ere ohartu beharko luke ‘Euroa hilez gero, Europa hil da’ mantra merkeldarra tranpa bat dela (...) Grezian ikusitakoak ikusita, Europa demokratikoa eta soziala nahi badu ezkerrak Europarekiko bere politika aldatu behar du eta bide berrietatik abiatu”.
Baina, Lafontaine eta guzti Paristik lanerako deia eginez liderrok Europako ekonomiaz eta gizarte zerbitzuez ari diren moduan, Britainia Handian Alderdi Laboristako bazkideek nagusi hautatu duten Jeremy Corbyn askoz programa zabalagoaz ari da bere ‘B planean’. Urrutirago doa.
Ekonomian, austeritate neurriak eten eta aberatsei zerga berriak ezarri, enpresen etekinei bezala. Irakaskuntzan, sare publikoa lehenesteaz gain, ikasleentzako beken sistema berrezarri: Corbynek estudianteei barkamena eskatu die gobernu laboristek bekak kredituz ordezkatu zituztelako. Neurri oso zehatzak agindu ditu ere, irabazten badu, etxebizitzetan, politika sozialean, osasun sare publikoaren indartzean, genero berdintasunean...
Baina 2015eko Europan harrigarriena ez dira suertatzen Corbynen programa sozial oso ezkerrekoaren atalok. Are deigarriagoa da gobernua bereganatu nahi duen alderdi bateko buruzagia ausartzea energia konpainien eta ferrokarrilen nazionalizazioa proposatzera. Eta zer esanik ez Britainia Handia OTANetik irtetea eta Trident programa militar atomikoa geldiaraztea.
Labourrek ez du ezustean hautatu eskuetan laborista baino troskista dirudien programa dakarren Corbyn. Bizi osoa darama alderdiaren baitan, parlamentario, kritiko baina alderditik irten gabe. 2003an Irak erasotzeko George W. Bushek eskumakilatzat Jose Maria Aznarrekin batera Tony Blair erabili zuenean, Corbynek kontra bozkatu zuen.
Labourren lider izateko lehian sartu aurretik bezala gero, beti mintzatu da argi, Hego Amerikako lider ezkertiarrak sustatuz bezala Israel kritikatu eta Palestina defendituz. Eta hala ere batzuk harrituko ziren alderdiak buruzagi izendatu zuen larunbatean, Europa osoa iheslari migratzaileen kaosean murgilduta zegoenean, oholtza gainean Corbyn ikusirik “Refugees welcomed here” (Iheslariak ongi etorriak zarete hemen) zioen afixaren aurrean. Edo gerran hildako militar ingelesen aldeko ekitaldi batean “Good save the Queen” hasten den ereserkian isilik geratu zelako.
Sartuko da Corbyn bere alderdiarekin Parisen aldarrikatutako ‘B planaren’ joste lanetan? Europako zein gehiago? Euskaldunen bat? Azarotik aurrera hasiko gara ikusten.
Hasi da eztabaida, ea nola antolatzen den politika berri bat: “Osasunak partekatu eta enpleguak sortzeko, gazteentzako batez ere; trantsizio ekologikoa eta Europar Batasunaren birsortze demokratikoa. Itun europar zeken inhumanoak hautsi eta berriak sortu neoliberalismoaren hesiak gaindituta. Aurrekontuen ituna deuseztu. TTIP AEBekiko merkataritza librezko ituna arbuiatu”. Hitz gutxitan, lan handi bat esku artean.
Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren,... [+]
Guatemala izan zen munduko lehen herrialdea Israelgo Estatua sortzearen aldeko botoa ematen, horrela diote garai hartako kronikek. 1947tik hona, jende askoren iruditeri kolektiboan Guatemala izan zen estatu sionistaren lehen harria jarri zuen lehen estatua.
Ordutik 80 urtera,... [+]
Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren salaketa gizartearen arlo guztietara zabaltzen ari da, baita kirolera ere, asteotan Espainiako Vueltan ikusten ari den moduan, besteak beste. Hain zuzen ere, Kontxako Bandera ez... [+]
"Londresi eta Parisi ohartarazi behar zaie, tropak Ukrainara bidaltzen badituzte, gatazkako partaide zuzentzat hartuak izango direla. Eta Errusiak bere aktibo eta baseen aurkako erasoak egin beharko ditu, lehenik atzerrian eta munizio ez nuklearrekin". "Berlinek... [+]
"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]
Bi herrialdeek jakinarazi dute ez direla 2026ko Eurovision jaialdira aurkeztuko Israelek parte hartzen jarraitzen badu. Espainiako Gobernuko Kultura ministro Ernest Urtasunek ere iradoki du Espainiak ez lukeela parte hartu beharko.
Auzitegi Gorenak 27 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Jair Bolsonarori, Latinoamerikako ultraeskuindarren erreferenteari, Lularen aurka hauteskundeak galdu ostean, 2022an estatu-kolpe saiakera baten buru izateagatik.
Israelgo zazpi jokalariek uko egin diote Sestaoko xake txapelketan jokatzeari, beren parte hartzearen aurka antolatutako protesten ondoren. Antolakuntzak aurretik eskatu zien parte ez hartzeko edota Israelgo banderarik ez erabiltzeko.
Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.
Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]
Londres, 1940ko irailaren 7a. Hegazkin alemaniarrek hiria bonbardatu zuten, Britainiar Uharteen eraso masiboa abiatuta. Edo, bestela esanda, blitz-a hasi zen.1941eko maiatzera arte luzatu zen eta, amaitu zenean, britainiar lehen ministro Winston Churchillek “su artean... [+]
Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.
Militante eta borrokagune ugari salatu ditu 2022az geroztik, onura administratiboen truke.
Utahko Unibertsitatean, 3.000 entzuleren aitzinean diskurtsoa zabaltzen ari zela gertatu da hilketa asteazkenean. Donald Trumpen hurbileko aurpegi ezaguna zen Kirk.