Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko presidentea
“Berdintasunaren ameskerian bizi gara. Askotan neska-mutilekin solasean haiek esaten dizute berdintasunean bizi garela, baina hamaika aldiz entzundako zerbait ari dira errepikatzen, besterik ez. Errealitatea oso bestelakoa eta kezkagarria da. Ikaragarria da, adibidez, zer alde dagoen gizon eta emakumeen soldaten artean: Estatuan %23koa eta Nafarroan %29koa baino gehiago. Eta Nafarroan ere enpresetako zuzendaritza postuetan %10 besterik ez gara, administrazioan ia %50 garen bitartean”. (ARGIA, 2015-03-01)
Iratxe Aranburu, korrikalaria eta kirol teknikaria
“Nik diodana da eskola kirola mutilentzako pentsatua dagoela, neskatilek eskaintza hori nahi al dute? Txikiekin ez gara asmatzen ari. Txikitako garaiak gogoan, kirola ez zen gurera egokitu, gu egokitu ginen kirolera, gizonezkoen eremura, alegia. Beti esan da neskek ez dutela kirolik egin nahi, mutilak kirolean astakirtenak direla eta neskak baldarrak. Agian, kirol eskaintza eta exijentziak (mutilen trebezietan oinarrituak) dira nesken partaidetza murritzaren arrazoi nagusiak”. (ARGIA, 2007-05-27)
Dorleta Ugalde, Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaritzan, berdintasunerako programen arduradun
“Azpimarratuko nukeena da inertziaren esku utziz gero, ez dela handitzen emakumeen partaidetza kirolean, ez federazioetan eta ez proba herrikoietan. Behobia-Donostiari Emakundetik diru-laguntzak ematen hasi ziren duela bost urte inguru. Diru-laguntza horiekin, Gipuzkoan, inoiz korritu ez zuten emakume taldeak sortu zituzten eskualdeka, epe luzera Behobia korritzeko, entrenatzaile batekin. Zarauzkoa da arrakastatsuena (…) Zarauzko kros mistoan distantzia jaitsi eta aldapak kendu ziren, neskentzako kamisetak ere atera zituzten… Onartuak direla eta kontuan hartzen dituztela sentitu behar dute emakumeek, bestela lekuz kanpo ikusten dutelako beren burua, giro arrotzean”.
“Arraunean, kontrako iritzi asko egon ziren Kontxako nesken estropada antolatzeko (…) Lehenengo urteetan, Jaurlaritzak diru-laguntzarik eman ezean, ez zen nesken Kontxa antolatuko, askori iruditzen zitzaielako prestigioa galtzea izango zela neskek parte hartzea. Diru-laguntzaz gain, ETBk nesken estropada eman zuen mutilenekin batera. Mugarria izan zen eta kasu honetan ereduak kontrara balio izan zuen: sekulako eragina izan zuen horra iritsi zaitezkeela ikusteak eta pila bat gehitu zen beheko mailetan arraunerako zaletasuna nesken artean”.
Miren A., errugbi jokalari ohia
“Partida hartan ni nintzen taldeko kapitaina. Aurkariak guri mehatxu egiten hasi ziren modu itsusian. Epailearengana joan eta gertatzen ari zena kontatu nion. Eta hark erantzun: ‘Errugbia da hau. Jokatu nahi ez baduzue, zoazte etxera platerak garbitzera’. Beste batean, partida amaitu eta dutxatu ostean, epaileetako batek: ‘Lehen zeneukaten piurarekin… polit asko zaudete orain!’. Horrelakoak, mila. Arbitroak, autoritateak, babesten ez bagaitu, nork egingo du?”.
Iguntze Aseginolaza, areto futboleko jokalari ohia
“Sekula ez dut arazorik izan. Gustuko nuena egin nuen, futbolean jokatu, bidaiatu… giro ona genuen gainera, eta hori funtsezkoa da. Entrenatzeko orduan-eta lehentasuna mutilek ote zuten? Egia esan, ez dakit. Guri ordua jarri eta hantxe joaten ginen… Maila pertsonalean baino, desberdintasunak agian handiagoak ziren aitortza edo oihartzun aldetik. Espainiako txapelketa jokatu nuenean, mutilen hotelean hartu genuen ostatu, sari bera geneukan (domina kaskar bat eta listo)… Baina haien partidek oihartzun handiagoa zuten. Eta herrian bertan ere, jendeak bazekien areto futbolean ari nintzela, baina hortik aurrera… Sei urte dira utzi nuela, eta jarraitzen ote dudan galdetzen didate oraindik batzuek. Kontziente naiz ordea areto futbolaz ari garela, eta emakumeez gainera. Zentzu horretan, bere txikitasunean, ilusioa egin zidan Garan nesken emaitzak ere jartzen zituztela ikusteak. Egia da, bestalde, mutilak kirolari gisa ikusten dituela zenbait jendek, eta gurea hobby bezala hartzen dela. Ez dit batera axola, desio nuena egiten bainuen. Guztia eman nuen futbolean aritzeko. Oraindik ere talde batzuek eskaintzen didate aukera haiekin jokatu edo gutxienez entrenatzeko. Baina lanagatik –hiru errelebotara ari naiz– ezingo nuke behar bezala entrenatu, eta nik ez dut entrenatzeagatik entrenatu nahi. Lehiakor samarra naiz”.
Garazi Lizarraga, Irungo Mosku auzoko pala txapelketan hartzen du parte
“Ez gaude kirol mistoetara ohituta. Adin batetik aurrera mutilak mutilekin eta neskak neskekin banantzen gaituzte, eta hortik aurrera ez duzu aukerarik kirol mistoan jokatzeko, ez bada horrelako txapelketa herrikoietan, baina nola aurretik ez duzun landu mutilekin batera jolastea, kirol mistorako aukera agertzen denean ez duzu pauso hori ematen. Txapelketa hauetan neskek normaltasunez eman dezaten izena, kirol mistoa haurtzaroan jorratzen hasi eta adinean aurrera egin ahala lantzen jarraitu beharko litzateke”. (ARGIA, 2015-07-12)
Nieves Alza, Hondarribia-Irun taldeko entrenatzaile eta presidente ohia
“Etsigarria zen ikustea nola guk baino emaitza kaskarragoak zituzten gizonezko talde batzuek guk baino babes eta laguntza gehiago jasotzen zuten. Larriena da politikariek jakintzat ematen dutela gizonezko talde bati gehiago ordaindu behar diotela. Oso larria da hori. Diru publikoarekin ezin da diskriminatu, baina kirolean diskriminatzen da. Egoera bidegabea da, are gehiago kontuan hartuta azken urteetan emaitza onenak emakumeek lortu dituztela”. (Berria, 2015-02-08)
Naiara Gomez, erretiroa hartu berri duen piraguista
“Emakume bakoitza desberdina da. Baina bada izendatzaile komun bat: ama izan ondoren lehian aritu nahi badut, oso argi izan behar dut hala nahi dudala, zeren eta antolatzeko modua arras desberdina da. Kirolariak argi izan behar du: une horretan eten egin behar du bere kirol-karrera eta, ondoren, itzuliko da, denborarekin entrenamendu espezifiko berrira egokituz”.
Iñaki de Mujika, Onda Vascako kirol zuzendaria
“Kontuan hartu behar den lehen gauza da kirolaren eragina gizartean, eta haren eraginkortasuna publizitatean. Gipuzkoako jendeak futbola eta Reala eskatzen du, eta, hori ematen ez badiot, entzuleak galtzen ditut. Nik errespetu handia diet emakumeei, baina beraien eragina oso txikia da”. (Gaur8, 2015-05-02)
Ana Rosa Gómez, kazetaria
“Biraoen, ezikusien eta umiliazioen garaiak ahaztuta dauden arren, emakume futbolariek ez dute dirua, ospea eta botere sinbolikoa lortu. Pribilejio horiek defendatu aldera, gizonezkoek merkatuaren legeak aipatuko dituzte. Esango dute ez dela haien errua euren partidu kaskarrenak ere emakumezkoek joka dezaketen norgehiagoka onenak baino interes handiagoa piztea, eta jendea gehiago ordaintzeko prest izatea. Dena den ez dugu ahaztu behar merkatuak kalte egiten duela; ezaugarri ustez maskulinoei eta gizonezkoen ekintza guztiei garrantzia handiagoa ematen dieten baloreetan oinarriturik funtzionatzen du”. (Futbola, gizonezkoen kontua? Emakunde, 2003)
Iraia Iturregi, Athletic-eko kapitaina
“Ez dut uste gizonezkoen kontratuak inoiz izango ditugunik, baina bai hobera egingo dugula. Hamalau urte nituela hasi nintzenean ez ziguten futbol zelaian entrenatzen uzten, jubenilak zeudelako. (…) Gain-sariak ordaintzen hasi ziren, ondoren dieta-kontzeptuengatiko soldata, eta iaz kontratu profesionala egitea lortu genuen, horrek esan nahi duenarekin. Lesioa izanez gero, adibidez, baja kobratuko duzu. Emakumezko talde asko ari dira urrats hori ematen. Bigarren B edo Hirugarren mailan ari diren mutilek zenbat kobratzen duten entzuten dudan bakoitzean haluzinatu egiten dut. Alde horretatik izugarri urrun gaude”. (Dxtfem, 2015-05-05)
Mertxe Aizpurua, Getaria-Zarautz traineruko entrenatzailea
“Urte asko eman dut Getarian arraunean. Esango nuke, maila altua lortu genuen urteetan, material onena neskei ematera heldu zirela. Badakit beste leku batzuetan hondarrak iristen zaizkiela, egun batetik bestera txalupa kendu dietela mutilei interesatzen zitzaielako… Gauzak hoberantz doaz, baina… Garai batean gerta zitekeen gure estropada jokatzeko ordua azken unean aldatzea, mareengatik-eta gizonezkoei gehiago komeni zitzaielako ordu horretan aritzea”. (Hamaika Telebistako Idemtitateak saioa, 2014ko abendua)
Patri Espinar, pilotari ohia
“Eskuz hasi nintzenean neska oso gutxi geunden, txapelketak mutilen aurka jokatu behar genituen…Frontoietan emakume gehiago dago orain, lehiaketak... Federazioan lan handia egin dute emakumearen integrazioa bultzatzeko. Futboletik nator ni: arbitro eta ordutegi txarrenak genituen, gauez entrenatu behar genuen, gizonezkoen arropa ematen ziguten… Geroz eta gehiago gara kexatu garenak, eta egoerak hobera egin du”. (Hamaika Telebistako Idemtitateak saioa, 2014ko abendua)
Eli Pinedo, Bera-Bera eskubaloi taldeko jokalaria
“Londresko Joko Olinpikoetan parte hartu nuenetik partida askotan geratu behar izaten dut jendearekin argazkiak ateratzera, eta gutxika emakume erreferenteak sortzen ari dira eskubaloian behintzat. Beraz, aurrerantz goazela esango nuke eta hori oso garrantzitsua da. Nik gaztaroan ez nuen emakumezko erreferenterik”. (Gaur8, 2015-05-02)
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.