Umekiaren zelulek zer kalte egiten diote amaren osasunari?

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Umekiaren eta amaren artean karenaren bidez oxigenoa eta elikagaiak trukatzen dira gehienbat, baina horiez gain umekiaren zelulak amaren gorputzean sartu eta hainbat lekutan kokatzen dira, hala nola azalean, biriketan, bihotzean eta garunean, besteak beste.     

Zientzialariak aspalditik dabiltza zelula horiek amaren osasunean duten eragina ezagutu nahian. Orain arte ezin izan da ezer frogatu erabat, baina ia ziurtzat ematen da amek onurak zein kalteak jasan ditzaketela umekien zelulen eraginez. Onuren multzoan hiru azpimarratu daitezke: bularretako esne ekoizpena hobetzea; zaurien edo ebakuntzen aurrean orbaintzea azkartzea; eta gorputzeko tenperaturaren erregulazioa hobetzea. Kalte nagusia, berriz, amaren immunitate-sistemari egindako erasoa da. Horrek gaixotasun autoimmuneak sortzen ditu, esterako artritis erreumatoideak. Baliteke ere lupusak eta hainbat minbizik umearen eta amaren arteko harreman horrekin lotura izatea.     

Gainera, haurdunaldi bat baino gehiagotik eratorritako umeki-zelulek elkarri eraso diezaiokete, eta horrek eragina du amaren osasunean. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Medikuntza
2025eko martxoaren 24
Desioa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!