Porruak, lekak, kuiatxoa eta tipulak erabili ditugu purea egiteko. Barazki batzuk ortuan jaso berriak dira, baina haiekin batera jarri ditugu iaztik izozkailuan genituenak, eta gainera dendan erositako pure pote bat gehitu diogu. Turmixak egin du sinkretismoa.
Lagun batek gure festetako eta errituetako ezaugarri kristauak, paganoak eta osagai kultural ateoak bereizteko eskatu dit. Ez du erritu kristaurik ospatu nahi; festetan zer ospatu eta zer baztertu jakin nahi du.
San Joan aipatze hutsak urtikaria eragiten du; orain modakoa udako solstizioa ospatzea da. Eguberrietan Olentzero onartzen da: “Jentila zen, aizu!”. Inauteriak superbibentzia paganoak omen dira, beraz fenomeno; inauteri biharamuneko hausterre asteazkena eta garizumak zer diren ez dakigu eta ez dugu jakin nahi. Ez dugu onartu nahi gure festak eta errituak sinkretikoak direla, alegia barazki pureak.
Hezur-mamiraino sartuta dugun pentsamendua da ospatzen ditugun hainbat erritu superbibentzia paganoak –zernahi delarik horrek esan nahi duena– direla, baztertzeko saiakeran huts egin ondoren kristautasunak bere gerizpean onartu behar izan zituenak. Hipotesi hori XIX. mendean sortu zen eta XX. mendean galtzerdia bailitzan buelta eman zaion arren, zuzenketak ez du zuzenduaren oihartzunik eskuratu, eta topiko faltsua, aurkikuntza berria bailitzan belaunaldiro erosten dugu.
Gaurko antropologo eta erlijioaren historialari azkarrenetako batzuek diotenez, erritu paganotzat ditugunak orain 150 urte asmatu ziren. Kristautasunaren aurreko kultu eta erlijio ohiturak nolakoak izan zitezkeen irudikatu nahian, XIX. mendeko Europako herritar kristauen erritualak izan zituzten inspirazio iturri. Garaikide zituzten herritar xeheen kultu eta festa kristauak aztertu zituzten, eta horietan oinarrituta irudikatu zituzten bi mila urte lehenagokoak.
Behin erlijio paganoen kultu ohiturak berrasmatuta eta ezagutzera emanda, superbibentziak eta erritu arkaikoen aztarnak zeremonia kristauetan identifikatzea bakarrik etorri zen. Nola ez zuten ba antzekotasunik aurkituko, haietan oinarrituta asmatu baitzituzten ustezko iturriak?
Purea mahaira atera eta hasi dira komeriak. Batek dio porruen hariak ezin dituela irentsi. Beste batek kongelatutako jakirik ez duela jan nahi; hirugarrenak dio genetikoki eraldatu gabeko fruitu basatiak bakarrik jango dituela... Ez dakit zer egin, purea zakarrontzira bota ala barazki kremaren dekonstrukzioaz nazioarteko sinposiuma antolatu Donostian 2016an.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.
Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.
Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]