La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.
Indarkeria psikiatrikoa ikusaraztea eta salatzea, eredu biomedikoa zalantzan jartzea, osasun mentala beste ikuspegi batzuetatik lantzea, egoera sozio-ekonomikoek osasun mentalean daukaten eragina aztertzea eta eromena kolektibizatzea. Horiek dira La bajona kolektiboaren zenbait helburu. Heiko Elbira, La bajona kolektibo kideak sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaren inguruko zenbait gako eman ditu: “Harreman sexualak eraldaketarako tresna izan daitezke. Horregatik, saiatzen dira sexualitatearen bitartez biztanleria kontrolatzen. Adibidez, rol tradizionalak sustatuta”.
Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua (DSM), psikiatrek eta medikuntzako beste profesional batzuek sufrimendu psikoemozionala sailkatzeko eta diagnostikatzeko erabiltzen duten gida nagusia da. Bertan jasotzen dituzte, besteak beste, sexualitateari lotutako zenbait jokabide; esate baterako, genero disforia eta sexuari nazka. Eskuliburuaren lehenengo edizioa sortu zenetik, 1952an, agertzen diren terminoak aldatuz joan dira. Adibidez, 1992an Munduko Osasun Erakundeak deuseztatu arte, buruko gaitzat hartzen zen homosexualitatea.
Elbiraren arabera, sistema psikiatrikoaren bidez, eredu zisheteronormatibotik aldatzen diren jokabide sexualak edo desirak kontrolatzen saiatzen dira: “Berbak aldatu egin dira. Orain ez dizute esaten marika zarenez gaixorik zaudela. Esaten dizute, adibidez, mugako nortasunaren nahasmendua daukazula”. Batez ere, emakume eta pertsona sexu-genero disidenteei diagnostikatzen dieten nahasmendu bat da. Prozesu psikiatrikoetatik pasa den jende askok salatzen du “saski-naskia” bat dela. Psikiatren arabera, mugako nortasun nahasmenduan sartzen dira ezegonkortasun emozionalak, pertsona arteko harremanetan zailtasunak edukitzeak, oldarkortasunak eta hustasun kronikoaren sentsazioak.
“Egun ez dute esaten homosexualismoa, ninfomania edo histeria daukagula. Baina egiten dizkiguten galderak dira ea zenbat harreman sexual ditugun, nolakoak, norekin eta zein asmorekin. Asko badugu, gaizki, eta gutxi badugu, baita ere”, azaldu du Elbirak. Mugako nortasun nahasmendua diagnostikatzeko galderetako batzuk honakoak dira: “Sexu harreman oldarkorretan parte hartzen duzu edota ez dituzu ondorioak kontuan hartzen?”, “Zure bikotekidea idealizatzen duzu eta harreman sexual intentsuak edo ezegonkorrak dituzu, eta ostean, zure bikotekidea mespretxatzen duzu?”, “Sexu-bikote ugari izan dituzu denbora gutxian?”.
"Halako galderek eragiten dute pentsatzea arautik ateratzen den desira arazo kliniko bat dela"
La Bajonako kideek galdera horien kontrako argudioak azaldu dituzte Hala Bedi irratian, eta argudiatu dute horrelako galderen helburua dela testuingurua kontuan hartu gabe emakume eta pertsona sexu-genero disidenteen jokabideak patologizatzea: “Horrek eragiten du pentsatzea arautik ateratzen den desira arazo kliniko bat dela. Gainera ez du kontuan hartzen ea pertsona horrek kulparik gabe esploratzen duen sexualitatea”.
Galdera horien emaitzak izan ditzakeen beste ondorio batzuk ere aipatu ditu Elbirak: “Ez gara kartzelara joango, baina psikiatrikora bai, edo gaixotasun bat daukagula esan eta drogatzera behartuko gaituzte. Mutil zis bati ez liokete hori galdetuko”.
Botiken ondorioak
Galdera horien atzean dauden asmoez gain, psikiatrizazio prozesu batetik pasatzeak sexualitatearen garapenean izan dezakeen inpaktua ere nabarmendu du Elbirak. Izan ere, pilulek, esate baterako antidepresiboek eta antipsikotikoek, desira sexuala murriztu dezakete. “Drogak hartzera behartzen gaituzte, eta ez digute azaltzen zer-nolako ondorioak dituzten. Ez zaie axola”, azaldu du Elbirak.
Sexualitatea nortasunaren garapen askerako eskubidearen barruan sartzen dela dio, eta psikiatrizazioa horren kontra doala: “Gure sexualitatearen inguruan erabakitzeko eskubidea dugu, baina zelan eragiten dio sexualitatea garatzeko eskubideari eta autoestimuari pilulak hartzera, ohera lotuta egotera edota psikiatrizatuta egotera behartzeak?”.
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre... [+]
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
Marioker guztiok nola, erreferenteen egarri nintzen nerabezaroan, bisexuala nintzela onartzeko prozesuan, eta bakan batzuk topatu nituen: Skin, Skunk Anansieren kantaria (tartean ez nekien bisexuala zenik, baina radarrak funtzionatzen zidan), Lucía Etxebarriaren Beatriz y... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]
Naizenek I. Nazioarteko Biltzarra antolatu du haur eta gazte transexualitateaz hitz egiteko. Egitaraua maiatzak 5 eta 6 artean egin dute eta hitzaldiz josia izan da. Eztabaida eta hausnarketa bateraturako "espazioak sortzeko" ezagutza arlo ugaritan espezializatutako 400... [+]